Zestoa
2021/05/20 - 15:49
EITB Mediak Aizarnako ilargi esneko erreka bisitatu du
Duela 20 urte aurkitu zuten kolore zuri-zuriko erreka bat Zestoako Aizarna auzoko kobazulo batean. Ilargi esnea edo Moon Milk esaten diote.
2021/05/10 - 12:50
Ezpalak: "Diskoa kolpe bat bezalakoa izatea nahi genuen"
Laukotea hortz-haginak zorroztuta ageri da “Topatu Kolpatu” bigarren diskoan, oldarkortasunaren eta melodia gustagarrien arteko orekari neurria ondo bai ondoago hartuta.
2020/10/25 - 12:23
13 eta 40 urte arteko zumaiarrei PCR probak egiten hasiko zaizkie astelehen honetan
Astelehenetik asteazkenera egingo dute baheketa. PCR probak egiteko tokia Gipuzkoako udalerriko Aitzuri frontoian jarriko du Osakidetzak.
2020/09/22 - 18:25
Zestoako tabernak asteazkenean irekiko dituzte berriro
Udal instalazioak, berriz, ostiralean zabalduko dituzte, eta eguneko zentroa astelehenean. Egun horretan, bestalde, zaharren egoitzan bisitak baimenduko dituzte.
2020/09/22 - 16:32
Agerraldia egonkortzen ari da Zestoan eta neurri murriztaileak kentzen hasiko dira
Azken 24 orduetan eginiko PCR probetan ez da positiborik egon, eta agerraldia egonkortzen ari dela uste du alkateak.
2020/09/21 - 21:27
200 lagun inguru konfinatuta daude Zestoan
Zestoan neurri bereziak hartu behar izan dituzte goraldi handia izan dutela-eta. 30 bat kasu izan dira eta leku publikoak eta tabernak ixteko erabakia hartu dute.
2020/09/21 - 21:00
Jaurlaritzaren ustez, baliteke COVID-19aren bigarren olatuaren okerrena pasatu izana
Hala eta guztiz ere, Osakidetzaren eta Osasun Sailaren Zaintza eta Kontroleko arduradunak jakinarazi du lehenengo aldiz ikasle batzuk eskolan kutsatu diren aztertzen ari direla.
2020/09/21 - 13:46
Mikel Arregi: 'Tabernariekin adostu dugu itxiera, guk ez dugu horretarako eskumenik'
Alkateak azaldu du duela 10 egun ez zituztela herriko festa nagusiak ospatu, baina ohi baino "mugimendu handiagoa" egon zela herrian.
2020/09/20 - 23:21
Zestoa erdialdeko ekipamendu publikoak eta tabernak itxi egingo dituzte
Ostegunean atzeman ziren lehen positiboak eta geroztik, 30 kasutik gora baieztatu dira 3.800 biztanleko herrian.
2020/09/20 - 19:31
Zestoak gune publikoak eta tabernak itxiko ditu, COVID-19 agerraldi bat dela eta
Azken egunotan kutsatze kopuruak izan duen gorakada ikusita, Zestoako Udalak ekipamendu publikoak eta tabernak ixtea erabaki du, eta herritarrei harreman sozialak murrizteko eskatu die.
2020/09/18 - 14:55
''Itzala'', Ezpalak taldearen bigarren lana
Zestoan izan gara taldekideekin, beren lokalean, lan berriaren grabazioaz hizketan.
2020/06/09 - 17:33
Ziklomotor baten gidaria hil da Zestoan furgoneta batekin talka eginda
17 urteko aizarnazabldar baten heritoza ekarri duen istripua 11:40an izan da, GI-2633 errepidean.
2020/06/09 - 17:07
17 urteko motogidaria hil da Zestoan, furgoneta baten aurka talka eginda
Aizarnazabalgo 17 urteko gazte bat hil da goizean Zestoan izandako zirkulazio istripuan izandako zaurien ondorioz.
2020/03/30 - 22:51
Zestoako San Juan egoitzan, adinekoek eta zaintzaileek itxialdia elkarrekin egingo dute
Bi astez, euren familiak utzi eta adinekoekin bizitzera joan dira erizain, sukaldari, garbitzaileak eta gainerako langileak.
2019/12/21 - 13:29
Gizon bat hil da Soraluzen, ibilgailu bat ibaira erorita
Goizaldean izan da istripua, GI-627 errepidean. Atzo arratsaldean beste gizon bat hil zen Zestoan izandako trafiko istripuan.
2019/12/21 - 10:41
84 urteko gizonezko bat hil da Zestoan, bi autoren arteko talkan
84 urteko zumaiar bat hil eta hiru emakume zauritu dira GI-631 errepidean, Zestoa parean, bi autok izandako istripuan.
2019/12/20 - 22:32
Gizonezko bat hil eta hiru emakume zauritu dira Zestoan izandako istripu batean
Bi ibilgailuk talka egin dute Zumarragako noranzkoan, GI-631 errepidean. Hildakoa 84 urteko zumaiarra da.
2019/05/22 - 21:39
Bost langile hil dira hiru egunetan, EAEn
Lau behargin lan istripuan hil dira, Loiu, Zeanuri, Zarautz eta Zestoan. Bestalde, CAF konpainiako (Irun) langile bat amiantoaren ondorioz hil da.
2019/05/20 - 18:47
Bi behargin hil dira Zestoan eta Zarautzen izandako lan-istripuetan
Zestoan, langile bati mozten ari zen zuhaitza gainera erori zaio. Zarautzen, 31 urteko behargin bat garabi batetik erori da.
2019/05/20 - 14:21
Langile bat hil da Zestoan, zuhaitz bat gainean erorita
Inausketa egiten ari zela jazo da ezbeharra Santa Engrazia mendian.