Esta soledad

Javier Giner

Saila New Directors
Aktoreak Oriol Pla, Marina Salas, Gemma Martínez, Kai Etxaniz, Itziar Lazkano
Gidoia Javier Giner, Luisa Matienzo
Jatorrizko hizkuntza Gaztelania, euskara
Iraupena 110 minutu

Leok eta Loreak elkar maite izan dute. Agian elkar maite dute oraindik. Baina zerbait hautsi zaie. Harremana, bost urteren ondoren, amaitu egin da. Aita gaixoarekin kargatzen du Leok, erantzukizunaren eta pisatu egiten dion deskonexio emozionalaren artean harrapatuta. Lorea, gaizki ordaindutako lanen eta krisi pertsonalen artean nahastuta, berrosatzen saiatuko da nondik hasi oso ondo jakin gabe. Bi gorputz nekatu eta bakar dira, prekarietateak, konpondu gabeko arazoek, agidanez edozertara —maitasunera, egonkortasunera, heldutasunera, lasaitasunera, norberaren gogobetetasunera...— beti berandu iristen den belaunaldi baten herentzia emozionalak zeharkatzen dituztenak.

Publizitatea
X