Zarautz
2022/11/17 - 09:42
Ilara luzeak AP-8an eta A-8an, Zarautzen eta Bilbon, bi istripu tarteko
Lau autok talka egin dute Gipuzkoako udalerriko ordainlekuaren parean, eta hiru kilometroko pilaketak daude Bilboko noranzkoan. Bizkaiko hiriburuan, Miribilla parean, beste ezbehar bat izan da Donostiako noranzkoan, eta han ere ilarak sortu dira, 3-4 kilometrokoak.
2022/11/12 - 17:05
Star Treken serie berria marrazteko bi urteko kontratua sinatu berri du Angel Unzueta ordiziarrak
Angel Unzueta komiki marrazkilariaren estudioa bisitatuko dugu. Zarauzko bere estudiotik atera dira Amerika kapitaina eta Iron Man elkarrekin agertzen diren 5 komikiak, eta orain ordiziarrak, superheroiak utzi eta zientzia-fikziora egin du salto.
2022/10/10 - 11:40
Gipuzkoako tunelen mantentze-lanetako langileek sei hilabete daramatzate lan baldintza hobeak eskatzen
Mantenimiento Instalaciones ITS Aldi Baterako Enpresa Elkarteko langileek sei hilabete daramatzate Zarauzko ordainlekuan protesta egiten, rock musikaren doinuekin. Batez ere, beren lana egiteko segurtasun-neurri handiagoak eskatzen dituzte.
2022/09/28 - 22:52
Soraluzek Benidormeko hilketa matxista gaitzetsi du
Protestan parte hartu dutenak, tartean herritar ugari, minutu batzuk egon dira pankarta baten atzean, "Emakumeen aurkako indarkeriari ez" lelopean.
2022/09/27 - 19:36
Garmendia eta Elorza Donostiako alkatetzarako lehiatuko dira beharrezko abalak aurkeztuta
Gipuzkoako PSE-EEren Hauteskunde Bermeen Batzordeak gaur amaitu du abalak baliozkotzeko prozesua. Jose Ignacio Asensio, Gipuzkoako sozialisten egungo idazkari nagusia izango da Gipuzkoako Diputatu Nagusirako hautagaia. Orain, asteazkenera arteko epea dago alegazioak aurkezteko.
2022/09/26 - 13:39
Gizon batek bere emaztea hil du, biak soraluzetarrak, Benidormen
Biktimaren gorpua Alacanteko udalerriko bere etxean aurkitu dute Polizia Nazionaleko agenteek senarra trafiko istripuan hil dela esatera joan direnean.
2022/09/13 - 11:03
Ekaitz gogorrak Gipuzkoako kostaldean
Josean Fariñak eta Lorentxo Portularrumek Mutrikun eta Zarautzen grabatutako irudiek ederki erakusten dute astelehenean Gipuzkoako kostaldean izan den ekaitz elektrikoa.
2022/09/09 - 22:54
Zarauzko Euskal Jaiak jende ugari erakarri du aurten, jaiegunarekin bat eginez
Milaka lagun hurbildu dira Zarautzera Euskal Jaiaz gozatzera. Egun osoan zehar antolatutako ekitaldiak jendez gainezka egon dira.
2022/09/02 - 22:29
Ortuzarrek akordioak egitera deitu ditu gobernuak eta alderdiak, "herritarrei erantzun egokiak emateko"
Euskadi Buru Batzarreko presidenteak konpromisoak betetzera premiatu du Pedro Sanchez ostiral honetan, urte politikoa zabaltzeko Zarautzen egindako ekitaldian.
2022/08/21 - 00:53
Auto-ilara handiak izan dira larunbat honetan Biriatuko mugan, Baionarako noranzkoan
Ilarak sei bat kilometrokoak izan dira larunbat arratsaldean. Gainera, Gasteizen eta Zarautzen ere arazoak izan dira.
2022/08/19 - 00:42
Mugan eratutako auto-ilarek kaosa eragin dute berriz Irunen
Biriatuko mugan ilara luzeak sortu dira berriz ostegun honetan, eta horrek kaosa ekarri du Irunen eta Zarautzen.
2022/07/31 - 20:01
Lasaitasuna nagusi errepideetan, pilaketa esanguratsurik gabe
Urteko asteburu kritikoena izaten ari da hau. Gipuzkoa eta Lapurdiko mugan, adibidez, 177.000 ibilgailu igaroko dira bi egunetan.
2022/07/31 - 15:01
Ziztadak salatu dituzte beste 33 emakumek Baionan, eta 12 kasu ikertzen ari da Ertzaintza EAEn
Festak hasi zirenetik, 112 emakumek salatu dituzte ziztadak Baionan. Gainera, Bilbon, Santurtzin, Etxebarrin, Zierbenan, Zarautzen, Gasteizen eta Azpeitian ere gertatu dira kasuak, besteak beste, baina inon ez da substantzia toxikoen arrastorik aurkitu.
2022/07/30 - 19:22
Irteera operazioa: lasaitasuna errepideetan ordu honetan
Urteko asteburu kritikoena izango da uztailaren 30etik 31ra artekoa. Gipuzkoa eta Lapurdiko mugan, adibidez, 177.000 ibilgailu espero dira asteburu honetan.
2022/07/27 - 22:05
Irungo ordainlekutik 177.000 ibilgailu igaroko dira asteburuan
Bidegik Irungo eta Zarautzeko ordainleku nagusietako bide guztiak zabalik izango ditu uztaileko azken asteburuan AP-8 eta AP-1 autobideetan izango den trafiko igoera dela eta.
2022/07/16 - 15:13
Andueza: "Eskubideen eta aberriaren artean, nazionalistek beti bigarrena nahiago dute"
PSE-EEko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, "aurrera egiteko gaitasuna erakutsi du Espainiako Gobernuak, ideiekin eta ausardiaz, agenda progresista batekin, Estatuaren Egoerari Buruzko Eztabaidan ageri geratu zenez".
2022/07/10 - 20:05
Gizon bat atxilotu dute Zarautzen, joan den asteburuan izandako sexu-abusuen delitu bat egotzita
Uztailaren 3an Zarauzko hondartzan sexu-abusuak jasan zituen emakume baten salaketarekin lotzen dute gizona.
2022/07/09 - 15:14
33 urteko zumaiar bat hil da Zarautzen izan den trafiko-istripuan
Ertzaintzak jakitera eman duenez, bidetik atera da ibilgailua eta farol bat jo du. Kolpearen ondorioz, barruan zihoazen hiru lagunetatik bat bertan hil da, eta beste bi zaurituta eraman dituzte ospitalera. Gidaria atxilotu egin dute, zuhurtziagabeko hilketa egotzita.
2022/07/06 - 23:11
Elkarretaratzeak egin dituzte Zarautzen joan den asteburuko sexu-erasoa gaitzesteko
Zarauzko mugimendu feministak manifestazioa egin du arratsaldean, asteburuan herrian gertatu zen sexu-erasoa salatzeko. Udalak ere elkarretaratzea egin du goizean.
2022/07/06 - 15:56
Elkarretaratze isila egin dute Zarautzen asteburuko sexu erasoaren aurka
Biktimari babesa eskaini diote dozenaka pertsonak Gipuzkoako herrian "Ez da ez" lelopean, Udalak deituta. Herritarrei indarkeria matxistaren aurkako konpromisoa erakutsi dezaten eskatu diete.