Zinemaldia
Zinemaldia
“Los domingos”ek loria erdietsi du, Urrezko Maskorra irabazita
Alauda Ruiz de Azua barakaldarraren filmak irabazi du Zinemaldiko sari nagusia, baita Euskal Zinemaren Irizar saria ere. Jose Ramon Soroizek “Maspalomas” pelikulan egindako interpretazio erraldoiak, bestalde, interpretazio onenaren saria ekarri dio aktore legorretarrari, Zhao Xiaohong txinatarrarekin "ex aequo".
Zinemaldia
“Los domingos”: jainkoaz, baina, batez ere, gizakiaz
Alauda Ruiz de Azuak idatzi eta zuzendu duen bigarren film luzea aurkeztu du Zinemaldiko Sail Ofizialean. “Los domingos” gure garaien erradiografia oso askoa da, 17 urteko neskato batek moja bizitzarekin duen liluraren gainean eraikia.
2024/09/24 - 20:24
Rebordinos: ''Agian norbait gehiago etorriko da, gonbidatu bati laguntzen''
Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak esan duenez, Donostiara iragarrita ez dagoen izar bat irits liteke. Oso pozik dago jaialdiaren hasierarekin, inoiz baino intentsoagoa izan baita.
2024/09/24 - 18:14
Zinemaldiak Argentinako zinemari babesa adierazi dio, hura desagerrarazteko Mileiren saiakeraren aurrean
Rebordinosek ohartarazi du Argentinako zinema proiektu asko geldiarazita daudela, eta gaur egungo egoera ideologia politikotik haratago doala, jaialdia kolore askotako gobernuekin “elkarlanean” aritu delako. "Eutsi, Argentinako zinema!", esan du.
2024/09/24 - 16:56
Elena Irureta: 'Kristoren ilusioa egiten dit Zinemira saria jasotzeak'
Euskal Zinemaren egun handia da Zinemaldian. Izarretako bat Elena Irureta izango da. Zinemira saria jasoko du, egindako ibilbide profesionalaren aitortza gisa.
2024/09/24 - 16:38
Johnny Depp: ''Oso pozik nago filma zinema jaialdi bidezko eta indartsu honetan aurkezteagatik''
ETB estatubatuar aktore, ekoizle eta zuzendariarekin egon da. "Zinemagintzari existitzeko aukera ematen diote hemen" adierazi du Modi, three days on the wing of madness zuzendu berri duen filma aurkeztera etorrita. (jatorrizkoa, ingelesez)
2024/09/24 - 11:46
'Emilia Perez', zertaz ari gara gaur eta orain?
Zinemaldiko Perlak sailak Jacques Audiard zinemagile handiaren pelikula berria ekarri du Donostiara, Manitas del Monte ankerra atzean utzi eta Emilia Perez izan nahi duen mexikar narkoari buruzko musikal muturreko eta harrigarria.
2024/09/24 - 10:13
Victor Iriarte: "Arriskuak hartzen dituen zinema atsegin dut, bere erremintak erabiltzen dakiena"
Zinemagile, programatzaile eta Donostiako Zinemaldiko hautespen batzordeko kideak Egile Berriak saria jasoko du gaur, ateartearekin, Donostian, EITBk euskal zinemagintzako eragile berrien jarduna goresteko banatzen duen saria.
2024/09/24 - 10:12
'Antón' eta 'Cafunè' laburrek Loteriak saria irabazi dute Zinemaldian
Gizarte gaiei buruzko film laburrei ematen diete saria. "Antón" Mikel Gonzalez Beorleguiren lanak lehen saria irabazi du, eta "Cafuné"k bigarrena, biak ere nafarrak.
2024/09/24 - 09:43
Albiste izango dira: Euskal Zinemaren Gala, Gerra Libanon eta Atun gorria Bizkaiko Golkoan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/24 - 09:38
Johnny Depp Donostian da jada
Estatubatuar aktore, ekoizle eta zuzendariak, Donostia saridunak, Modi, Three Days on the Wing of Madness filma aurkeztuko du Sail Ofizialean, lehiatik kanpo.
