Zinebi 2025
2018/08/30 - 15:17
Isabelle Huppert aktorea da 66. Donostia Zinemaldiko kartelaren protagonista
Kartel ofizialaren 1.000 ale inprimatuko dira, eta saltokietan eta Zinemaldiaren ohiko guneetan banatuko dira. Katalogoaren eta filmez filmeko gidaren azalean ere agertuko da.
2018/08/29 - 22:31
Zinebik 124 herrialdetako 3.770 film labur jaso ditu, iaz baino 600 gehiago
Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 60. edizioa azaroaren 9tik 16ra egingo dute.
2017/11/17 - 17:51
'Negative Space' Frantziako film laburra, Zinebiren Sari Nagusia
Bestalde, zuzendari gazteen lehenengo lana sustatzeko Zinebi Firts Festival atalean, 'Gray House' film luze estatubatuarra saritu dute.
2017/11/17 - 16:21
'Negative Space' animazio film laburrak irabazi du Zinebiko sari nagusia
Euskal Zinearen sari nagusia, berriz, 'Areka' animazio filmak eskuratu du. Aurtengo Zinebi edizioa amaitu da, eta hurrengo urtera arte egon beharko da zain.
2017/11/15 - 18:00
'Atrapados por la serpiente' dokumentala aurkeztu da Zinebin
Dokumental hau Eibako Cancer Moon taldearen inguruko lana da. Alvaro Fierrok eta Ibon Ibarluzeak zuzendu dute eta bihar estreinatuko da 'Bertoko Begiradak' atalean.
2017/11/13 - 16:21
62 film lehiatuko dira urrezko eta zilarrezko Mikeldiak lortzeko Zinebin
Gaur hasi eta ostegunera bitartean lehiatuko dira filmak Zinebiko sekzio ofizialean. 32 herrialdeetatik etorritako 62 film dira guztira.
2017/11/10 - 22:17
Alberto Iglesiasek Ohorezko Mikeldi saria jaso du
Zinebi, Bilboko film laburren eta dokumentalen jaialdia abian da. Gaurko galan, bada protagonista handi bat: Alberto Iglesias, filmetako soinu banden konposatzaile donostiarra.
2017/11/10 - 15:57
Alberto Iglesiasek Zinebiko Ohorezko Mikeldia jasoko du
Alberto Iglesiasek, Donostiako musikagileak, jasoko du Mikeldia saria bere ibilbide oparoa eta soinu bandek irudien indar dramatiko areagotzeko duten gaitasunagatik.
2017/11/09 - 14:24
Euskal film laburren emanaldiarekin hasiko da ostiralean Zinebi
Lehiaketara aurkezten diren sei euskal film laburren emanaldiarekin hasiko da Zinebiren 59. edizioa.
2017/10/24 - 21:12
Alberto Iglesias konpositoreak jasoko du Zinebik ematen duen Mikeldi saria
Dokumental eta film laburren jaialdian 32 herrialdetako 62 film lehiatuko dira aurten; haietatik 6 Euskal Herrikoak.
2017/10/16 - 15:31
Zinemarako sarrerak 2,90 euroan EAEn eta Nafarroan, asteazkenera arte
Estatu osoan egiten ari da, Zinemaren Jaia dela eta. Prezio horretan jasotzeko, fiestadelcine.com web orrian eskatu behar dira.
2017/10/03 - 17:55
Zinebik Marco Bellochio zinemagile italiarrari emango dio Ohorezko Mikeldia
'Europar zinema garaikideko zuzendari nagusietako baten' filmografia bikaina goraipatzea xede emango diote. 2017n, azaroaren 10ean hasiko da Zinebi Bilbon.
2017/09/19 - 13:32
Alberto Iglesias konpositoreak Zinebiren Ohorezko Mikeldia jasoko du
Dokumentalen eta film laburren Bilboko jaialdiaren 59. edizioa azaroaren 10etik 17ra ospatuko dute, eta inaugurazio ekitaldian emango diote saria Iglesiasi, Arriaga antzokian.
2017/09/06 - 16:10
Zinebik 98 herrialdetako 3.183 film jaso ditu 59. ediziorako
Azaroaren 10etik 17ra egingo dute film dokumentalen eta film laburren Bilboko jaialdia.
2016/11/25 - 12:32
'Um campo de aviação' portugaldarrarentzat, Zinebiren sari nagusia
“Gure hormek” Las chicas de Pasaiken lanak euskal zinemaren sari nagusia lortu du. Arratsaldean ospatuko dute amaiera ekitaldia, Arriaga antzokian.
2016/11/20 - 17:58
'Gutariko azkena', Kirmen Uriberen sorkuntza-prozesuari buruzko flima
Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian estreiantuko dute Josu Venerok zuzendutako pelikula, 20:00etan Guggenheimen. Euskaran barrenako bidaia poetiko eta bisual bat da.
2016/11/18 - 13:32
71 film erakutsiko ditu Zinebik Sail Ofizialean
Bahman Ghobadi kurdua eta Jaime Chavarri madrildarra omenduko ditu Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak azaroaren 18tik 25era.
2016/10/26 - 12:31
Zinebik Bahman Ghobadi zinemagileari emango dio Ohorezko Mikeldia
Dokumentalen eta Film Laburren Bilboko jaialdiak zuzendari kurduari emango dio saria, “bere herriko askatasunen aldeko borrokarekin konpromisoa erakutsi duen lanaren dimentsio artistikoa dela eta”.
2016/09/28 - 13:24
Zinebik Jaime Chavarri zinemagileari emango dio Ohorezko Mikeldia
Azaroaren 18tik 25era ospatuko da aurten Zinebi Dokumentalen eta Film Laburren Bilboko Nazioarteko Jaialdia, eta irekiera ekitaldian jasoko du saria madrildarrak.
2016/05/16 - 20:33
'Psiconautas, los niños olvidados' animazioak Alemanian eta Bulgarian irabazi du
'Psiconautas, los niños olvidados' euskal animazioak bi sari garrantzitsu lortu ditu Alemanian ospatzen den STUTTGART jaialdian eta Bulgariako GOLDEN KUKER jaialdian.