Zientzia
2023/04/06 - 22:13
Minbizia 3 ordu baino gutxiagoan diagnostikatu ahal izango duen tresna bat garatu dute
Bartzelonako Erregulazio Genomikoko Zentroak RNAt molekulak erabiltzen dituen sistema bat asmatu du; "gaixotasunen diagnostikoa eta pronostikoa egiteko ahalmen handikoak" dira molekula horiek. Etorkizun hurbilean diagnostikoaren denbora murriztu ahal izango du.
2023/04/03 - 11:51
Azukrea vs edulkoratzaileak: zeinen aldeko hautua egin?
% 0 azukre duten produktuak asko ugaritu dira supermerkatuetan. Azukrearen ordez, edulkoratzaileak gehitzen dizkiete fabriketan: maltitola, sorbitola, xilitola, eritritola... Hobea al da horiek hartzea? Seguruak al dira edulkoratzaileak?
2023/04/03 - 11:45
% 0 azukredun produktuek argaltzen lagunduko digute?
CiberOBNko ikertzailea eta EHUko irakaslea den Itziar Eseberrik gai hau kontu handiarekin hartu behar dela dio. Produktu hauek ez dute azukrerik, hori hala da, baina nutrizionalki ez direla batere interesgarriak oroitarazten du.
2023/03/25 - 13:24
Dinosauro espinosaurido espezie berri baten hezurrak aurkitu dituzte Errioxan
Xabier Pereda, Euskal Herriko Unibertsitako paleontologo eta ikertzailea da Igea herrian fosilak aurkitu dituen taldeko burua.
2023/03/24 - 09:38
Zertan datza superordenagailu kuantikoen teknologia?
Donostiara iritsiko den IBMko ordenagailua eta ezagutzen ditugunak oso desberdinak dira. Iñigo Arrazola ikertzaileak ordenagailu kuantiko batek nola funtzionatzen duen eta zer aplikazio izan ditzakeen azaldu digu.
2023/03/24 - 09:33
Teknologia kuantikoa, etorkizunerako apustua
Donostian jarriko duten ordenagailu kuantikoak lan egingo du teknologia kuantiko perfektua lortzeko. Ikertzaileen arabera, etorkizunera begirako apustua da.
2023/03/24 - 09:33
Zer da ordenagailu kuantiko bat?
Iñigo Arrazola TW Wien unibertsitate teknikoko ikertzaileak superordenagailu kuantikoak zer diren azaldu du, baita zer egiteko gai izango diren, ikerketak aurrera egin ahala.
2023/03/23 - 10:20
Horrelakoa izan da 3Dn inprimatutako lehen suziriaren aireratzea
Terran 1 suziria, 3D inprimagailu batekin egindako lehena, Cañaveral lurmuturretik aireratu da, baina ezin izan da orbitara iritsi, motorretako batek huts egin duelako.
2023/03/11 - 21:19
Ikerlariek Donostiako superordenagailuak aurrerapen zientifiko ugari ekarriko dituela azaldu dute
Euskal ikertzaile eta zientzialarien komunitateak ere pozarren hartu dute Donostian superordenagailu kuantikoa izatearen albistea. Izan ere, aurrerapen zientifikoak ekartzeko eta euskal zientzialariak mundu mailan kokatzeko aukera paregabea dela gaineratu dute adituek.
2023/03/11 - 17:39
Zer da konputazio kuantikoa?
Orain arte zientziak sistema klasikoak konpondu ezin ditzakeen problemak segundu batzuetan argitzeko gai da konputazio kuantikoa. Bideo honetan, modu eskematikoan zehaztuta dituzue bere ezaugarri nagusiak.
2023/03/02 - 12:26
EITB Maratoiaren laguntza jasoko duten alzheimerraren inguruko zortzi ikerketa proiektuak
2021eko maratoi solidarioak milioi bat euro baino gehiago emango dizkie sei zentrotan garatzen ari diren zortzi ikerketa lerrori, Alzheimerren gaixotasunaren diagnostikoa hobetzeko eta tratamenduan aurrera egiteko.
