Zerga politika
2024/11/18 - 10:32
Zerga erreformaren auzian Podemosen jarrera salatu du EAJk: "Tentazioa izan lezake bozak berriro egiteko"
Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak "oso zail" ikusten du gaurko bozketa, eta negoziazioak azken unera arte izatea aurreikusi du. Uste du ezkerreko taldeek (Podemosez gain, EH Bildu eta ERC) "eurena" bakarrik defendatzen dutela, eta "gutxieneko bat" adosteko dei egin die.
2024/11/18 - 06:00
Zerga erreformaren auziari berriro heldu eta bidean izandako oztopoak gainditzeko formulak bilatuko ditu PSOEk
Sozialistek ez badute hori lortzen, Europako zerga besterik ez dute onartu ahal izango, PPren babesa baitaukate horretarako.
2024/11/14 - 17:08
Espainiako Gobernuaren zerga-erreforma "labean" dago oraindik, ez baitu babes nahikorik oraingoz
Gobernu-bazkideak ez datoz bat hainbat puntutan, eta inbestidura-blokeko bazkideek dagoeneko buruan dute enpresa multinazionalei gutxieneko % 15eko zerga berria ezarriz gero aurrerabidea ematearen alde egitea. Ogasun Batzordea astelehenera arte atzeratu da.
2024/11/12 - 14:50
Zerga erreformari buruzko akordio zabaltzeko ''etsi gabe'' lanean jarraituko dutela agindu du Eider Mendozak
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak jakitera eman duenez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek zerga erreformaren testu harmonizatua onartu ahal izateko lan egingo dute.
2024/11/12 - 14:23
Zerga erreforma adosteko ''begirada luzea eta pragmatismoa” izatea eskatu dio Ramiro Gonzalezek oposizioari
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiaren arabera, "ez da beharrezkoa iraultza fiskala egitea", baina alderdi batzuk "hobetu" behar dira. Testuinguru horretan posible ikusten du oposizioko alderdiren batekin akordioa lortzea: "Denok pragmatikoak bagara, ez da zaila izango akordioa lortzea".
2024/11/12 - 11:20
Oposizioak ''aukera bikaina'' du ''suzko erroberetan ala errealitatean'' dagoen erakusteko, Anduezaren ustez
PSE-EEren idazkari nagusiak Radio Euskadin esan duenez, jeltzaleek eta sozialistek adostutakoa "zerga erreforma da, progresista eta progresiboa".
2024/11/12 - 10:13
EAJk eta PSE-EEk oposizioaren babesa behar dute zerga erreforma Araban eta Gipuzkoan onartzeko
Elkarrekin koalizioa EAJrekin eta PSE-EErekin negoziatzen ari da zerga erreforma aurrera ateratzeko. Bizkaiko Batzar Nagusietan, ordea, jeltzaleek eta sozialistek gehiengo osoa dute adostutako zerga erreforma onartzeko.
2024/11/12 - 08:42
Albiste izango dira: Lehendakariari elkarrizketa Euskadi Irratian, zerga erreforma eta borraska Mediterraneoan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/11 - 19:47
PFEZa aitortzeko muga berria, auto elektrikoak erosteko pizgarriak eta berrikuntza fiskal gehiago
Aldundien proposamen fiskalak, besteak beste, kontziliazioa, etxebizitza eta trantsizio energetikoa "erronka" nagusiei erantzuteko helburua du.
2024/11/11 - 18:28
Hauek dira EAEko hiru aldundien zerga-erreformak etxebizitzaren arloan proposatu dituen neurriak
Kenkariak eta hobariak handitzen dituzten neurriak hartuta, hiru aldundiek etxebizitza-merkatuaren zailtasunak arintzea eta alokairu eskuragarriaren eskaintza handitzea dute helburu.
