“Ehun metro”, “Zergatik panpox”, “Hamaseigarrenean aidanez” eta “Oraingoz izen gabe” zaharberrituko dituzte
Hamaseigarrenean, aidanez (Anjel Lertxundi, 1985), Ehun metro (Alfonso Ungría, 1985), Zergatik panpox (Xabier Elorriaga, 1985) eta Oraingoz izen gabe (José Julián Bakedano, 1986) euskarazko film ertainak Donostiako Zinemaldian ikusiko dira irailean, Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Filmategiaren eta EITBren bitartez, zaharberritu eta gero.
80.000 euroko aurrekontua bideratu du Jaurlaritzak helburu honetarako, eta Boloniako L’Immagine Ritrovata laborategietan egiten ari dira. Hain zuzen ere, uztail hasieran Italiara joango dira euskal literaturaren hiru klasikotan (Hamaseigarrenean, aidanez Anjel Lertxundiren eleberria, Ehun metro Ramon Saizarbitoriarena eta Zergatik panpox Arantxa Urretabizkaiarena) eta Atxagak Borgesen ipuin batean inspiratuta idatzitako gidoian (Oraingoz izen gabe) oinarritutako pelikulen zuzendariak, zaharberritze lanak gainbegiratzera.
Irailean, Donostiako Zinemaldiko Klasikoak sailean emango dira lau lanok, eta EITBk Itzalak argitzen dokumentalean (Berde Produkzioak eta Koldo Almandoz) jasoko du pelikulen errehabilitazio prozesua.
Lanak zaharberritzeko, Espainiako Filmategian eta Euskadiko Filmategian gordeta dauden 35 mm-ko jatorrizko negatiboak erabiliko dira, Euskadiko Filmategitik azaldu dutenez: “Lehenik, material fotokimikoa garbitu egingo da, eta mekanikoki prestatu, digitalizatzeko. Bigarren fasean, denboraren joanak eragindako inperfekzioak desagerraraziko dira, betiere jatorrizko fitxategiaren benetakotasunari eusteko asmoz. Gero, kolorea eta soinua zuzenduko dira. Abuztuan amaituko dira lanak, eta Filmategiko teknikariek gainbegiratuta eta Eusko Jaurlaritzaren babespean gauzatuko dira”.
Filmen fitxak:
Zuzendaritza: Alfonso Ungría
Urtea: 1985
Iraupena: 55’
Ekoizpena: Irati Filmak SA / José Luis García Arrojo
Interpretazioa: Patxi Bisquert, Carlos Zabala, Klara Badiola, Aritz Sarria, Paco Sagarzazu, Joseba Apaolaza, Ramón Aguirre, Enrique Salaberria, Ramón Barea, Santiago Burutxaga, Ramón Balenciaga, Luis A. García, José María Txukarro, Gabriel Begiristáin
Gidoia: Alfonso Ungría
Argazkilaritza: Ángel Luis Fernández
Muntaketa: Juan Ignacio San Mateo
Musika: Juan José García Caffi
Zuzendaritza artistikoa: Joseba Garmendia
Zuzendaritza-laguntzailea: José Ramos Paino
Makillajea: Eva Maria Alfonso, Karmele Soler
Sinopsia: Hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasiera. Uda. Goizeko zortziak dira. Ion, ETAko militante bat, korrika doa, etsi-etsian, Donostiako Parte Zaharrean barrena; atzetik segika du polizia. Hiria esnatzen ari da, eta normaltasunez ekin dio egunari. Ihesi doan bitartean, Ionek bere bizitzaren historia ere aztertzen du. Eskolan, bere nortasunari uko egiteko eskatzen zioten. Oroitzapen horiek aitaren begiradarekin eta Madeleineren gorpuzkerarekin txandakatzen dira.
HAMASEIGARRENEAN, AIDANEZ
Zuzendaritza: Anjel Lertxundi
Urtea: 1985
Iraupena: 56’
Ekoizpena: Irati Filmak SA / José Luis García Arrajo, Jesús Acín
Interpretazioa: Felipe Barandiaran, Kontxu Odriozola, Mikel Garmendia, Esther Remiro, Pilar Lerma, Xabier Auzmendi, Kontxa Carmona, José L. Castañares, Federico Santalla, Ana Miranda, Mikel Aizpurua, Lourdes González
Gidoia: Anjel Lertxundi
Argazkilaritza: Ángel Luis Fernández
Muntaketa: Juan Ignacio San Mateo
Musika: Ángel Illarramendi
Zuzendaritza artistikoa: Joseba Garmendia
ZERGATIK PANPOX
Zuzendaritza: Xabier Elorriaga
Urtea: 1985
Iraupena: 55’
Ekoizpena: Irati Filmak SA / José Luis García Arrojo
Interpretazioa: Arantza Rentería, Juan María Segues, Igor Mendoza, Aizpea Goenaga, Elena Irureta, Idoia Arrizabalaga, Arantxa Urretabizkaia, Zuriñe Uriarte
Gidoia: Xabier Elorriaga
Argazkilaritza: Hans Burmann
Muntaketa: Juan Ignacio San Mateo
Musika: Amaia Zubiria, Pascal Gaigne
Zuzendaritza artistikoa: Joseba Garmendia
Soinua: José Ángel Pérez
Makillajea: Eva Alfonso, Karmele Soler
Zuzendaritza-laguntzailea: José Ramos Paino
ORAINGOZ IZEN GABE
Zuzendaritza: José Julián Bakedano
Urtea: 1986
Iraupena: 44’
Ekoizpena: José Julián Bakedano, Iñaki Aizpurua
Interpretazioa: Iro Landaluze, Félix Arkarazo, Elene Lizarralde, Eguzki, Luis Iriondo, Eskarne Aroma
Gidoia: Bernardo Atxaga
Argazkilaritza: Gabriel Beristain
Muntaketa: José Luis Berlanga
Musika: Antton Valverde, Peer Raben
Soinua: Matthew Launay
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.