Diputatuen Kongresua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Krisiaren aurkako dekretua onartuta, oliba-olioaren BEZaren beherapena barne

Lege-dekretuak luzatu egiten ditu Ukrainako eta Ekialde Hurbileko gatazken ondorio ekonomikoak arintzeko ezarritako neurri batzuk, eta beste batzuk gehitzen ditu. Horiek guztiak indarrean daude jadanik.
Oliba-olioa supermerkatu batean. Argazkia: EFE
Oliba-olioa supermerkatu batean. Argazkia: EFE

Ukrainako eta Ekialde Hurbileko gatazken ondorio ekonomikoak arintzeko ezarritako neurri batzuk luzatzen dituen lege-dekretua onartu du Diputatuen Kongresuak gaur, eta beste batzuk erantsi ditu, hala nola oliba-olioaren BEZa jaistea. Guztiak indarrean daude dagoeneko.

Dekretuak bonu sozial elektrikoaren murrizketa ere jasotzen du, nahiz eta Espainiako Gobernuak eta Podemosek deskontu horri eustea adostu duten. Neurri hori beste arau batean sartu beharko da, Kongresuak ezin baitu lege-dekretua aldatu, onartu edo atzera bota baino ez.

- Oliba-olioa oinarrizko elikagaien taldean barneratu dute (talde horretan sartzen dira esnea, ogia, arrautzak edo fruta), eta BEZik gabe jarraituko du irailaren 30era arte. Ondoren, % 2ko zerga ordaindu beharko da urtea amaitu arte, orduan berreskuratuko baitu ohiko % 4ko tasa.

- Hazi-ore eta -olioen BEZak % 5eko egungo tasa mantenduko du irailaren 30era arte, eta, ondoren, % 7,5eko zerga ordaindu beharko da urtea amaitu arte, eta % 10era itzuli urtarrilean.

- PFEZa jaistea, lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS) irabazten dutenak salbuesteko; horretarako, zergapetze-muga 15.876 eurora igo dute urtean.

- Kontsumitzaile zaurgarrientzako ur- eta energia-horniduraren bermea 2024ko abenduaren 31ra arte luzatzea.

- Argindar kontratuen potentzia, inongo penalizaziorik gabe, aldatzeko malgutasuna urtearen amaierara arte luzatzea.

- Gas naturalaren Azken Baliabideko Tarifa (TUR) eskuratzeko eskubidea mugagabea izango da berogailu eta ur kolektiboa duten bizilagun komunitateentzako.

- Espainiako Gobernuak eta Podemosek ez dela aplikatuko erabaki badute ere, dekretuak bonu elektrikoa hiruhilekoko % 7,5era murriztea jasotzen du, harik eta 2025eko uztailean kontsumitzaile zaurgarrientzat % 35ean eta oso zaurgarrientzat % 50ean geratzen den arte (energia krisiaren aurretik, hurrenez hurren, % 25ean eta % 40an zeuden).

Bestalde, Kongresuko Osoko Bilkurak PPk eta PSOEk adostutako erreforma judiziala onartu du, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berritzeko akordioaren baitan. Horrela, Behe Ganberan ibilbidea amaitu du, eta orain Senatura igaroko da, tramitatzen jarraitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X