Zientzia
2023/12/15 - 02:23
2023ko EITB Maratoiak minbiziaren ikerketarako 908.000 euro baino gehiago bildu ditu elkartasun egun handian
2023ko EITB Maratoiak egun handia bizi izan du ostegun honetan, abenduak 14, "Minbiziaren Aurka Aukera Berriak" lelopean. Urtero bezala, egun berezia izan da, eta bertan bildu diren 908.000 euroak minbizia ikertzera bideratuko dira.
2023/11/30 - 06:00
Kostaldeko herriak egokitzea eta arrantzontzien deskarbonizazioa, etorkizun hurbilerako bi erronka
Uholdeak izateko arriskua handitzea izango da kostako herrietan biziko dugun eraginetako bat. Nola lortu kalteak gutxitzea? Bestetik, arrantzaleek urrunago joan beharko dute lanera eta horrek kutsadura handituko du. Konponbideak bilatzeko AZTIk hainbat erakunderekin lanean dihardu.
2023/11/15 - 13:24
EAE da ikerketarako Europako funts gehien lortu dituen erkidegoa biztanleko
Horizon Europe programatik 240 milioi euro eskuratu ditu 2021 eta 2022 urteen artean. Halaber, azken 20 urteotan 1.648 milioi euro bereganatu ditu ikerketarako.
2023/11/06 - 19:57
Parkinsondun pertsonei mugikortasun osoa itzultzen dien neuroprotesia sortu dute Suitzan
Lausanako (Suitza) Unibertsitate Ospitaleko ikerlariek neuroprotesi bat sortu dute, parkinsona fase aurreratuan dutenak berriro normal ibil daitezen ahalbidetzen duena. Hamar gaixotik bederatzik galtzen dute oinez ibiltzeko gaitasuna.
2023/10/27 - 15:19
Iñaki Martinez de Lunak jasoko du 2023ko Manuel Lekuona Saria
Soziologo eta ikertzaile gasteiztarrak euskara biziberritzeko prozesuan egindako ekarpena eta berrikuntzarako bokazioa nabarmendu ditu Eusko Ikaskuntzak, bai eta berrogei urtean "jarduera zientifikoa eta Euskal Herriaren garapenarekiko konpromiso aktiboa" uztartu izana ere.
2023/10/17 - 20:10
AZTIk gertutik zaintzen ditu Bizkaiko Golkoko marrazoak, euren ekosistema babesteko
Itsasoaren ikerketako zentro teknologikoa 14 ale monitorizatzen ari da, marrazo aleak markatuz, euren portaera hobeto ezagutzeko eta babesteko helburuarekin.
2023/10/12 - 12:18
NASAk bihar abiatuko du misioa Psyche asteroide metalikora, eguzki-sistemako handiena
Espazio-ontzia prest dago 3.600 milioi kilometroko bidaia egiteko. SpaceX enpresaren Falcon Heavy kohetearekin batera jaurti ondoren, bidaia sei urtez luzatuko da, eta, ondoren, asteroidearen inguruan orbitatuko du, 2031ra arte.
2023/10/11 - 11:20
EHUko irakasleak eta ikertzaileak lanuztea egiten ari dira gaur prekarietatea salatzeko
ELA, LAB, CCOO eta Steilas sindikatuek deituta, greba eguna dute gaur EHUko irakasleek eta ikertzaileek, ezegonkortasuna salatzeko.
2023/10/08 - 02:00
Dislexia, 25 ikasletik batek duen irakurtzeko eta idazteko zailtasuna
Eskolan antzematen dira dislexiaren lehenengo zantzuak, eta horren diagnostiko goiztiarra funtsezkoa dela azpimarratu du Nekane Galparsoro Basque Center on Cognition, Brain & Language zentroko ikerlariak eta neuropsikologoak.
2023/10/06 - 00:32
Zergatik ez zaizkigu hitz batzuk ateratzen?
Donostiako Basque Center on Cognition Brain and Language (BCBL) ikerketa zentroak 18 eta 40 urte bitarteko pertsonak bilatzen ditu hitz bat ateratzen ez zaigunean, "hizkuntzaren puntan daukagula" diogunean, zer gertatzen zaigun ulertzen saiatzeko.
