Zibererasoak
2023/11/29 - 14:10
Eusko Jaurlaritzak kanpaina bat abiarazi du Gabonetan Internet bidezko erosketetan segurtasuna sustatzeko
Urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartean ia 20.000 ziberdelitu salatu dituzte Euskadin, gehienak ziberiruzurrak. Iruzur horien eragin ekonomikoa 26 milioi eurokoa izan daiteke urteko lehen 10 hilabeteetan.
2023/11/20 - 23:25
'Black Friday' merkealdian ziberiruzurrak izateko arriskuez ohartarazi du Ertzaintzak
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ziberiruzurrak egiteko metodo ohikoenetako bat da webgune faltsuetarako estekak dituzten mezu elektronikoen bidalketa masiboa egitea, denden edo erakundeen mezuak imitatuz, datu pertsonalak lortzeko.
2023/11/13 - 14:29
Googlek Barden iruzurrezko bertsio bat salatu du, biktimen sare sozialen kredentzialak lapurtzen dituena
Adimen artifizial sortzailearen tresnen ospea handituz doa eta ospe hori ziberkriminalek ere baliatzen dute.
2023/10/10 - 12:42
Air Europako bezeroen bankuko datuak agerian jarri dituzte zibereraso batean
Airelineak azaldu duenez, online erosketen ordainketa sistema hackeatu diete, eta gaizkileek bezeroen kreditu txartelen datuak eskuratu dituzte. Bezeroei txartelak baliogabetu eta edozein iruzur salatzeko gomendatu du konpainiak.
2023/09/22 - 14:35
Gipuzkoako enpresa bati egindako ziberiruzur baten ondorioz, hiru pertsona atxilotu dituzte Sevillan
Euskal enpresa bati Internet bidez egindako iruzur baten salaketarekin hasi zuen ikerketa Ertzaintzak Gipuzkoan. Ondorioz, hiru pertsona atxilotu eta lau miaketa egin dituzte Sevillan, eta 17 mugikor, material informatikoa eta hainbat banku-dokumentazio atzeman dituzte.
2023/09/22 - 12:00
Javier Dieguez (Cyberzaintza): "Norbanakoei eragiten dieten ziberdelituak hazi dira gehien"
Javier Dieguez Cyberzaintzaren zuzendari nagusiak azaldu du Eusko Jaurlaritza, aldundiak eta udalak barne hartuko dituen lehenengo zerbitzua izango dela.
2023/09/13 - 17:16
Zer egin dezakegu Internet bidez iruzur egiten badigute?
Igor Unanue S21sec zibersegurtasunean espezializatutako enpresako zuzendari teknikoak esan duenez, Internet bidezko iruzur baten biktima izan bagara, lehenengo, kontu guztiak aldatu behar ditugu, eta, ondoren, salatu.
2023/09/13 - 14:50
Ziberdelituek % 31 gora egin dute EAEn 2023ko lehenengo seihilekoan, eta gehienak iruzurrak izan dira
Guztira, 12.878 ziberdelitu jazo dira, horietako % 89 iruzurrak. Bestalde, ziberasoak % 144 hazi dira, ziberdelitu sexualak % 71, faltsifikazioak % 9, mehatxuak eta jazarpenak % 8 eta sekretuak argitara ematea % 2.
2023/09/13 - 14:48
Cyberzaintza sortu da Interneteko delituei aurre egiteko; dagoeneko lautik bat dira delitu horiek Euskadin
2023ko lehen seihilekoan 12.878 ziberdelitu izan dira, iazko aldi berean baino % 31 gehiago. Horietako gehien-gehienak ziberiruzurrak dira oraindik, eta guztien % 89 hartzen dute.
2023/09/13 - 13:35
EAEko Zibersegurtasun Agentzia berria abiatzeko bilera egin dute
Administrazio Kontseilua lehenbiziko aldiz elkartu da Arabako Parke Teknologikoan (Miñaon) kokatuko den Agentzia berri honen jarduerari hasiera emateko. Agentzia zuzenduko duen pertsona ez dute oraingoz izendatu.
2023/08/22 - 13:43
Bi pertsona ikertzen ari dira Nafarroako garraio-enpresa bati 9.000 euroko iruzurra egiteagatik
Guardia Zibilak emakume bat atxilotu du eta gizon bat ikertzen ari dira iruzurra egin izana egotzita. Ustezko gaizkileek birus bat sartu zuten garraio-enpresaren ekipo informatikoan.
2023/07/18 - 16:46
Gure mugikorrak kargatzeko USB portuak erabiltzeak dituen arriskuez ohartarazi dute adituek
"Juice Jacking" deitzen da eta gure mugikorretik informazioa lapurtzeko teknika bat da. USBarekin kargatzen jartzen ditugunean, hackerrek gure informazioa lapurtzeko erabiltzen dute.
2023/06/06 - 15:05
Jaurlaritzak Ziberzaintza sortuko du, delitu zibernetikoen kontra arituko den agentzia
Sektore publikoan eskaintzen duen babesa herritarrei eta enpresei zabaldu nahi die exekutiboak. Izan ere, asko igo dira delitu informatikoak; azken hiruhilekoan % 22.
2023/05/18 - 00:31
Euskaltelek zibererasoa jasan du eta hackerrek bezeroen datuak argitaratuko dituztela mehatxu egin dute
Hacker talde batek Euskalteleko bezeroen datuak lapurtu ditu eta ekainaren 5erainoko epea eman dio erreskatea ordaintzeko.
2023/05/04 - 06:45
Hona hemen pasahitz seguru bat sortzeko zenbait gomendio
Gaur, maiatzaren 4a, pasahitzen nazioarteko eguna da. Horren harira, pasahitz seguru bat sortzeko zenbait gomendio aurkezten dizkizugu.
2023/03/13 - 15:10
Ziberdelituek % 41 egin zuten gora EAEn 2022an
Dena dela, iaz izandako delituen % 85 presentzialki egin ziren. Delitu motari dagokionez, % 10 pertsonen kontrakoak izan ziren, eta horietatik gehienak emakumeen kontrakoak.
2023/03/13 - 12:36
Zibersegurtasun erasoak %90 jaitsi dira 2022an .eus domeinuetan
Guztira, 29 eraso antzeman ditu iazko txostenean Puntueus Fundazioak, aurreko urteko 359 kasuen parean.
2023/03/07 - 22:23
2021ean, enpresen %51k pairatu zuten zibererasoren bat; erdiek baino gehiagok erreskatea ordaindu zuten
Zibererasoa jasaten duten enpresa askok erreskatea ordaindu beste aukerarik ez dute izaten informazioa berreskuratzeko. Milioi askoko negozio bilakatu ira zibererasoak: administrazioan, enpresa teknologikoetan, osasungintzan... izaten dira.
2023/02/23 - 19:55
Europako Batzordeak eta Kontseiluak debekatu egin diete langileei TikTok instalatzea
Debekua eragin duen eraso zehatzen bat izan ote den argitzea saihestu du Europako Batzordearen bozeramaileak. TikTok elkartearen ustez, berriz, erabakia "oker dago eta kontzeptu okerretan oinarritzen da".
2023/01/31 - 13:15
Zibereraso saiakerak Bizkaiko 112 udaletatik 107ri eragin die
Urtarrilaren 28an hautemandako ziberaso saiakeraren ondorioz, Bizkaiko Foru Aldundiak bertan behera utzi du behin-behinean udalen egoitza elektronikoko zerbitzua.