Zerga politika
2022/10/14 - 23:07
Liz Trussek atzera egin du eta bertan behera utzi ditu zergak murrizteko neurriak
Aurretik, kargutik kendu du Kwasi Kwarteng Ekonomia ministroa, zerga erreforma proposamenak eragindako polemikagatik. Plan horrek ez zituen merkatuak konbentzitu, ezta Alderdi Kontserbadoreko hainbat kide ere.
2022/10/14 - 17:16
Liz Truss lehen ministro britainiarrak Ekonomia ministroa kargugabetu du
Kwasi Kwarteng ministroa jotzen dute Erresuma Batuko Gobernuak proposatutako erreforma fiskalaren egiletzat. Plan horrek 45.000 milioi libera gutxiago biltzea ekarriko zuen, eta ez zituen merkatuak konbentzitu, ezta Alderdi Kontserbadoreko hainbat kide ere. Jeremy Hunt izango da ministro berria.
2022/10/14 - 16:20
Aurtengo zerga bilketa inoiz baino handiagoa izatea aurreikusten da
Urkullu lehendakariak eskatuta % 5eko deflaktazioa espero zen azpiko inflazioa arindu nahian. Baina Finantzen Euskal Kontseilua % 2koa onetsi du. Erdira ere ez da heltzen, azpiko inflazioaren erdira ere ez.
2022/10/14 - 09:43
Albiste izango dira: Finantzen Euskal Kontseiluaren bilera, iraileko KPIa eta Urkullu-Escriva batzarra
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/10/05 - 23:17
EH Bilduk 10 neurri proposatu ditu ongizatea eta aberastasunaren banaketa bermatzeko
"Ongizate Hitzarmena" aurkeztu du, egungo zailtasun ekonomikoei erantzun zorrotza emateko. 10 neurri proposatzen ditu, tartean, merkatu energetikoan eta higiezinen merkatuan esku hartzea. Gainera, aberastasuna banatzeko, erreforma fiskala eta enpresen irabazien erabilpen justuagoa planteatzen du.
2022/10/05 - 15:30
Truss, zerga erreforma bertan behera utzi ostean: "Neurri gogorrak hartzeko prest jarraitzen dut"
Lehen ministro britainiarrak alderdikideei eskatu die "lehenbailehen" bat egiteko bere egitasmo ekonomikora. "Misio zaila da, baina beharrezkoa", argudiatu du.
2022/09/30 - 16:30
Lehendakariak ez dio aterik itxi zerga erreformari, baina egoera egonkortzen denean
Zerga alorrean egonkortasuna eta zuhurtzia komeni direla defendatu du Iñigo Urkulluk. Euskadik baliabide propioak kudeatzen dituela eta hori kontuan hartu behar dela azpimarratu du lehendakariak zerga jaitsierak planteatu aurretik.
2022/09/29 - 19:38
Espainiako Gobernuak iragarritako neurri fiskalek zer-nolako eragina izango dute EAEn eta Nafarroan?
Ez du zuzenean eraginik izango Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, ez behintzat, zerga horien berariazko aplikazioan. Kontzertu Ekonomikoak eta Nafarroako Itun Ekonomikoak ematen baitie foru ogasunei zuzeneko zergak arautu eta biltzeko eskubidea.
2022/09/29 - 16:19
Ogasun ministroak aberatsentzako "elkartasun-zerga" eta errenta baxuentzako abantaila fiskalak iragarri ditu
Maria Jesus Montero Ogasun eta Funtzio Publikoko ministroak ondasun handiak dituztenei, PFEZari eta sozietateen gaineko zergari eragiten dieten neurriak iragarri ditu. Horien bidez, bi urtean, 3.144 milioi euro bildu nahi ditu Espainiako Gobernuak.
2022/09/29 - 16:01
Espainiako Gobernuak azaldu du nola txertatuko dituen neurri fiskal berriak foru ogasunekin
Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuko Ogasun ministroak esan duenez, aberatsenei ezarritako zerga, "beti bezala", Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako foru aldundiekin kontzertatuko da.