2024/11/11 - 17:30
Aldundiek proposatu dute etxebizitza arloan abantaila fiskalak izateko adina 36 urtera igotzea
Gainera, EAEko aldundiek proposatuko dute etxebizitza erosteagatiko eta alokatzeagatiko kenkaria kentzea, zergadunaren errenta 85.000 eurotik gorakoa denean. Bestalde, PFEZa aitortzeko betebeharra urteko 19.000 eurora igo nahi dute arduradunek.
2024/10/31 - 16:43
Josu Jon Imaz pozik agertu da energia-enpresen gaineko zerga kentzeagatik
Repsoleko kontseilari ordezkaria pozik agertu da enpresa energetikoen ezohiko irabazien gaineko zerga kentzeko erabakia dela eta. Aurretik, zerga luzatzen bazen, Espainian aurreikusita zituen hainbat inbertsio Portugalera eramateko asmoa adierazi zuen.
2024/10/31 - 11:40
Adostutako zerga erreforma "anbizio handikoa" dela dio Anduezak, "gehien dutenek gehiago ordain dezaten"
Jeltzaleek eta sozialistek adostutako erreforma fiskala babesteko deia egin die PSE-EEko idazkari nagusiak oposizioko alderdiei, Bizkaiko Batzar Nagusietan salbu, Araban eta Gipuzkoan gutxiengoan agintzen baitute.
2024/10/30 - 22:42
Espainiako Gobernuak bertan behera utziko du enpresa energetikoen gaineko zerga
Foru ogasunen esku geratuko diren bi zergari buruzko ohar batean, EAJk Exekutiboaren erabakiaren berri eman du. EH Bilduk zerga iraunkor egitea nahi du, baita Espainiako Gobernuko kidea den Sumarrek ere.
2024/10/30 - 21:28
Bankuen eta multinazionalen zergak foru ogasunek kudeatzea adostu du EAJk
Aitor Esteban "oso pozik" agertu da bi zergak Kontzertu Ekonomikoaren parte izatea lortu dutelako. "Euskal herritar guztiei mesede" egiten diela adierazi du. Halaber, energia-enpresen zerga bertan behera geratzea "alderdi jeltzalearekin zerikusirik ez duten faktoreengatik" gertatuko dela diote
2024/10/23 - 20:43
Sanchezen Gobernuak banku eta energia sektoreen gaineko zergak mantenduko ditu, batzuen babesa galdu arren
Azken egunotan zergaren aurkako ahotsak ugarituagatik ere, Ekonomia ministroak gogorarazi du zerga iraunkorra bihurtzea Gobernu akordioaren eta Bruselara bidalitako egitasmo fiskalaren konpromisoa dela.
2024/10/22 - 19:43
Pradalesek bat egin du Garamendirekin eta Imazekin bankuei eta energiari ezarritako zergaren kritikan
Lehendakariaren ustez, "salmentak zergapetzea, eta ez konpainien dibidenduak, ez da eredurik onena". Repsoleko kontseilari delegatuaren hitzetan, zerga "populismo fiskala" eta "diskriminatzailea" da, eta CEOEko presidentearen esanetan, "sobera daude".
2024/10/15 - 21:33
Zerga erreforma ez da 2025era arte onartuko EAEko ogasunetan
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ahaldun nagusiek azaldu dutenez, edozein kasutan, atzeraeraginezko efektua izango du; beraz, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera kontuan izango da.
2024/10/15 - 21:03
Arabak eta Gipuzkoak ondo hartu dute EH Bilduren proposamena, eta azpimarratu lurraldean hartuko dela erabakia
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak zalantza gehiago agertu ditu, eta nabarmendu du fiskalitateari buruzko erabakiak Arabako Batzar Nagusiek hartuko dituztela. Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan duenez, Gobernua eta oposizioa lanean ari dira aspalditik akordioak lortzeko.
2024/10/15 - 19:09
Aurreikusitakoa baino 700 milioi gutxiago bilduko dituzte EAEko ogasunek, mutualistei egindako itzulketengatik
Finantzen Euskal Kontseiluak 18.300 milioitan finkatu du aurtengo diru-sarreren aurreikuspena, eta kopuru hori 19.700 milioira igo du 2025erako.