Zerga politika
2020/11/20 - 11:13
EAJk dieselaren zerga kentzea hitzartu du Gobernuarekin
EAJk hainbat zuzenketa adostu ditu Sanchezen gobernuarekin: dieselaren zerga bertan behera uztea, besteak beste.
2020/11/17 - 11:33
Zerga bilketa % 12,4 jaitsi da urrira arte Bizkaian, 6.213,5 milioi euro bilduta
Bizkaiko Ogasunak 2019an baino 883,4 milioi euro gutxiago bildu ditu aurten, COVID-19aren pandemiak ekonomian izandako eraginagatik eta talde kaltetuenei laguntzeko hartutako neurriengatik.
2020/11/14 - 19:36
Nafarroako Gobernuak 2021eko aurrekontuen inguruko akordioa lortu du EH Bildurekin
Foru Gobernuaren datorren urteko aurrekontuak ez ezik, neurri fiskalak ere adostu dituzte bi aldeek.
2020/11/14 - 16:52
Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk akordioa adostu dute 2021eko aurrekontuen inguruan
Gastu soziala areagotzea adostu dute, "pandemiak atzean inor ez uzteko". Zuzenketa partzialen bidez, ia 2 milioi euroko ekarpenak jaso dituzte aurrekontuetan.
2020/11/14 - 12:57
Nafarroako aurrekontuen akordioaren "balio politikoa" azpimarratu du EH Bilduk
Bakartxo Ruizek eta Adolfo Araizek azpimarratu dutenez, "justizia soziala eta inbertsio publikoa lehenetsi dira" eta "Navarra Sumak ez du ez aurrekontua ez akordioa baldintzatzea lortu".
2020/11/13 - 15:09
Gipuzkoak 3.429,5 milioi euro bildu ditu urrira arte, 2019an baino % 9,7 gutxiago
Jaitsiera horren ondorioz, 370,5 milioi euro gutxiago bildu dituzte, diru-sarrerak % 7,3 jaitsi direlako eta itzulketak % 1,2 igo direlako.
2020/11/13 - 12:07
Errenta Kanpaina amaitu da Araban, onlineko aitorpenen bikoitza baino gehiagorekin
Arabako Foru Ogasunak 133,3 milioi euro itzuli ditu kanpaina honetan, eta 98,3 milioi euro jasoko ditu guztira.
2020/11/11 - 13:46
Maskaren BEZa % 21etik % 4ra jaitsiko du Espainiako Gobernuak
Asteartean onartuko dute dekretua. Ogasun ministroak ohartarazi duenez, "erne" ibiliko dira jaitsiera horrek "azken kontsumitzaileari kobratzen zaion prezioan" eragiten ote dion.
2020/11/11 - 13:45
Espainiako Gobernuak % 21etik % 4ra jaitsiko du musukoen BEZa
Monteroren hitzetan, Gobernua "adi" egongo da BEZaren jaitsiera horrek "salmenta prezioa jaistea ekar dezan, eta ez enpresa-marjina handiagoa".
2020/11/11 - 11:15
EH Bildu aurrekontuei ''aldeko botoa emateko prest'' dago
Arnaldo Otegik aurreratu du litekeena dela koalizioak Espainiako datorren urteko aurrekontuen alde egitea. Otegik aitortu du Gobernuaren partetik jarrera ona antzeman dutela.
2020/11/11 - 10:50
EH Bilduk Espainiako aurrekontu proiektua babestuko du
EH Bilduko koordinatzaileak iragarri duenez, koalizioak baiezko botoa emango du, baldin eta bozketa egin bitartean ezustekorik ez badago.
2020/11/10 - 21:21
PCRei BEZa jaitsiko dien zuzentarauan musukoak sartzea eskatu dio Espainiak Bruselari
Espainiako Gobernuak azaldu duenez, merkatuan dagoen lehia ikusita, musukoen salmenta prezioa berrikusteko lanean ari dira.
2020/11/06 - 13:11
EH Bilduk ez die Espainiako aurrekontuei osoko zuzenketarik aurkeztuko
Halere, baldintza gisa jarri dute negoziazioan Ciudadanosekin aurrera ez egitea. ERCk ere ez die aurrekontuei betorik ezarriko.
2020/10/27 - 15:52
Errenta eta enpresa handiei zergak igoko dizkie Espainiako Gobernuak
Pedro Sanchezek eta Pablo Iglesiasek Espainiako Aurrekontu Orokorren egitasmoa aurkeztu dute gaur.
2020/10/27 - 11:56
Errenta eta enpresa handiei zergak igoko dizkie Espainiako Gobernuak
Pedro Sanchezek eta Pablo Iglesiasek datorren urteko Aurrekontuen zirriborroaren xehetasunak aurkeztu dituzte. Besteak beste, pentsioak % 0,9 igoko dira eta, kontribuzio gabekoak pentsioak, % 1,8.
2020/10/16 - 08:51
Zerga berrietan 7.000 milioi euro biltzea aurreikusi dute Estatuko Aurrekontuek
Sanchezen Gobernuak Bruselara bidalitako aurrekontu proiektuak plastikozko ontziei zergak jartzea, edari azukredunen gaineko BEZa % 21era igotzea eta 'Google' eta 'Tobin' tasak ezartzea jasotzen du.
2020/10/15 - 14:40
EAEko diru bilketa % 13,3 jaitsiko da aurten, 2.058 milioi gutxiago, COVID-19agatik
Hala ere, Finantzen Euskal Kontseiluak egindako aurreikuspenen arabera, diru-bilketa % 6,3 haziko da 2021ean.
2020/10/06 - 18:29
Espainiako Gobernuak 196.097 milioi euroko gastu-muga historikoa ezarri du 2021erako
Horrez gain, Espainiako Gobernuaren aurreikuspenak okerrera egin du eta BPGak inoizko beherakadarik handiena (%11,2) izango duela iragarri dute.
2020/10/06 - 16:41
Jaurlaritzak osasunaren eta hezkuntzaren alde egingo duela aurreratu du Azpiazuk
Ekonomia eta Ogasun sailburuak iragarri du "aurrekontu ausartak" izango direla, zenbakirik zehaztu ez badu ere.
2020/10/06 - 16:06
Jaurlaritzak austeritatea baztertuko du 2021eko aurrekontuetan
Ekonomia eta Ogasun sailburuak iragarri du "aurrekontu ausartak" izango direla, zenbakirik zehaztu ez badu ere. Osasunaren eta hezkuntzaren alde egingo dutela ere esan du Azpiazuk.