Zinemaldia
Zinemaldia
“Los domingos”ek loria erdietsi du, Urrezko Maskorra irabazita
Alauda Ruiz de Azua barakaldarraren filmak irabazi du Zinemaldiko sari nagusia, baita Euskal Zinemaren Irizar saria ere. Jose Ramon Soroizek “Maspalomas” pelikulan egindako interpretazio erraldoiak, bestalde, interpretazio onenaren saria ekarri dio aktore legorretarrari, Zhao Xiaohong txinatarrarekin "ex aequo".
Zinemaldia
“Los domingos”: jainkoaz, baina, batez ere, gizakiaz
Alauda Ruiz de Azuak idatzi eta zuzendu duen bigarren film luzea aurkeztu du Zinemaldiko Sail Ofizialean. “Los domingos” gure garaien erradiografia oso askoa da, 17 urteko neskato batek moja bizitzarekin duen liluraren gainean eraikia.
2024/09/22 - 00:41
''Tasio'' berriro eman dute Zinemaldian, lantaldearekin batera, 40 urte igaro eta gero
Montxo Armendarizek zuzendutako pelikula Zinemaldiko Klasikoak atalaren barruan proiektatu dute berriro, berrituta. Gainera, zuzendariak Euskadiko Filmategiaren Saria jaso du.
2024/09/21 - 22:12
Clooneyk mezua bidali dio Blanchetti, eta Blanchettek ironiaz erantzun dio: ''Fucking George''
George Clooney aktore estatubatuarrak zorion mezu bat bidali dio Cate Blanchett aktore australiarrari Veneziatik, eta saridunak, hunkituta, ironiaz erantzun dio.
2024/09/21 - 21:58
Cate Blanchettek gizakiaren ziurgabetasuna aldarrikatu du Donostia Saria jasotzean
Aktore australiarrak, hunkituta, Alfonso Cuaron zuzendariaren eskutik jaso du saria. "Eskerrik asko ohore honengatik", esan dio Donostiari.
2024/09/21 - 19:09
Javier Bardem: ''Donostiako publikoak argi uzten dizu maite zaituela''
Oraindik pozik eta hunkituta dago aktore espainiarra Zinemaldiko inaugurazio ekitaldian jasotako sariarengatik. Etxe gutxitan daude bi Donostia sari: berea eta Penelope Cruz emaztearena.
2024/09/21 - 17:49
Bardem haserretu egin da ekitaldi promozional batean, Bigas Lunari omenaldia zela esan ziotelako
Javier Bardem ekitaldi promozional batetik joan da, zuzendaria omentzeko ekitaldi bat zela esan ostean, bere ustez, engainatu egin dutelako. Bigas Lunaren Betty alabarekin eta Bigas Lunak miresten zuen Eduardo Donato urdaiazpiko ekoizlearekin argazki bat egitea onartu du.
2024/09/21 - 17:06
Cate Blanchett maitasunez hartu dute Donostiara heltzean
Jendetza bildu da aktore australiarrari harrera egiteko. Donostia Saria emango dio Zinemaldiak.
2024/09/21 - 16:26
Maria Zamora ekoizleak jaso du 2024ko Espainiako zinema saria
Ernest Urtasun Kultura ministroak eman dio saria ekoizle valentziarrari. Bere hitzaldian, Zamora parekidetasunaren alde agertu da, zineman berdintasuna lortzeko bidean.
2024/09/21 - 15:24
Donostiako Zinemaldia
Zinemaldiko argazki galeria, Donostian pelikulak aurkeztera eta sariak jasotzera etorri diren aktoreen eta zinema zuzendarien irudirik onenak.
2024/09/21 - 12:03
Zinemaldiaren inaugurazio gala
Aktoreak, zuzendariak, protagonistak eta bigarren mailakoak... guztiak pasatu ziren Kursaalera daraman alfonbra gorritik.
2024/09/21 - 09:00
Urko Olazabal: ''Uste dut 'Soy Nevenka' filmak zeresana emango duela eta debatea piztuko duela''
Iciar Bollainen 'Soy Nevenka' Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko da. Urko Olazabal aktoreak Ismael Alvarezen papera egiten du, zinegotzi bati jazarri zion Ponferradako alkatearena.