2022/09/29 - 15:08
Chivite: ''Gehien dutenei ahalegin bat eskatu behar zaie, okerren daudenei lagundu ahal izateko''
Maria Chivite Nafarroako presidenteak nabarmendu duenez, bere Gobernuak "justizia fiskalaren alde" egin izan du beti. Alegia, gehien dutenek ahalegin berezia egin dezatela, une zailetan okerren daudenei laguntzeko. Halaber, Nafarroako Gobernuak autonomia fiskala duela gogoratu du.
2022/09/28 - 16:35
Nafarroako Gobernuak argi utzi du ez duela inondik inora ondarearen gaineko zerga jaitsiko
Elma Saiz Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariak "populismo fiskaletatatik" ihes egin nahi dutela adierazi du. Bere departamentuak "neurri kirurgikoak" hartzeko egindako lana defendatu du, hala nola, errenta ertain eta txikiei zergak jaistea.
2022/09/28 - 15:24
Lehendakariak fiskalitatean "oso arduratsuak" izatearen alde egin du
Josu Erkorekak, bestalde, ETB1en egindako elkarrizketa batean azpimarratu du Euskal Autonomia Erkidegoa ez dela karrera fiskalean sartuko.
2022/09/28 - 15:03
Markel Olanok ''zuhurtzia'' eskatu du ''zergen beherapen konpultsiboen'' aurrean
Markel Olanok esan du fiskalitateak Gipuzkoako "sare ekonomikoaren lehiakortasuna sustatu" behar duela, eta lurraldeko "zerbitzu publikoak emateko finantza-nahikotasuna" eskaini behar duela.
2022/09/28 - 13:24
''Ardura'' eskatu du Iñigo Urkulluk, fiskalitateari buruzko erabakien ondorioak ''oso ondo'' neurtzeko
"Fiskalitateak gure bi helburuen zerbitzura jarraitu behar du: herritarrei funtsezko zerbitzu publikoen iraunkortasuna bermatzea; eta jarduera ekonomikoa eta enplegu-aukerak sortzea", esan du Urkullu lehendakariak.
2022/09/28 - 12:39
Josu Erkoreka: "Ez gara lasterketa fiskal horretan sartuko, eta gure eskumenak ez urratzea eskatuko dugu"
Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan azpimarratu duenez, Espainiako Gobernuak zergak bateratzea erabakiko balu, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak ez urratzea eskatuko du Eusko Jaurlaritzak.
2022/09/28 - 10:18
Jaurlaritzak aurreikuspen ekonomikoak berrikusiko ditu, 2023rakoak erdira murriztuta
Pedro Azpiazu Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburuak aurreratu zuenez, aurtengo estimazioari eutsiko zaio, baina 2023rako egindako kalkulua motelduko dute. Nolanahi ere, % 2tik gora egongo da.

2022/09/27 - 23:01
Valentziako Erkidegoa zergak jaisteko lehian sartu da
Espainian bizi den zergen gaineko eztabaida politikoan hautsak harrotu ditu Valentziako erkidegoko presidente sozialistak Ximo Puigek errenta zerga jaitsiko duela iragartzeak. Erabakia txalotzearekin batera, Feijook koherentzia eskatu dio alderdi sozialistari.
2022/09/27 - 21:35
Andueza: "PSE-EEren zuzendaritza beti neutrala izango da, erabat neutrala"
Eneko Andueza Euskadiko sozialisten idazkari nagusia Radio Euskadiko 'Ganbara' irratsaioan elkarrizketatu dute. Anduezak iragarri du bere alderdiak bilera bat eskatu diola EAJri zerga sistemaz hitz egiteko.
2022/09/22 - 22:49
Espainiako Gobernuak aldi baterako zerga berria aplikatu nahi die aberatsenei
Maria Jesus Montero Ogasun ministroaren asmoa 2023ko urtarrilaren 1ean aplikatzen hastea da, eta "milioidun pertsonei" soilik eragingo die, biztanleriaren % 1 baino gutxiagori.