Zerga politika
2024/10/23 - 20:43
Sanchezen Gobernuak banku eta energia sektoreen gaineko zergak mantenduko ditu, batzuen babesa galdu arren
Azken egunotan zergaren aurkako ahotsak ugarituagatik ere, Ekonomia ministroak gogorarazi du zerga iraunkorra bihurtzea Gobernu akordioaren eta Bruselara bidalitako egitasmo fiskalaren konpromisoa dela.
2024/10/22 - 19:43
Pradalesek bat egin du Garamendirekin eta Imazekin bankuei eta energiari ezarritako zergaren kritikan
Lehendakariaren ustez, "salmentak zergapetzea, eta ez konpainien dibidenduak, ez da eredurik onena". Repsoleko kontseilari delegatuaren hitzetan, zerga "populismo fiskala" eta "diskriminatzailea" da, eta CEOEko presidentearen esanetan, "sobera daude".
2024/10/15 - 21:33
Zerga erreforma ez da 2025era arte onartuko EAEko ogasunetan
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ahaldun nagusiek azaldu dutenez, edozein kasutan, atzeraeraginezko efektua izango du; beraz, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera kontuan izango da.
2024/10/15 - 21:03
Arabak eta Gipuzkoak ondo hartu dute EH Bilduren proposamena, eta azpimarratu lurraldean hartuko dela erabakia
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak zalantza gehiago agertu ditu, eta nabarmendu du fiskalitateari buruzko erabakiak Arabako Batzar Nagusiek hartuko dituztela. Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan duenez, Gobernua eta oposizioa lanean ari dira aspalditik akordioak lortzeko.
2024/10/15 - 19:09
Aurreikusitakoa baino 700 milioi gutxiago bilduko dituzte EAEko ogasunek, mutualistei egindako itzulketengatik
Finantzen Euskal Kontseiluak 18.300 milioitan finkatu du aurtengo diru-sarreren aurreikuspena, eta kopuru hori 19.700 milioira igo du 2025erako.
2024/10/15 - 07:00
Mutualistei egindako itzulketek diru-bilketan izan duten eragina aztertuko dute gaur EAEko erakundeek
Era berean, aurtengo eta datorren urteko aurreikuspen ekonomikoak egingo ditu Finantzen Euskal Kontseiluak. Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuaren ustez, "zaila" izango da diru-bilketaren aurreikuspena betetzea, mutualistei egindako itzulketak "eragin handia" izaten ari direlako.
2024/10/14 - 12:28
Martinez, Otxandianoren proposamenari buruz: ''EH Bilduk ez du eragin gaitasunik gabe geratu nahi''
Etxebizitzari buruz ere mintzatu da Lander Martinez Sumarreko idazkari nagusia, ETB1eko Egun On albistegian egindako elkarrizketan, eta "araututako merkatuaren" alde egiten dutela azpimarratu du. Gainera, prezioei eusteko ardura PSOErena eta Jaurlaritzarena dela gogorarazi du.
2024/10/13 - 16:30
Zabor-tasa % 30 garestituko da batez beste euskal udalerrietan
Orain arte zaborren zerbitzuaren zati bat ordaintzen zuten herritarrek, baina aurrerantzean kostuaren % 100a hartu beharko dute beren gain, Europaren agindua betez. Dena dela, udalek hobariak ezarriko dituzte igoera leuntzeko.
2024/10/04 - 13:12
Europako Batzordeak muga-zergak aplikatzen jarraituko du Txinatik inportatutako ibilgailu elektrikoei
Europar Batasuneko herrialdeen bozketan, gehiengo kualifikatua behar zen neurria atzera botatzeko, eta ez da horrelakorik gertatu.
2024/10/04 - 12:02
Ogasun eta Finantza sailburuak ez du baztertu 2025eko aurrekontuetan zorpetzeko aukera
Oraindik ikusteko dago mutualistei itzuli beharrekoak foru-ogasunetan zer-nolako zuloa utziko duen, eta, hortaz, datorren urteko aurrekontuei begira, zorpetzeko aukera mahai gainean duela aitortu du Noel d'Anjouk. Aukera horrek, baina, "ez luke helburu zehatz bat izango".
