Izotz biltegi handiak aurkitu dituzte Marten
Europako Espazio Agentziaren Mars Express zundak izotz biltegi handiak aurkitu ditu Marteko ekuatorean, eta baieztatuko balitz, planeta gorriaren ekuatorean aurkitutako ur kantitate handiena litzateke.
Mars Express zundak 20 urte daramatza Marte esploratzen. Duela 15 urte, Medusae Fossae formazio geologikoa ikertzen ari zela 2,5 kilometro arteko biltegiak aurkitu zituen, baina ezin izan zuen argitu zerenak ziren.
Orain, biltegiak uste baino lodiagoak direla zehaztu du, 3,7 kilometrora artekoak, hain zuzen ere.
Hain dira handiak, urtuz gero, 1,5 eta 2,7 metro arteko ur geruza batek estaliko lukeela planeta gorria. Beste era batera esanda, Lurreko Itsaso Gorria betetzeko adina ur kantitatea izango litzateke.
Martera astronautak bidaltzeko ia beharrezkoa da ura aurkitzea. Gainera, orain arte dakiguna aintzat hartuta, misioak ekuatoretik gertu lurreratu beharko luke, poloetatik eta glaziarretatik urrun.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte