Zinemaldia
2023/10/01 - 00:08
Hovik Keuchkerian, Antzeztaldeko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra
"Amodio bat" filmean egindako lanagatik saritu dute aktorea. Vicky Luengo aktoreak eman dio golardoa.
2023/09/30 - 23:28
Isabel Herguera donostiarraren ''Sultanaren ametsa'' zintak Irizar Saria eskuratu du
"Zinemak eskaintzen dituen baliabideak mimoz lantzeagatik" saritu dute Hergueraren animaziozko lehenengo luzemetraia.
2023/09/30 - 16:36
Bayonaren 'La sociedad de la nieve'k irabazi du Donostia Hiria Publikoaren Saria
Europako filmetara mugatuta, 'Io Capitano'k eskuratu du Publikoaren Saria. Feroz Saria, berriz, Isabel Coixetek zuzendutako 'Un amor'rentzat izan da.
2023/09/30 - 01:18
Victor Ericek Donostia Saria jaso du, zinema lehendabiziko aldiz ikusi zuen tokitik oso gertu
Zuzendariak Donostiara heldu zeneko urteak eta Zinemaldiaren hastapenak izan ditu gogoan, eta zinemaren ezagutzaren bidetik jarraituko duela agindu du.
2023/09/30 - 00:29
Victor Ericek Donostia Saria jaso du
Victor Erice zinema zuzendariak Donostia Saria jaso du Ana Torrent aktorearen eskutik. Saria jaso ondoren, 'Cerrar los ojos' bere azken filma proiektatu da.
2023/09/30 - 00:11
Horrela jaso zuen Víctor Ericek Urrezko Maskorra 1973an, 'El espíritu de la colmena' filmarengatik
1973an, duela 50 urte, Víctor Erizeren 'El espíritu de la colmena' filmak film onenaren Urrezko Maskorra jaso zuen. 50 urte geroago, Victor Ericek Donostia Saria jaso du Ana Torrenten eskutik.
2023/09/29 - 21:11
Arkaitz Basterraren kiniela
Hona hemen Arkaitz Basterra kritikariak Sail Ofizialeko sarietarako hautatu dituen pelikulak.
2023/09/29 - 14:51
Victor Ericek, ETBri: ''Esker on handia daukat Donostiarekin''
Gaur gauean Donostiako Zinemaldiaren Donostia saria jaso baino ordu batzuk lehenago, ETBrekin hitz egin du Karrantzan jaiotako donostiar zuzendariak. "Cerrar los ojos" bere azken filma aurkeztuko du Donostian.
2023/09/29 - 11:23
Gaztambide: 'Ericeren zineak errespetua, zorroztasuna, jakintza, exijentzia eta askatasun baldintzagabea ditu'
Michel Gaztambide gidoilariak "Cerrar los ojos" Victor Ericek hogeita hamar urtean zuzendutako lehen film luzea idatzi du gaur Donostia saria jasoko duen zuzendariarekin batera.
2023/09/28 - 23:19
Binoche etxera itzuli da
Juliette Binoche aktore frantziarra, 2022ko Donostia Saria eta protagonista, Donostiako Zinemaldira heldu da.
2023/09/28 - 23:08
''Bâtiment 5'' pelikulari eman diote 2030 Agenda Euskadi Basque Country Saria
Jonan Fernandez Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak eta Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak eman diete golardoa Ladj Ly zuzendariari eta produktoreei. "Gaur egun Europan oraindik dauden desberdintasun ekonomiko eta sozialak hobekien islatzen dituen filma" da.
2023/09/28 - 21:58
Basterrak Sail Ofizialeko azken pelikulak komentatu ditu
Arkaitz Basterra zine kritikariak Donostiako Zinemaldiko azken txanpa du hizpide: "L'île rouge" (Uharte gorria, Robin Campillo), "Chung xing" (Udaberrian, Tzu-Hui Peng eta Ping-Wen Wang) eta "Great Abscence" (Abstentzia luzea, Kei Chika-Ura).
2023/09/28 - 20:51
Muguruzak Bidasoako mugaren itxierak eragindako heriotzei buruzko dokumentala aurkeztu du
"Bidasoa 2018-2023" Donostiako Zinemaldiaren Zinemira sailera ekarri du. Ekintzaileei ahotsa eta aurpegia emateaz gain, bizia galdu duten migratzaileak ere gogoan ditu.
2023/09/28 - 18:25
Victor Erice Donostian dago Zinemaldiaren ohorezko saria jasotzeko
Bizkaiko zuzendariari Donostia Saria emango diote irailaren 29an, ostirala. "Cerrar los ojos" bere azken lanean parte hartu duten Jose Coronado eta Ana Torrent aktoreekin batera etorri da.
2023/09/28 - 13:51
Gaiteroak, zeluloidezko akerraren larrean
Gaita-jotzaileak Donostiako hondartzen parean? Bai, zin egiten dizuet. Existitzen ez bada ere denok ezagutzen dugun herri batean kokaturiko "Bizkarsoro" film ausarta, elegantea, tristeziaz betea baina atzoko pasadizo malerusak biharko egunetara salto egiteko probesten dituena, lagundu nahi zuten.
2023/09/28 - 07:00
Josu Martinez: "Euskara jendearen XX. mendea kontatu nahi izan dut"
Eskaintza bikoitza dakar Josu Martinez zinemagileak Donostiako Zinemaldira, Zinemira sailera: "Bizkarsoro" euskararen galtze "programatu eta planifikatuari" begiratzen dion film kolektiboa eta Jon Mirande idazlearen erretratu bat.
2023/09/27 - 23:03
EITB Galaren alfonbra gorria, ''Itxaso'' seriearen aurkezpenean
Surf munduan girotutako telesailaren lehenengo kapitulua eman dute Donostiako Zinemaldian, EITB Galaren baitan. Ostegunean estreinatuko dute Primeran.
2023/09/27 - 22:07
Basterrak Sail Ofizialeko faboritoen artean kokatu du Cambordaren ''O corno'': ''Zoragarria da''
Donostiarraren pelikulako zuzendaritza, argazkia eta interpretazioa goraipatu ditu Arkaitz Basterra kritikariak. "The Royal Hotel" ere gustatu zaio; ez, ordea, Xavier Legranden "Le successeur".
2023/09/27 - 21:25
C. Tangana Donostiara heldu da, jarraitzaileen gozamenerako
Musikaria erdigunean du "Esta ambicion desmedida" dokumentalak. Santos Bacana, Cris Trenas eta Rogelio Gonzalez zuzendarien lana Belodromoan aurkeztuko dute ostegunean, hilaren 28an.
2023/09/27 - 20:19
Jaione Camborda donostiarrak ''O corno'' aurkeztu du Urrezko Maskorraren lehian
Galizian bizi den zuzendariaren bigarren film luzea da "O corno". Illa de Arousan kokatuta dago isorioa, 1971n, eta protagonista beste emakumeei erditzen laguntzen dien eta ihes egin behar izaten duen emakume bat da.