Ogasun ministroak aberatsentzako "elkartasun-zerga" eta errenta baxuentzako abantaila fiskalak iragarri ditu
Maria Jesus Montero Ogasun eta Zerbitzu Publikoko ministroak neurri fiskalen sorta bat iragarri du ostegun honetan, eta, batez ere, aberastasun handiei, errenta ertain eta baxuei eta sozietateen gaineko zerga ordaintzen dutenei eragiten die.
Neurri sorta honen bitartez, Espainiako Gobernuak datozen bi urteetan 3.144 milioi euroko diru-sarrera fiskal garbiak lortzea aurreikusten du, gizarte eredu "bidezkoagoa" lortuz, Montero ministroak azaldu duenez.
Ministroak aurkeztutako berritasun nagusia da 3 milioi eurotik gorako ondareak dituztenentzako "elkartasun-zerga" bat sortuko dela, autonomia erkidegoen ondarearen gaineko zergan kengarria izango dena. Monterok azaldu duenez, 23.000 zergaduni eragingo die, hau da, Espainiako Estatuko zergadun guztien % 0,1i. Ministroaren hitzetan, 2023 eta 2024ko ekitaldietan indarrean egongo den zerga berri honek 1.500 milioi euroko diru-bilketa potentziala du.
Zergak hiru tarte izango ditu: % 1,7ko tasa, 3 eta 5 milioi arteko ondareetarako; % 2,1, 5 eta 10 milioi arteko ondareetarako, eta % 3,5, 10 milioi eurotik gorako ondareetarako.
Aldi berean, Espainiako Gobernuak puntu bat igoko du, % 27ra arte, 200.000 eurotik gorako errentak dituztenen PFEZa, eta igoera hori bi puntukoa izango da, % 28koa, 300.000tik gorako errenten kasuetarako.
Errenta txikientzako onura fiskalak
Errenta handietarako igoera horrekin batera, Espainiako Gobernuak PFEZaren lan-etekinengatiko murrizketa 18.000 eurotik 21.000ra bitarteko errentetara zabalduko du, eta zerga hori ordaintzetik salbuetsitako gutxienekoa 14.000 eurotik 15.000 eurora igoko du.
Monterok azaldu duenez langileen % 50ek baliatuko dute murrizketaren hedatze hori, batez besteko soldata 21.000 eurokoa izanik.
Bi urtean 1.881 milioi euroko aurrezpena ekarriko die zergadunei orotara. Halaber, urtean 18.000 euro irabazten dituen oinordekorik gabeko langile batentzat, urtean 746 euroko aurrezpen fiskala aurreikusten da, % 40 gutxiago ordainduz hala.
"Gehien irabazten dutenek ahalegin handiagoa"
Bestalde, Monterok iragarri du sozietateen gaineko zerga % 23ra jaitsiko dela milioi bat euro baino gutxiago fakturatzen duten enpresa txiki eta ertainentzat, eta enpresa-talde handiek aurreko ekitaldietako galeren kenkariak aldi baterako mugatuko dituztela.
Sozietateen gaineko zerga bi puntutan jaisteak onura fiskala ekarriko die 407.000 enpresari, eta 292 milioi euro aurreztea ahalbidetuko die.
Talde eta enpresa handiek, ordea, galeren % 50 soilik kendu ahal izango dute 2023an –gainerakoa 2024an aplikatu ahal izango dute–, eta, horri esker, 2.439 milioi euro bilduko dira da 2023an eta 2024an. Ministroak zehaztu duenez, neurri honek 3.609 enpresari eragingo die, guztizkoaren % 0,2.
Nola eragingo diete neurriek EAEko eta Nafarroako Ogasunei?
Iragarritako neurriak EAEko kontzertu ekonomikoarekin zein Nafarroako Ekonomi Hitzarmenarekin nola uztartzen diren galdetuta, Ogasun ministroak argitu du aberatsenei ezarritako zergak bakarrik eragingo diela, gainerako zergak aldundien esku daudelako.
"Ez izan zalantzarik, betiko moduan, politika fiskala aldundiekin kontzertatuko dugula", nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da, %2,9an dago, aurreko hilean baino hamarren bat apalagoa da.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.
ELAk zerbitzu publikoak hobetzeko premiazko neurriak eskatu dizkio Pradalesi, eta gutxieneko soldataren aldeko urratsak galdegin ditu
Mikel Lakuntzak politika publikoetan "norabide aldaketa" eskatu dio lehendakariari, zerbitzu publikoen "gainbehera" lehengoratzeko eta patronalari presioa egiteko, Euskadin gutxieneko soldata ezar dadin.
LAB: Pradalesen Gobernuak "suspentso atera du" langileen aldeko politiketan
Garbiñe Aranburuk zalantzan jarri du lehendakariarekin egindako bilera-sortaren sinesgarritasuna, eta elkarrizketa soziala instituzionalizatzeko legea bertan behera uzteko eskatu dio Imanol Pradalesi.
EHUren intersindikalak salatu du Unibertsitate Lege berriak unibertsitate publikoari beharrean, pribatuari egiten diola mesede
Sindikatuok "kezka handia" agertu dute Unibertsitate Lege berriarekin, eta salatu unibertsitate pribatuei diru publikoa jasotzeko bidea errazten diela, publikoaren kaltetan. Hain justu, EHUren "arazo larriena azpifinantzaketa" dela nabarmendu dute.
Greba deitu dute Bizkaiko metal merkataritzan urriaren 7rako, lan hitzarmen berri baten alde
ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek soldatak KPIaren arabera eguneratzea eta lanaldia Bizkaiko merkataritzako beste hitzarmen batzuetan ezarritako urteko 1.725 orduetara murriztea.
Gipuzkoako gasolindegietako langileak kalera atera dira lan-hitzarmen berriaren alde
Gipuzkoako gasolindegietako langileek elkarretaratzea egin dute Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzaren aurrean, hitzarmen berriaren negoziazioen blokeoa salatzeko. Ia bi urteko prozesuaren ostean, langileak kexu dira patronalak ez duelako erakusten elkarrizketarako borondaterik. Akordiorik lortu ezean, iragarri dute datozen asteetan mobilizazioak areagotu ditzaketela.