2024/09/23 - 23:33
Albert Serraren ''Tardes de soledad'' Urrezko Maskorra irabazteko faboritoen artean dago, Zumetaren arabera
Mikel Zumeta zinema kritikariak Sail Ofizialeko hiru pelikula ikusi ditu Zinemaldiko laugarren egunean: El lugar de la otra (Maite Alberdi), Tardes de soledad (Albert Serra) eta On Falling (Laura Carreira).
2024/09/23 - 22:10
PACMAk ''Tardes de soledad'' kentzeko eskatu du, eta Zinemaldiko zuzendariak filma ikusteko gonbitea egin die
Alderdi animalistak elkarretaratzea egin du Kursaal atarian, Albert Serraren tauromakiari buruzko pelikularen pase baten aurretik, eta Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendaria protestara hurbildu da.
2024/09/23 - 20:12
Serraren arabera, erridikulua da zezenketei buruzko erretratua kentzea: "Koadroak gerraz beteta daude"
Zinegile kataluniarrak "Tardes de soledad" dokumentala aurkeztu du Sail Ofizialean. Andres Roca toreatzailearen zezenketak gertutik erakusten ditu. Pacmak pelikula kentzeko eskatu dio Donostiako Zinemaldiari.
2024/09/23 - 15:07
Zinema jaialdi bateko liburutegian
Ba omen dira bi ahuntz pelikula baten zeluloidezko bobina jaten. Zer esango dio batak besteari? "Liburua gehiago gustatu zitzaidan…".
2024/09/23 - 13:21
Jaione Camborda: ''Lanbide ideala iruditzen zait epaimahaiko presidentea izatea''
Donostiar zinemagilea aurtengo Zinemaldiko epaimahai ofizialaren presidentea da. Zinema jaialdira bueltan da iaz O corno filmarekin Urrezko Maskorra irabazi eta gero.
2024/09/23 - 13:00
David Perez Sañudo: "Kontatzen ez dena ikusten dena baino interesgarriagoa da"
Bilbotar zuzendaria Donostiako Zinemaldiko New Directors atalean lehian da, "Azken erromantikoak" filmarekin.
2024/09/22 - 20:09
Urrezko Maskorra irabazteko faborito bat topatu du Mikel Zumetak Zinemaldiaren 3. egunean
Sail Ofizialeko "Quand vient l'automne" (François Ozon), "Los destellos" (Pilar Palomero)" eta, bereziki, "The End" (Joshua Oppenheimer) gozatu ditu zinema kritikariak.
2024/09/22 - 18:35
Patricia Lopez Arnaiz protagonista duela, ''Los destellos'' pelikulak dolua eta zaintza ditu hizpide
Patricia Lopez Arnaiz eta Antonio de la Torre dira Pilar Palomero zuzendariaren hirugarren film luzeko aktore nagusiak. Eider Rodriguez idazlearen istorio batean oinarrituta dago.
2024/09/22 - 16:07
Nevenka Fernandez bere bizitzari buruzko pelikularen estreinaldian agertu da, eta publikoa hunkitu du
Ponferradako zinegotzi ohia politikari bat sexu jazarpenagatik salatu zuen lehen emakumea izan zen. Zinemaldiko Sail Ofizialean, txalo zaparrada bero batekin hartu dute pelikulako lantaldeak eta Donostiako publikoak.
2024/09/22 - 09:00
Arantxa Aguirre: "Ez nuen artelanen safaririk nahi, Chillida Lekun filmatu nahi nuen, Chillidaren bihotzean"
Madrildar zinemagileak "Ciento volando" aurkeztuko du Zinemaldian, Eduardo Chillida donostiar artistaren obran eta nortasunean zehar egindako ibilbide artistiko eta humanoa, eskultorearen jaiotzaren urteurrenean.
2024/09/22 - 01:09
''Hebi no michi'' film interesgarria eta berezia, Mikel Zumetaren begiradapean
Kiyoshi Kurosawa japoniarraren lana digeritzeko, ordea, denbora gehiago behar du Zumetak. Zine kritikariak, gainera, New Directors saileko Akaki Popkhadze georgiarraren "Brûle le sang" goraipatu du.