2023/02/27 - 18:55
Eritritol edulkoratzailearen kontsumoa infartu eta iktus arriskuarekin lotu du ikerketa batek
Ikerketa baten arabera, odolean eritritol maila altuenak dituzten pertsonek arrisku handiagoa dute bihotz gertaera larria izateko. Giza gorputzak eritritol kantitate txikiak sortzen ditu modu naturalean eta, beraz, kontsumo gehigarri oro pila daiteke.
2023/02/27 - 17:52
Glutenik gabeko produktuak nutrizionalki 'okerragoak' al dira?
EHUko Farmazia fakultatean doktorea eta Gluten 3S taldean ikerlaria da Jonatan Miranda. Berriki argitaratu duten ikerketak erakusten du nutrizionalki "okerragoak" direla glutenik gabeko elikagaiak, nahiz eta denborarekin hobetu egin diren.
2023/02/27 - 13:50
Glutenik gabeko produktuak ez dira nutrizionalki glutendunen baliokideak, EHUren ikerketa baten arabera
EHUko ikerketa talde batek glutenik gabeko produktuen jarraipena egin du bederatzi urtez, nutrizioaren ikuspuntutik gabeziak dituzten aztertzeko. Emaitzaren arabera, ez dira oraindik iritsi glutena dutenen baliokide izatera.
2023/02/25 - 11:39
Osakidetzako sindikatuekin "hitz egiteko" eskatu diote EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk Jaurlaritzari
Osakidetzaren alde gaurko deitutako manifestazioen aurrean, "osasun publikoaren langileei bizkarra ez emateko" aldarrikatu dute alderdiek. EAJk, berriz, azpimarratu du "inoiz izandako aurrekonturik handiena" duela Osakidetzak.
2023/02/20 - 19:04
GIB kasu bat sendatu dute, munduan hirugarrena, zelula amen transplante baten ondoren
Sendatzeaz hitz egin daitekeen hiru kasu bakarrak badira ere, dagoeneko hitzaldi zientifikoetan aurkeztu da beste bi pazienteren GIBaren arintzea, New Yorken eta Duarteko City of Hope ospitalean.
2023/02/18 - 19:18
10.000 plasma-emaile behar dira Euskadin, gaixo askok "B planik ez dutelako"
Lehen Mailako Defizit Immunitarioen Espainiako Elkarteak eta Osakidetzak plasma-emaile kopurua handitzeko kanpainak abiatu dituzte. Egun, plasma eman daiteke Galdakaon, Durangon, Gasteizen, Bilbon, Donostian eta laster, Azkoitian eta Arrasaten.
2023/02/13 - 15:07
Ez, zeruan ikusi ditugun puntu argitsu horiek ez dira estralurtarrak
Bart Euskal Herriko zerua zeharkatu zuen argi ilararen harira, Gorka Herranz ingeniari informatikoarekin aritu gara. Azaldu digunez, Elon Musken SpaceX enpresak garatutako Starlink sateliteak dira, interneterako sarbidea ahalbidetzea dute helburu eta gaurko iluntzean ere izango ditugu ikusgai.
2023/02/13 - 11:14
Zer da Euskal Herriko zerua zeharkatzen ikusi ahal izan den argi-ilara?
Jende askok harriturik ikusi zuen atzo argi-ilara bat Euskal Herriko zerua zeharkatzen. Starlink sateliteak dira, Elon Muskeko SpaceX enpresak garatutakoak.
2023/02/11 - 18:12
Otsailak 11: Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna
Gaur, otsailak 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da. Hain zuzen ere, emakume horiei ikusgaitasuna emateko, EITBk abian du EKIN zientzia kanpaina. Gero eta gehiago dira zientzialariak izan nahi duten emakume eta neska gazteak, eta horietako hirurekin egon gara.