2024/10/03 - 21:28
Bizkaiko zerga-berrikuspenak kenkariak izango ditu zero isurpeneko ibilgailuentzat eta birkarga-puntuentzat
Itxaso Berrojalbiz Bizkaiko Ogasun diputatuak adierazi du Aldundiak eta euskal erakundeek "autogobernu maila handiagoak" lortu nahi dituztela, trantsizio energetikorako esparru fiskala "ahalik eta askatasun handienarekin" diseinatzeko.
2024/10/03 - 19:54
Erreforma fiskal ''justua'' eskatzeko manifestazioa egingo du ELAk azaroaren 16an
Gaur egungo zerga-sistemari langile klaseak eusten dio, horren ustez. Sindikatuak ezagutzera eman duen txosten baten arabera, zerga gutxi jasotzen da, modu injustuan, eta iruzur fiskala ohikoa da.
2024/09/23 - 20:00
Gasteizko Udal gobernuak zergak % 6,34 igotzea proposatu du
Zabor-tasaren igoera are handiagoa izango da, Europako zuzentaraua eta hondakinei buruzko Espainiako legea betetzeko. Horien arabera, udalek tasaren bidez finantzatu behar dute zaborra bildu, garraiatu eta tratatzeko zerbitzuaren % 100.
2024/09/04 - 15:15
Sanchezek zerga igoera iragarri du "bankuan 100 bizitza bizitzeko adina diru" dutenentzat
Abiatu berri den urte politikorako helburu eta lan-ildo nagusiak aurkeztu ditu Espainiako Gobernuko presidenteak. Fiskalitate progresiboagoa lortzeko hainbat neurri agindu ditu, "gehien duenak gehiago ordain dezan".
2024/08/16 - 16:04
EAEko hiru ogasunen bilketa bateratua % 1 baino ez da hazi, mutualistei itzulitako diruagatik
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru ogasunek pentsioetan izandako atxikipenak itzuli behar izan dituzte, Gorenaren epai baten ondorioz. Gainera, BEZaren bilketa jaitsi egin da.
2024/07/26 - 23:10
Gasteizen txosnak jarriko dituzte, nahiz eta Aldundiarekin TicketBAI sistemaren inguruan akordiorik ez lortu
Txosnen batzordeak abuztuaren 3an, larunbata, egingo den protestan parte hartzera deitu du. "Jai herrikoiak, gure izaeragatik, TicketBAIren aplikaziotik salbuetsita egon behar dugu", nabarmendu du berriro batzordeak.
2024/07/24 - 00:39
Krisiaren aurkako dekretua onartuta, oliba-olioaren BEZaren beherapena barne
Lege-dekretuak luzatu egiten ditu Ukrainako eta Ekialde Hurbileko gatazken ondorio ekonomikoak arintzeko ezarritako neurri batzuk, eta beste batzuk gehitzen ditu. Horiek guztiak indarrean daude jadanik.
2024/07/23 - 19:02
Zaborren tasa % 26 baino gehiago igoko da Donostian 2025ean
Udal Gobernuak (EAJ-PSE/EE) hiriko 23 zergetatik 11 aldatzea proposatu du, 8,2 milioi euro gehiago biltzeko helburuarekin.
2024/07/18 - 19:57
Bizkaiak txosnei Ticket Bain sartzea eskatuko die, eta ez dutela zerga gehiago ordainduko ziurtatu du
Itxaso Berrojalbiz Bizkaiko Ogasun eta Finantza diputatuak txosnen laguntza eskatu du "iruzur fiskalaren aurkako borrokan". Azpimarratu duenez, Batuz sistema ezartzeak "ez du ekarriko dagozkienak baino zerga gehiago ordaintzea", baizik eta "segurtasuna sortuko du jai giroan".
2024/07/15 - 20:39
Gipuzkoako erreforma fiskalari buruzko txostena onartu dute EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk
Hiru aldeko akordio horri esker, errenta guztien tributazioa aztertu ahal izango dute, batez ere errenta txikienetan tributazio txikiagoa lortzeko eta gainerakoetan progresibitatea indartzeko.