Zinemaldia
Zinemaldia
“Los domingos”ek loria erdietsi du, Urrezko Maskorra irabazita
Alauda Ruiz de Azua barakaldarraren filmak irabazi du Zinemaldiko sari nagusia, baita Euskal Zinemaren Irizar saria ere. Jose Ramon Soroizek “Maspalomas” pelikulan egindako interpretazio erraldoiak, bestalde, interpretazio onenaren saria ekarri dio aktore legorretarrari, Zhao Xiaohong txinatarrarekin "ex aequo".
Zinemaldia
“Los domingos”: jainkoaz, baina, batez ere, gizakiaz
Alauda Ruiz de Azuak idatzi eta zuzendu duen bigarren film luzea aurkeztu du Zinemaldiko Sail Ofizialean. “Los domingos” gure garaien erradiografia oso askoa da, 17 urteko neskato batek moja bizitzarekin duen liluraren gainean eraikia.
2024/09/26 - 23:20
Johnny Deppek, Jack Sparrowen azalean sartuta, Donostia Ospitalean dauden haurrak bisitatu ditu
Jack Sparrowek Pediatrian eta Onkologian ospitaleratutako haurrekin hitz egin, jolastu eta barre egin du. Aktoreak argazkiak atera ditu denekin. Barreak eta pasadizoak partekatu dituzte, eta minutu batzuez igarotzen ari diren zailtasunak ahazten lagundu die.
2024/09/26 - 20:56
Zinemaldia izan zen Pedro Almodovarrengan lupa jarri zuen lehen jaialdia
Mantxako zuzendariak Donostiako Zinemaldiarekin duen idilioa ez da berria. Pedro Almodovarrek 1980an bisitatu zuen lehen aldiz Zinemaldia, Errealizadore Berriak sailean lehiatu zen "Pepi, Luci, Bom y otras chicas del montón" bere lehen film luzearekin.
2024/09/26 - 20:51
Pedro Almodovar, Donostia Saria: ''Egin dezagun ahal beste tragedia handiak soilik fikzioan ager daitezen''
Zuzendari espainiarrak Donostiako Zinemaldiko ohorezko saria jaso du, Tilda Swintonek emana. Swinton da, hain zuzen, mantxakoak ingelesez egindako lehenengo pelikularen protagonista.
2024/09/26 - 20:18
''Oso polita da une honetan Pedrorekin egotea''
Zinemako aurpegi ugari izan dira gaur arratsaldean Pedro Almodovarri Donostia Saria emateko ekitaldian. Guztiek nabarmendu dute Mantxako zuzendariaren ibilbide garrantzitsua.
2024/09/26 - 20:10
Almodovarren galak Pedro Sanchez eta ''La habitación de al lado'' filmeko lan-taldea bildu ditu
Pedro Almodovarren azken filmeko lan-aldea, Tilda Swinton barne, zuzendariari Donostia Saria emateko galara joan dira, baita Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea ere.
2024/09/26 - 18:06
Almodovar, Sanchez Mr. Guapori buruz: ''Asko dago esateko maila politiko eta fisiko horretako gizon bati''
Espainiako Gobernuko presidentea zuzendariari Donostia Saria emateko galan egongo da. Almodovarrek eskerrak eman dizkio, eta txantxetan gehitu du: "Europan eta AEBn Mr. Handsome deitzen diote; orduan, 'petarda' bat ala saria eskertzen duen zinegile bat naizen erabaki behar dut".
2024/09/26 - 16:13
Pedro Almodovar: ''Bizitza oso eskuzabala izan da nirekin, eta Zinemaldia ere bai''
Mantxako zinemagileak Donostiako Zinemaldiaren Donostia saria jasoko du gaur arratsaldean. ETB berarekin izan da, ordu gutxi batzuk lehenago. (jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz)
2024/09/26 - 07:00
Izibene Oñederra: "Beldur irrazionalarekin ez da aterako munduan egoteko modu justuagorik"
"Etorriko da (eta zure begiak izango ditu)" azkoitiar zinemagilearen film laburra Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi Tabakalera sailean lehian da, Annecyko zinema jaialdian proiektatua eta Kimuak katalogorako hautatua izan eta gero.
