Gernika-Palestinak oso positibotzat jo ditu Vueltako mobilizazioak eta ostiraleko protestetan parte hartzeko deia egin du
Bihar, irailak 5, 130 udaletxeren baino gehiagoren aurrean egingo dituzte protestak, aipatu ekimenak deituta. Hamaikagarren etapa "Palestinak" irabazi zuela defendatu dute Gernika-Palestina plataformaren ordezkariek.
Gernika-Palestina ekimenak oso balorazio positiboa egin du Palestinaren aldeko eta Israelen "genozidioaren" aurka Bilbon, Espainiako Vueltaren 11. etapan, izandako mobilizazioa dela eta. Bestalde, ostiral honetan, irailaren 5ean, Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean egingo diren kazeroladetan parte hartzeko deia egin du.
Donostian emandako prentsaurrekoan, Maitane Azurmendik protesta horietarako egin dituen ilustrazioak aurkeztu dituzte Ibon Meñika Gernika-Palestina plataformaren ordezkariak eta Ekhiñe Atorrasagasti kazetariak. Horietan, neskato bat, kazetari bat eta mediku bat dira protagonistak, "Israelek Palestinan egindako genozidioaren hiru biktima nagusiak".
Gainera, egoera hori salatzeko "modu baketsuan" egin diren mobilizazioen balorazio "oso positiboa" egin dute. Ekimen horretako eledunen ustez, "gizartearen gehiengoak pentsatzen duena azaleratu zuen asteazkeneko mobilizazioak", hau da, "Euskal Herriak Palestinarekiko duen elkartasuna".
Bilboko Itzuliaren 11. etapako "garailea Palestina" izan zela azpimarratzeaz gain, "genozidioa zuritzeko saiakera" egin dela salatu du Meñikak, haren iritziz, "Israelgo Estatuaren enbaxadore den talde bat ari delako Vueltan parte hartzen", eta, gainera, Benjamin Netanyahu presidentearekin "lerrokatzen" ari delako, "herri palestinarra suntsitzea helburu izanik".
Testuinguru horretan, adierazi du Vueltaren antolatzaileek lehenago heldu behar izan zioketela arazoari, "talde hori ez onartzeko eta mobilizazioak ez eragozteko" eskatuta, adibidez. Ildo horretan, Gernika-Palestina plataformaren ordezkariak gogora ekarri du 73.000 pertsona baino gehiago hil dituztela dagoeneko".
Zure interesekoa izan daiteke
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Biktimak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.