EAEko diru bilketa % 13,3 jaitsiko da aurten, 2.058 milioi gutxiago, COVID-19agatik
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek iaz baino 2.058 milioi euro gutxiago bilduko dute aurten, % 13,3 gutxiago. Koronabirusaren krisiaren hasieran, Eusko Jaurlaritzak jaitsiera % 20 ingurukoa izango zela iragarri zuen. Hala ere, 2021era begira diru bilketa % 6,3 haztea aurreikusi du.
Finantzen Euskal Kontseiluaren urriko ohiko bilera egin dute gaur, aurtengo diru bilketaren aurreikuspenak itxi eta 2021erako prebisioak egiteko. Finantzen Euskal Kontseiluan Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundiak eta udalak daude ordezkatuta.
Hiru foru ogasunek abuztura arte bildu dutena aintzat hartuta eta urteko laugarren lauhilekorako egin duten proiekzioa kontuan izanda, aurten 13.411,6 milioi euro biltzea aurreikusi dute. 2019ko datuekin alderatuta, murrizketa % 13,3koa izango da, 2.058 milioi euro kopuru absolutuetan.
Lurraldez lurraldeko datuei erreparatuta, diru bilketaren banaketa ondorengoa izango da: Bizkaian, 6.904 milioi euro; Gipuzkoan, 4.393 milioi euro, eta Araban, 2.113 milioi euro.
Diru-sarrera iturri nagusienak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ), 5.610 milioi euro; Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ), 4.951 milioi euro; eta Zerga Bereziak, 1.324 milioi euro dira. Sozietateen gaineko Zergaren bitartez, ostera, 805,5 milioi euroko diru-sarrerak izatea aurreikusten dute.
Aurtengo urtarrilean, 2020rako diru-bilketaren aurreikuspena 15.767,8 milioi eurokoa izango zela kalkulatu zuten. Kopuru hori, ordea, aldatu egin da konfinamenduak eta pandemiaren ondorengo krisi ekonomikoak eraginda.
Hala ere, Finantzen Euskal Kontseiluak diru-sarrerak apur bat igotzea aurreikusten du 2021erako. Horrela, foru ogasunek 14.250 milioi euro biltzea espero dute, hau da, % 6,3 gehiago 2020. urteko datuekin alderatuta.
2021erako aurreikusitako datu-bilketaren banaketa honako hau da lurraldeka: Bizkaian, 7.341 milioi euro; Gipuzkoan, 4.648 milioi euro, eta Araban, 2.259 milioi euro.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.