Albiste izango da: lehendakariaren bilera-sorta, Gazaren aldeko protestak eta Zinemaldiaren aurkezpena
Gaurkoan albiste izango diren gaien laburpena, bi hitzetan.
Imanol Pradales lehendakaria eta Javier De Andres Euskadiko PPko presidentea. Artxiboko argazkia: Europa Press
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko irailaren 5ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Lehendakariaren bilera-sorta: Imanol Pradalesek gaur, ostirala, hasiko du bilera-sorta alderdi politikoekin, euskal agendako gaiei buruz hitz egiteko. Horrela, Javier De Andres EAEko PPko presidentea hartuko du 09:00etan, eta Jon Hernandez Sumarrek Legebiltzarrean duen bozeramailearekin bilduko da 11:00etan. Datozen hilabeteetako erronka nagusiak aztertu nahi ditu alderdiekin.
- Lapiko-jotzeak Gazako egoera salatzeko: Gaur arratsalderako lapiko-jotzeak deitu dituzte EAEko 130 udaletxe baino gehiagoren aurrean, "Gazako egoeraren larriagotzea eta Europaren gelditasuna" salatzeko asmoz, 19:00etatik aurrera. Ekintza horiek asteazkenean Espainiako Vueltaren 11. etapan izandako protestaren ostean egingo dira.
- Zinemaldiaren aurkezpena: 73. edizioa aurkezteko prentsaurrekoa egingo dute gaur, 11:00etan, Tabakaleran. Ekitaldi horretan, besteak beste, jaialdian egongo diren zinegileen eta interprete garrantzitsuen izenak jakinaraziko dituzte.