Pedro Arrupe. Nik bonba atomikoa bizi izan nuen

Maite Ibáñez

Saila Zinemira
Gidoia Maite Ibáñez
Jatorrizko hizkuntza Gaztelania, euskara, ingelesa, japoniera
Iraupena 90 minutu
EITBren parte hartzea Bai

1945eko abuztuaren 6an, Enola Gay bonbaketariak gizakiak inoiz asmatutako zamarik hilgarriena zeraman. Goizeko 8:15:17an, lehen bonba atomikoa jaurti zuten Hiroshimara. Oroimen kolektiboan geratu den irudia onddo nuklearrarena da, zerutik ikusita, baina ez erretzen ari ziren gorputzena, ezta horiek salbatu nahian zebiltzan eskuena ere. Ikuspegi hori jesuita euskaldun batek izan zuen, Bilbon jaiotako misiolari batek: Pedro Arrupek.

Publizitatea
X