Zazpikaleak Bilbo
2023/08/22 - 14:09
Bilboko Udalak % 3 igoko ditu udal tasak eta zergak 2024an
Donostiako Udalak egin bezala, zergak igotzea ebatzi du Bilbokoak, pandemia tarteko hiru urtez izoztuta egon ondoren. Berrikuntzen artean, pisu turistikoei etxebizitza hutsen gaineko errekargua (% 25) aplikatuko zaie.
2023/08/17 - 16:47
Zazpi Kaleetako bizilagunek kartelak jarri dituzte jendeak kalean pixa egin ez dezan
Bilboko jaiak hastear daudela Zazpi Kaleetako bizilagunek kartelak jarri dituzte euren atarietan. Badakite zer gertatuko den eta gizalegez jokatzeko eskatzen diete: hau da, ate aurrean txizarik ez egiteko.
2023/04/27 - 14:30
Aste Nagusiko su artifizialen kokalekua aldatzea aztertuko du Udalak, Zazpikaleetako bizilagunen arabera
Iazko Aste Nagusian izandako suten kalteak jasan zituzten bizilagunek azaldu dutenez, lanean jarraituko dute Zazpikaleetako egurrezko eraikinen kontrako "bonbardaketa piroteknikoa" amaitzen den arte.
2023/04/09 - 14:30
Ortuzarrek bozkatzera deitu du M28an, "aberrigintza Udaletatik eta Aldundietatik ere egiten delako"
Bestalde, euskal autogobernuaren defentsa sutsua egin du Iñigo Urkullu lehendakariak jendez lepo zegoen Bilboko Plaza Berrian, "herri gisa dugun nortasunaren adierazpen argia delako".
2023/04/03 - 18:23
Bilboko Zazpikaleetako metroaren geltokia itxi behar izan dute "arazo teknikoengatik"
Ordu erdiz geltokira sartzea ezinezkoa izan da, ez San Nicolasetik, ezta Unamunotik ere. Megafoniaz azaldu dute "arazo teknikoak" izan direla. Arazoen ondorioz, atzerapenak izan dira zerbitzuan.
2023/01/05 - 12:32
''Bilboko XIX. Opil solidarioak'' 3.500 zati banatu ditu gaur Plaza Barrian
Caritasek, Zazpikaleetako merkatariek eta Okinen Bizkaiko Elkarteak 600 kilo baino gehiago dituen opil solidarioa banatuko dute gaur Bilboko Plaza Barrian, familia behartsuei laguntzeko.
2022/11/21 - 21:26
Bilboko Aste Nagusian izandako sutea sistema elektrikoak eragin zuela dio suhiltzaileen txostenak
Bilboko Aste Nagusiko azken gauean, abuztuaren 27an, Areatzako etxebizitza batek su hartu zuen. Bizilagunek salatu zuten su artifizialen ondorioz piztu zela, teilatuan ustez eroritako txinpartengatik. EITBk jakin duenez, suhiltzaileen txostenak zehaztu du suteak jatorria eraikin barruan izan zuela.
2022/11/21 - 19:57
Bilboko suhiltzaileek baztertu egin dute Areatzako sutea Aste Nagusiko su artifizialek eragin izana
Suhiltzaileen ikerketaren arabera, instalazio elektrikoen egoera kaskarraren ondorioz piztu zen sutea. Gainera, sua barrutik kanpora hedatu zela aipatu dute.

2022/11/03 - 15:51
Bilbok 663,5 milioi euroko aurrekontua izango du 2023rako, marka guztiak onduta
2022koekin alderatuta ia % 5 hazi dira kontuak. Oinarrizko zerbitzu publikoetarako (saneamendua edo argiak) 314 milioi gordeko dira, eta ia 13 milioi gastatuko dira hainbat auzotan lanak egiteko.
2022/09/30 - 12:31
Normaltasuna Bilboko metroan, tren baten matxurak eragindako atzerapenen ondotik
Matxura San Inazio eta Zazpikaleen artean gertatu bada ere, atzerapenak beste geltoki batzuetan ere nabaritu dira.