"Karmele" filmaren trailerra
Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy dira Asier Altunak zuzendu duen pelikularen aktore protagonistak. Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko da film luzea, eta urriaren 10ean iritsiko da zinema aretoetara.
Karmele Asier Altunak (Amama, Aupa Etxebeste!) zuzendutako filma urriaren 10ean iritsiko da zinema aretoetara. Jone Laspiur, Eneko Sagardoy, Nagore Aranburu eta Javier Barandiaran daude aktorea taldearen buruan.
Estreina baino lehenago, Elkarrekin esnatzeko ordua Kirmen Uriberen eleberrian oinarrituta dagoen filma Zinemaldiaren 73. edizioan ikusi ahalko da, irailaren 19tik aurrera.
EITBren parte-hartzea du Karmelek, eta istorioa 1937an hasten da, Euskal Herrian. Karmele eta haren familia Frantzian erbesteratzen dira, gerraren ondorioz etxetik kanporatuak izan ondoren. Han, Karmelek erbesteko euskal enbaxada kulturalaren proposamena jasotzen du, dantza- eta musika-ikuskizunen bitartez gerraren kontra borrokatzeko. Bertan, Txomin ezagutzen du, tronpeta-jole profesional bat, eta harekin maitemintzen da. Denboraldi batean Venezuelan bizi ondoren, bikotea etxera bueltatzen da, kendu zieten guztia berreskuratzeko esperantzarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da