2024/09/25 - 23:45
Tilda Swinton Zinemaldira iritsi da Pedro Almodovarri Donostia Saria emateko
Txalo artean hartu dute aktore britainiarra Gipuzkoako hiriburuko Maria Cristina Hotelera iritsi denean. Tilda Swinton eta Julianne Moore dira The Room Next Door Mantxako zuzendariaren azken lanaren protagonistak.
2024/09/25 - 23:32
''Itsatsita berriz'' ikus-entzunezkoaren izarrak, EITB Galaren alfonbra gorrian
Itsatsita berriz aurkeztu dute, Jon Plazaola eta Leire Martinez protagonista dituela, Kursaalean egin duten Donostiako Zinemaldiko EITB Galan.
2024/09/25 - 21:37
Tim Burton eta Monica Bellucci elkarrekin iritsi dira Donostiara, ustekabean
Monica Bellucci aktorearen bisita iragarrita zuen Donostiako Zinemaldiak, baina ez da bakarrik iritsi: bikotekide duen Tim Burton zuzendariarekin batera iritsi da. Harritu egin dituzte Maria Cristina hotelean bertaratutakoak.
2024/09/25 - 21:24
Beldurrezko pelikula bat eta Costa-Gavrasen azkena sartu dira Sail Ofizialeko lehian
Mikel Zumeta zinema kritikariak hizpide izan ditu Pedro Martin-Caleroren El llanto eta Costa-Gavrasen Le dernier souffle: Gainera, New Directors saileko Turn Me On (Michael Tyburski) ere ikusi du.
2024/09/25 - 19:27
''Itsatsita berriz'' Instagrameko serie musikalaren segidak Jon Plazaola eta Leire Martinez ditu protagonista
EITB Galan aurrestreinatuko da, eta urriaren 25ean Primeran plataforman egongo da ikusgai, film luze formatuan. Dagoeneko @itsatsita_eitb Instagramen ikusgai daude minutu eta erdiko kapituluak.
2024/09/25 - 16:22
Pedro Almodovar Zinemaldian da
Mantxako zinemagilea 75 urte bete dituen egunean iritsi da Donostiara, Zinemaldiaren Donostia saria jasotzeko bezperan.
2024/09/25 - 15:56
Pamela Anderson Donostiara iritsi da
The Last Showgirl Gia Coppolaren pelikula aurkeztuko du Zinemaldiko Sail Ofizialean aktore kanadarrak.
2024/09/25 - 13:58
Edurne Azkarate: ''Euskal zinemari euskara falta zaio, eta euskal kulturak filmak ditu faltan''
Edurne Azkarate aktoreak (Irati) Euskal Aktoreen Batasunaren Bultzada saria jaso du bart Zinemaldian, Euskal Zinemaren Gala Handian. "Handi amestu eta ekiteko momentuan" gaudela adierazi du.
2024/09/25 - 12:55
''Zortzitik infinitura'', euskal zinemaren historian barna Benito Ansolaren eskutik
Zinemaldiko Zinemira atalean, Naia Lakak zuzendu duen dokumentala aurkeztu dute. Miren Agur Meaberen ahotsak gidatuta, euskal zinemaren historian zehar mugituko da ikuslea, Benito Ansola lekeitiar apaiz zinemazalearen presentzia lagun.
2024/09/25 - 10:32
Euskal Zinemaren Gala Handia
Victoria Eugenia antzokiak Euskal Zinemaren Gala Handia hartu du bart, Zinemaldian. Elena Irureta, Víctor Iriarte, Edurne Azkarate, "Irati" filma eta Michel Gaztambide eta Víctor Erice saritu dituzte.
2024/09/25 - 09:59
Albiste izango dira: Gerra Libanon, EITB Gala Zinemaldian eta Aitor borraska
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/24 - 23:26
Elena Irureta aktoreak Zinemira saria jaso du bere ibilbideagatik
Aktore zumaiarrak Telmo Irureta ilobaren eskutik jaso du garaikurra. Zinemira Saria, Euskal Zinemaren Gala Handian banatzen da, eta euskal zinemako pertsona ezagun, programa edo erakunde nabarmen baten ibilbideari ematen dioten ohorezko saria da.