Albiste izango da: "Karmele" Zinemaldian, udazkena helduko da eta Nazio Batuen Batzar Nagusia
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Hauek izango dira astelehen honetako, 2025eko irailaren 22ko lerroburu nagusiak:
- Nazio Batuen Batzar Nagusia: Munduko buruzagi nagusiak biltzen dituen Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusia. 80. edizioa polemikaz zipriztinduta iritsi da, AEBko Gobernuak erabaki baitu Mahmud Abbas presidente palestinarrari eta 80 funtzionario palestinarri Nazio Batuen Batzar Nagusian parte hartzen ez uztea. Gainera, Erresuma Batuak, Kanadak, Australiak eta Portugalek Estatu Palestinarra onartu dute azken orduetan.
- Udazkena heldu da: Udazkenaren hasiera 20:19an izango da eta eguraldia udazken giroa izango dugu: zerua lainotuta egongo da eta zaparradak botako ditu, sarriago eta gogorrago kantauri isurialdean, batez ere kostaldean.
- "Karmele" filmaren estreinaldia Zinemaldian: Asier Altunaren filma, Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy protagonista dituena, Gerra Zibilean eta gerraostean kokatzen da. Gaur filmeko protagonistekin hitz egingo dugu.