Hauek dira Espainiako Gobernuak iragarritako neurri fiskal berrien gakoak
Espainiako Gobernuko Ogasun ministro Maria Jesus Monterok hainbat neurri fiskalen berri eman du ostegunean. Gobernu espainiarrean koalizioan dauden PSOE eta Unidas Podemos alderdiek adostu dituzte neurriak 2023ko Aurrekontuei begira. Hona hemen neurrien gakoak:
-Aberastasun handien gaineko zerga berriak 3 milioi eurotik gorako aberastasun garbia zergapetuko du.
-Zerga berri hori 2023an eta 2024an ezarriko dute, eta hiru tarte izango ditu: aberastasun garbiko 3-5 milioi euro artean, % 1,7 ordainduko dute; 5-10 milioiren artean, % 2,1; eta 10 milioitik gora, % 3,5.
-Zerga berriarekin, Ondarearen Gaineko Zergan kendurak egin ahalko dituzte. Espainiako Gobernuaren aurreikuspena da 1.500 milioi euro biltzea. 23.000 zergaduni eragingo die, alegia, guztien % 0,1i.
-Puntu bat igoko dute, % 27raino, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan kapitaleko errentak 200.000 eurotik gorakoak direnean.
-300.000 eurotik gorako gainbalioetarako, % 28raino igoko dituzte, bi puntu gehiago.
-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan, neurriak onartuko dituzte errenta ertainei eta baxuei mesede egiteko: hala, egun 18.000 eurora arteko errentetan ezartzen duten onura fiskala 20.000 euroetara igoko da. Neurri horren bidez, 1.881 milioi euro aurreztuko dituzte zergadunek guztira. Urtero 18.000 euro irabazten dituen langile batek, seme-alabarik ez badu, urtean 746 euroko aurrezte fiskala izango luke; beraz, % 40 gutxiago ordaindu beharko luke.
-15.000 euroetatik gorako lan errentek, alegia, egun baino 1.000 euro handiagoek, ez dute izango zertan Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga ordaindu.
-Sozietate zerga % 23ra jaitsiko dute milioi bat euro baino gutxiago fakturatzen duten enpresa ertain eta txikien kasuan. Gainera, denbora muga jarriko dute enpresa talde handiek aurreko ekitaldietan izandako galeretako kenduretan.
-Sozietate zerga jaisteak 407.000 enpresari egingo dio mesede. 292 milioi euro aurreztuko dituzte.
-Finkatutako talde handiek galeren % 50 soilik kendu ahal izango dituzte 2023an; hori bai, 2024an gainerakoa ezarri ahalko dute. Hala, 2023an eta 2024an diru bilketa 2.439 milioi euro handiagoa izango da. Neurriak 3.609 enpresari eragingo die, hau da, guztien % 0,2ri.
-Espainiako Gobernuak iragarritako neurrien bidez, onura fiskal garbiak 3.144 milioi eurokoak izango dira hurrengo bi urteotan.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.