300 haritz

Aitor Aranguren Ordoñez

Saila Zinemira
Aktoreak Iñigo Etxezarreta, Aizpea Goenaga, Ana Goitia, Aitor Arregi, Igor Arregi, Lidia Olaizaola, Jon Ayala, Arantza Ayala, Enrique Fleischmann, Ander González, Xabi Gorrotxategi, Dani López, Iñigo Lavado, Pablo Loureiro, Pili Manterola, Roberto Ruiz, Gorka Txa
Gidoia Aitor Aranguren Ordoñez
Jatorrizko hizkuntza Gaztelania, euskara
Iraupena 78 minutu

300 haritz behar izan zituzten lehenengo baserriak egiteko. Basoa agortu zenean, zura harriarekin ordeztu zen, eta agerian geratu zen identitatea irauteko eraldatzen dela. Arantzazuko kriptan, Mahaia Kolektiboko 23 sukaldari esperientzia sakon batean murgildutako artistekin bildu dira galdera funtsezko bati heltzeko: nola eutsi identitate propioari gaur egun? Erantzun itxietatik urrun, 300 Haritzek kide izateak eta aurrera egiteak zer esan nahi duen hausnartzen du, jatorria galdu gabe betiere.

Publizitatea
X