Zinemaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal zinemako lau film ertain historiko eta Stanley Kubricken zein Manoel de Oliveiraren lanak, Klasikoak sailean

Zinema unibertsalaren historiako klasiko zahar eta modernoak berreskuratzen dituen atalak Ehun metro, Hamaseigarrenean aidanez, Zergatik panpox eta Oraingoz izen gabe euskal klasikoen bertsio zaharberrituak aurkeztuko ditu, besteak beste.  

"Ehun metro" filmaren fotograma
"Ehun metro" Filmategiak eta EITBk zaharberritutako metraje ertainetako bat da.

Klasikoak Donostiako Zinemaldian zinema unibertsalaren klasikoak berreskuratzen dituen atalak hamabi lan bilduko ditu zinema jaialdiaren 73. edizioan, tartean Christian-Jaque, Jorge Fons, Antonio Giménez-Rico, Stanley Kubrick, Yoshimitsu Morita eta Manoel de Oliveiraren filmak. 

Horiez gain, Furtivos (José Luis Borau, 1975) duela mende erdi Urrezko Maskorra irabazi zuen filma, ere emango dute, baita Ehun metro (Alfonso Ungría), Hamaseigarrenean aidanez (Anjel Lertxundi), Zergatik panpox (Xabier Elorriaga) eta Oraingoz izen gabe (José Julián Bakedano) ere; EITBk eta Euskadiko Filmategiak zaharberritu dituzte 80ko hamarkadako euskarazko film ertainak. 

Titulu horiei guztiek Lillian Hellman gidoilariari eskainitako atzera begirako zikloa batu behar zaio, baita urritik aurrera Gasteizera, Bilbora, Donostiara, Iruñera eta Donibane Lohizunera iritsiko den Filmategiaren hiru hileko zikloa.

Zinemaldian, Un revenant (Christian-Jaque, 1946), El callejón de los milagros (Jorge Fons, 1994), Vestida de azul (Antonio Giménez-Rico, 1983), Barry Lyndon (Stanley Kubrick, 1975), Kazoku gemu  / The Family Game (Yoshimitsu Morita, 1983) eta Aniki Bóbó (Manoel de Oliveira, 1942) ikusiko dira .

Gainera, Hellmanen atzera begirakoan (1935-1999) 16 film proiektatuko dituzte. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Azken agurra'ren lehen irudiak: Koldo Almandozen film berriaren trailerra estreinatu dugu

Euskaraz filmatutako dramedia existentzialistak bizitza eta heriotza ditu ardatz, ironia, samurtasuna eta umorea uztartuz. Iñigo Azpitarte eta Izaro Nieto dira protagonistak, hileta zibilak antolatzen dituen enpresa baten jabea eta bertan praktikak egiten dituen gaztea hurrenez hurren. 'Azken agurra' Zinemaldiko Sail Ofizialean, Proiekzio Berezien barruan, aurkeztuko da, eta Koldo Almandozen hirugarren film luzea da, Sipo Phantasma eta Oreina lanen ondoren. Garabi Films eta Txintxua Films ekoiztetxeen koprodukzioa da, Frakasa Films AIEren bitartez, eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, EITBren babesa eta partaidetza izan du.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zinemaldiak "Subijana, más allá de un bigote" estreinatuko du, sukaldaritzako maisuaren bizitzara eta suetara hurbiltzeko lana

Jorge Fernandez Mayoralen eta Jesus Javier Ruiz Aquerretaren ez-fikziozko lan berria Donostiako Zinemaldian aurkeztuko dute, Culinary Zinema sailaren barruan. Subijana, más allá de un bigote izenburupean eta EITBren parte-hartzearekin, Pedro Subijana sukaldari gipuzkoarraren kontakizun intimo eta pertsonala eskaintzen du filmak; gure gastronomiaren eraldaketa eta modernizazio handian funtsezko irudia eta Euskal Sukaldaritza Berriaren bultzatzaile nagusietako bat izan denaren erretratua, hain zuzen ere. Gainera, dokumentala euskal zinemaren Irizar sarirako hautagaia ere izango da jaialdian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X