Zarautz
2024/02/12 - 10:10
Gipuzkoako baserritarrek lehen sektorearen "egoera larria" salatu dute
Andoaindik eta Zarauztik abiatuta, traktore-martxa egin dute Donostiaraino. Batez ere, baserritar gazteek hartu dute parte protestan. Euren kasa antolatu dute mobilizazioa, sindikatuen babesik gabe. Baserria bizirik nahi bada, erakundeen eta gizarte osoaren babesa ezinbestekoak direla esan dute.
2024/02/11 - 19:30
Zarautz eta Getaria arteko errepidean errei bat zabaldu eta txandakako zirkulazioa ezarri dute
Goizaldean, zuloa zabaldu da oinezkoen pasealekuan, olatuen eraginez. Kalteak aztertuta, autoak errepidetik ibiltzea arriskutsua izan zitekeela ebatzi dute teknikariek, eta errepidea itxi dute. Arratsaldean, mendi aldera dagoen erreia zabaldu dute.
2024/02/11 - 18:12
Zer eragin izango dute trafikoan baserritarren mobilizazioek astelehen honetan Gipuzkoan?
Nekazari eta abeltzainen ibilgailuen ilarak espero dira 07:00etatik aurrera Andoain eta Donostia artean. Sektorearen egoeragatik egingo dute protesta.
2024/02/10 - 20:54
Gipuzkoako nekazariek ere mobilizazioei ekingo diete, euren kabuz otsailean eta sindikatuen eskutik martxoan
EHNEk eta ENBAk martxoaren 1etik aurrera hasiko dute "mobilizazioen egutegi propioa". Aldi berean, baserritar talde batek mobilizazioa deitu du astelehen goizerako.
2024/01/27 - 21:29
Igande goizaldean itxi egingo dute AP-8 autobidea sei orduz, Zarautz eta Zestoa artean, zorua hobetzeko
Itxiera 00:00etatik 06:00etara izango da, eta tarte horretan ibilgailuek Zarauzko ordainlekutik irten beharko dute, N-634 eta GI-631 errepideetatik jarraitu Zestoa-Zumaia lotuneraino, eta bertan autobidean berriro sartu, behar izanez gero.
2024/01/27 - 14:40
Adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzetsi dute Zarautzen
Xabier Txurruka Zarauzko alkateak esan duenez, biktimaren eskura jarri dituzte udal baliabide guztiak. Miren Elgarresta Emakundeko zuzendaria eta Nerea Isasi Aldundiko Berdintasun zuzendaria ere izan dira elkarretaratzean.
2024/01/27 - 11:59
Gizon bat atxilotu dute Zarautzen, adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita
Gizona ostegunean atxilotu zuten, erasoaren egun berean, eta atzo eraman zuten epailearen aurrera. Erasoa gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute gaurko Zarautzen.
2023/12/30 - 14:01
Gizon bat atxilotu dute Donostian, Zarauzko etxebizitza batean lapurreta egin izana leporatuta
Abenduaren 25ean, Zarauzko etxe batean hainbat bitxi lapurtu zituztela salatu zuten, eta Ertzaintzak egileetako bat identifikatu du. Lapurreta horren hainbat irudi zeuden sare sozialetan, eta horrek nolabaiteko "alarma soziala" eragin du kostaldean.
2023/12/22 - 15:31
Gabonetako Loteriaren sari nagusiak 3,2 milioi euro banatu ditu Zarautzen
Guztira 8,8 milioi euro utzi ditu Gabonetako Loteriaren sari 'potoloa'k Euskal Herrian, eta horietako zati handiena Zarautzi egokitu zaio: 3,2 milioi euro. Izan ere, bertan 8 dezimo saldu dituzte.
2023/12/09 - 18:57
Euskaltzaindiak ''Lizardi: Bihotz-begietan eta gainerako olerkiak'' antologia aurkeztu du
Karlos Otegik paratu du Xabier Lizardiren poema guzti-guztiak jasotzen dituen edizioa. Euskara batura ekarrita irakur daitezke 56 poemok, eta Inazio Agirre Zubiak, poetaren bilobak, aurkitutako bi poema argitaragabe erantsi dituzte.
