Zinemaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Marina Xarriren film labur bat, Nest saileko aukeraketan

Donostiako Zinemaldiak zinema ikasleen lanen nazioarteko lehiaketako 14 film hautatuak aurkeztu ditu gaur, tartean "Habitat Hotel" Xarrirena, eta "A solidäo dos lagartos" Inés Nunes Elias Querejeta Zinema Eskolako ikasleak eginikoa.

"Habitat Hotel" Marina Xarriren pelikula
"Habitat Hotel" Marina Xarriren film laburra

Donostiako Zinemaldiaren 73. edizioan, 14 film laburrek osatuko dute Nest saila, jaialdiak zinema eskoletako ikasleei eskaintzen dien atala.

Guztira, 473 proposamen aurkeztu dituzte 57 herrialdetako 220 ikastetxek, eta Euskal Herriko, Alemaniako, Belgikako, Eslovakiako, Espainiako, AEBko, Frantziako, Indiako, Malaysiako, Mexikoko, Suediako eta Suitzako eskoletako lanak hautatu dituzte azkenean.

Tartean izango dira Habitat Hotel, Marina Xarri euskal zinemagilearen film laburra, eta A solidäo dos lagartos, Inês Nunes portugaldarrak Donostiako Elias Querejeta Zine Eskolan taxututako film laburra, Canneseko zinemaldian estreinatutakoa.

Irailaren 22tik 26ra, hautatutako hamalau zinemagileek euren lanak aurkeztuko dituzte, zinemagileen elkarrizketetara joango dira eta industriako profesionalekin topaketak egingo dituzte, eta 10.000 euroko saria irabazteko hautagai izango dira. Zinema eskoletako ikasleek osatutako epaimahai batek erabakiko du zer lanek irabaziko duen. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Azken agurra'ren lehen irudiak: Koldo Almandozen film berriaren trailerra estreinatu dugu

Euskaraz filmatutako dramedia existentzialistak bizitza eta heriotza ditu ardatz, ironia, samurtasuna eta umorea uztartuz. Iñigo Azpitarte eta Izaro Nieto dira protagonistak, hileta zibilak antolatzen dituen enpresa baten jabea eta bertan praktikak egiten dituen gaztea hurrenez hurren. 'Azken agurra' Zinemaldiko Sail Ofizialean, Proiekzio Berezien barruan, aurkeztuko da, eta Koldo Almandozen hirugarren film luzea da, Sipo Phantasma eta Oreina lanen ondoren. Garabi Films eta Txintxua Films ekoiztetxeen koprodukzioa da, Frakasa Films AIEren bitartez, eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, EITBren babesa eta partaidetza izan du.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zinemaldiak "Subijana, más allá de un bigote" estreinatuko du, sukaldaritzako maisuaren bizitzara eta suetara hurbiltzeko lana

Jorge Fernandez Mayoralen eta Jesus Javier Ruiz Aquerretaren ez-fikziozko lan berria Donostiako Zinemaldian aurkeztuko dute, Culinary Zinema sailaren barruan. Subijana, más allá de un bigote izenburupean eta EITBren parte-hartzearekin, Pedro Subijana sukaldari gipuzkoarraren kontakizun intimo eta pertsonala eskaintzen du filmak; gure gastronomiaren eraldaketa eta modernizazio handian funtsezko irudia eta Euskal Sukaldaritza Berriaren bultzatzaile nagusietako bat izan denaren erretratua, hain zuzen ere. Gainera, dokumentala euskal zinemaren Irizar sarirako hautagaia ere izango da jaialdian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X