2024/09/21 - 01:07
Bardemi iazko saria emanda hasi da "egun zirraragarriak" ekarriko dizkigun Zinemaldia
Bardemek Donostia Saria jaso du bere anai-arreben eta interpretazio maisuaren eskutik, eta oso hunkituta eskaini dio familiari. Epaimahai Ofizialeko presidente Jaione Camborda donostiarraren hitzetan, "pantaila handiaren bidez zineman murgiltzen egun zirraragarriak ditugu aurretik".
2024/09/21 - 00:39
Dantzari batek Andreu Buenafuente nokeatu du
Kataluniako aurkezleari ilusio berezia egiten zion dantzari batek berari aurreskua dantzatzeak, baina gauzak ez dira berak espero bezala amaitu.
2024/09/21 - 00:22
Jaione Camborda: ''Zinemaldiaren kalitateak eta adierazpen askatasunak oihartzuna du mundu osoan''
Zuzendari donostiarra, iazko Zinemaldiko Urrezko Maskorraren irabazlea, Epaimahai Ofizialeko presidentea da aurten. Horren esanetan, berarentzat "bereziki hunkigarria" da bere jaioterrian egotea.
2024/09/21 - 00:06
Hunkituta jaso du Javier Bardemek Donostia Saria 72. Zinemaldiaren hasieran
Juan Carlos Corazza antzerki zuzendariak eman dio saria, Monica eta Carlos Bardem anai-arrebak ere agertokian zirela. Aktoreak esker oneko hitzak izan ditu bere bikotekide Penelope Cruzentzat eta bi seme-alabentzat.
2024/09/20 - 23:29
Zerbait ulertu ote dute Andreu Buenafuentek eta Berto Romerok?
Barbara Goenaga, Andreu Buenafuente eta Berto Romero izan dira galako une dibertigarrienetako baten protagonistak. Aktore gipuzkoarrak euskaraz hitz egin ondoren, aurkezle katalanak euskaraz zein ondo egiten duen erakutsi nahi izan du.
2024/09/20 - 22:46
Kursaaleko alfonbra gorria glamourrez bete da
Javier Bardem eta Penelope Cruz izan dira Kursaaleko alfonbra gorriko protagonista nagusiak. Bertan izan dira, besteak beste, Barbara Goenaga, Andreu Buenafuente eta Berto Romero inaugurazio galaren aurkezleak ere.
2024/09/20 - 22:21
Mikel Zumetak Sail Ofizialeko lehenengo hiru pelikulak ditu aztergai
"Emmanuelle", "Conclave" eta "Soy Nevenka" izan dira 2024ko Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean ikusi diren lehendabiziko pelikulak. Hona hemen Mikel Zumeta zinema-kritikariaren iritzia.
2024/09/20 - 19:48
Iñaki eta Nico Williams Donostiara heldu dira, beren familiari buruzko pelikula aurkezteko
Athleticeko jokalariak Zinemaldiaren programazioaren parte dira, Raul de la Fuentek zuzendutako "Los Williams" pelikularen estreinaldiko protagonista gisa. Bi anaien "historia harrigarria" erakusten du Zinemiran parte hartzen duen filmak.
2024/09/20 - 18:43
Javier Bardem: ''Oso eskertuta nago, baina mundua dagoen bezala egonda ez dut ospatzeko gorputzaldirik''
Javier Bardem espainiar aktoreak Donostiako Zinemaldiaren Donostia saria jasoko du gaur, 72. edizioaren inaugurazio galan. Iaz jaso behar zuen, baina ez zuen jaso, Hollywoodeko aktoreak greban baitzeuden.
2024/09/20 - 11:17
Zinemaldiaren 72. ediziora iristen hasi dira zinemaren munduko aurpegi ezagunak
Javier Bardem, Barbara Goenaga, Andreu Buenafuente, Berto Romero, Jaione Camborda, C.Tangana, Christos Nikou eta Ulrich Seidl izan dira Donostiako Maria Cristina hotelera iritsi diren aurpegietako batzuk.