2023/11/17 - 22:25
Senideek eta ordezkari instituzional eta politikoek Iban Illarramendiri azken agurra eman diote Zarautzen
Dozenaka pertsona izan dira Andre Maria Erreginaren parrokian, Illarramendiren eta haren emazte Loren Gargovich txiletarraren aldeko hileta-elizkizunean. Azken hori ere eraila izan zen, eta haren errautsak bere senarraren errautsekin batera zeuden gaur elizan.
2023/11/09 - 13:27
Bilkura isila egin dute gaur Zarautzen Ivan Illarramendiren hilketa gaitzesteko
Bien bitartean, 46 urteko bilbotarraren senitartekoak Israelera bidean dira haren gorpuzkiak aberriratzeko.
2023/11/08 - 18:45
Alderdiek eta erakundeek atsekabea agertu dute Illarramendiren hilketagatik, eta erasoak eteteko eskatu dute
Zarauzko Udalak "irmo" gaitzetsi du hilketa, eta elkarretaratze isila deitu du ostegun eguerdirako, 12:00etan.
2023/11/01 - 16:14
EAEko udalerriek parkeak eta gune publikoak itxi dituzte gaur arratsaldean Euskadi astinduko duen haizeagatik
Udalek arreta handiz ibiltzeko eskatu diete herritarrei, eta zuhaitz-eremuetan ez ibiltzeko, eta ateak, leihoak eta toldoak ondo ixteko. Ahal den neurrian, autoa ez hartzeko eta mendira ez joateko ere eskatu dute.
2023/10/26 - 20:35
Albaresek "babesa eta elkartasuna" helarazi dizkio Ivan Illarramendiren sendiari
Espainiako Gobernuko Atzerri Gaietarako ministroak Hamaseko bahituen senide talde bat hartu du; tartean, Ivan Illarramendi bilbotarraren senide bat. Urriaren 7an bahitu zuten, Israelgo kibbutz batean, emaztearekin batera.
2023/10/19 - 16:56
Ivan Illarramendiren aitaginarreba israeldarra: ''Ez dakigu nor dugun aurrean''
Ivan Illarramendi eta Dafna Garcovich Hamasek bahitu zituen, urriaren 7an. Dan, Dafnaren aita, alboko kibbutz batean bizi zen.
2023/10/17 - 23:12
Sanchezek baieztatu du Hamasek Ivan Illarramendi bahituta duela
Aldez aurretik, Israelgo Kanpo Ministerioak Espainiako bandera sartu du Hamasen esku dauden bahituei buruzko mezu batean.
2023/10/09 - 19:50
Israelen bizi den euskal herritar bat desagertuta dago Hamasek erasoa abiatu zuenetik
Bilboko 46 urteko gizonezkoa Kisuffim kibbutzean bizi zen gaur egun bikotekidearekin. Espainiako Atzerri Ministerioak jakinarazi du espainiar nazionalitateko bi pertsona daudela desagertuta. Ivan Illarramendi da bata eta 19 urteko neska bat bestea.
2023/09/28 - 15:01
Zarautzeko 67 urteko gizon bat atxilotu dute eduki pedofiloko bideoak Internet bidez partekatzea egotzita
Joan den irailaren 21ean, susmagarriaren etxebizitzan sartu eta miatu zuten, eta atxilotu egin zuten, poliziek haren etxean zeuden informatika-terminalak aztertzen zituzten bitartean.
2023/09/27 - 19:08
48 urte bete dira Francoren aginduz Txiki eta Otaegi eta FRAPeko hiru kide fusilatu zituztela
Francoren erregimenaren azken fusilatuak izan ziren. Ahaztuak 1936-1977 elkarteak deituta, oroimen ekitaldia egin dute Zarauzko hilerrian. Sortuk hartu du parte ekitaldian, eta alderdi horren hitzetan, hilketa horiekin Euskal Herri aske baten aldeko aldarria isilarazi nahi zuten.