2023/10/04 - 19:54
Puntu kuantikoak aurkitu zituzten hiru zientzialariek jasoko dute Kimikako Nobel saria
Moungi Bawendi frantziarra, Louis Brus estatubatuarra eta Alexei Ekimov errusiarra saritu ditu Zientzien Suediako Akademiak. Filtrazio baten ondorioz, horien izenak iragarpen ofiziala egin baino ordu batzuk lehenago zabaldu dira.
2023/10/03 - 18:03
Agostini, Krausz eta L'Huillier, Fisikako Nobel saridunak attosegundoekin egindako esperimentuengatik
Konkretuki, attosegundoen iraupeneko argi-pultsuak sortu dituzte, elektroiek materian duten dinamika aztertzeko. Aurkikuntzak elektronikan eta medikuntzan izan ditzakeen aplikazioak nabarmendu ditu Akademiak.
2023/10/02 - 13:49
Kariko eta Weissman, Medikuntzako Nobel saria, covid-19aren aurkako txertoen harian egindako aurkikuntzengatik
Bi ikertzaileek jaso dute 2023ko Medikuntzako edo Fisiologiako Nobel saria, covid-19aren aurkako mRNA txertoak garatzea ahalbidetu zuten nukleosidoen baseen aldaketen inguruan egindako aurkikuntzengatik.
2023/10/02 - 10:19
Medikuntzaren nobel sariaren iragarpenak emango dio hasiera gaur 2023ko sarituen zerrendari
Literaturakoa eta Bakearena dira ikusmin handiena eta espekulazio gehien sortzen dituztenak, eta urriaren 5ean eta 6ean iragarriko dituzte.
2023/09/08 - 10:50
Giza enbrioi-giltzurrunak kultibatu dituzte txerrietan 28 egunetan
Enbroi kimera deiturikoek bi espezietako zelulak dituzte; kasu honetan, gizakienak eta txerrienak. Luze joko duen ikerketa-lerro honek, finean, beste animaliengan gero gizakiei transplantatzeko organoak sortzea du xede.
2023/09/06 - 23:52
50 urtetik beherakoen artean minbizi kasuak ia % 80 hazi dira hiru hamarkadatan
BMJ Oncology atariak publikatutako ikerketa baten arabera, gorakada horren atzean daude elikadura desegokia edota alkoholaren eta tabakoaren gehiegizko kontsumoa. Ariketa fisiko gutxi egiteak eta sedentarismoak ere badute eragina.
2023/08/25 - 11:53
Chandrayaan-3 misioaren esplorazio-ibilgailua Ilargiaren gainazalean dabil
Esplorazio-moduluari Pragyaan izena eman zaio, eta Ilargian egon litekeen urari eta mineralei buruzko informazio garrantzitsua bilduko du.
2023/08/02 - 21:32
Adimen Artifizialak bularreko minbizi kasu gehiago identifikatzen laguntzen du, ikerketa baten arabera
Lundeko Unibertsitateak (Suedia) egindako ikerketa baten arabera, Adimen Artifizialaren laguntza duen lantaldeak % 20 minbizi gehiago identifikatzen ditu, eta erradiologoen lan-karga % 40 baino gehiago murrizten du.
2023/07/21 - 19:22
Euskal kideak dituen astrofisikari talde batek kosmosaren simulazio osatuena eta zehatzena egin du
Donostia International Fisic Center unibertsoari buruzko ikerketa-zentro puntakoa da, eta Donostian du egoitza. Sergio Contrerasek eta Sara Ortegak kosmosa ikertzeko erabiltzen duten superodenatzaileetako bat erakutsi digute, unibertsoetan ehunka galaxia simulatzeko gai dena.
2023/07/12 - 20:13
Webb teleskopioak urteurrena ospatu du Eguzkia bezalako izarren jaiotzaren plano batekin
James Webb espazio-teleskopioak irudi berri eta ikusgarri batekin ospatu du bere lehen urtea: Eguzkia bezalako izarren jaiotzaren lehen planoa.