Zinemaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

“27 noches”ek ireki eta “Winter of the Crow”k itxiko dute Zinemaldiko Sail Ofiziala

Inaugurazio eta amaiera galetarako eta Jennifer Lawrenceri Donostia saria emateko galarako sarrerak bihar jarriko dira salgai, asteartearekin. Inaugurazio gala Silvia Abrilek, Toni Acostak eta Itziar Ituñok aurkeztuko dute, eta itxiera gala, Itsaso Aranak.

"27 noches Daniel Hendler zinemagilearen filma

Daniel Hendler zinemagile uruguaiarrak zuzendu du "27 noches"

Daniel Hendlerren 27 noches filmak emango dio hasiera (lehian) Sail Ofizialari, eta Kasia Adamiken Winter of the Crow pelikulak, berriz, amaiera (lehiaz kanpo).

Daniel Hendler zinemagile uruguaiarraren 27 noches  filmaren mundu-estreinaldiak inauguratuko du, irailaren 19an, Donostia Zinemaldiaren 73. edizioko Sail Ofiziala, lehian, eta Kasia Adamik zuzendari poloniarraren Winter of the Crow pelikulak itxiko du, hilaren 27an, lehiaz kanpo.

Inaugurazio galarako (irailak 19), amaierako galarako (irailak 27) eta Jeniifer Lawrenceri Donostia saria emateko galarako (irailak 26) sarrerak bihar, asteartearekin, jarriko dira salgai. Hiru saioak Kursaalen izango dira, eta inaugurazio galan Esther García ekoizleak Donostia saria jasoko du.  

Gainera, amaiera ekitaldia Belodromoan ere ikusi ahalko da, pantaila batean, zuzenean. Horren aurretik, 18:00etan, aurtengo film sorpresa emango da, eta, horren eta amaierako ekitaldiaren emanaldiaren ondoren, Winter of the Crow filma proiektatuko da.

El Terrat ekoiztetxeak idatzi eta zuzenduko ditu Zinemaldiko galak, bigarren urtez jarraian, eta inaugurazio ekitaldia Silvia Abrilek, Toni Acostak eta Itziar Ituñok aurkeztuko dutela aurreratu dute antolatzaileek.

20:30ean hasita, Esther Garcíak Donostia saria jasoko du, eta FIPRESCI Sari Nagusia ere emango da. Epaimahai Ofiziala Daniel Hendlerren 27 noches proiektatu baino lehen aurkeztuko da, gainera. Gala zuzenean ikusi ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en.

Bestalde, Jennifer Lawrenceri Donostia Saria emateko ekitaldia irailaren 26an izango da, ostiralarekin, 18:00etan, Kursaalen. ETB4n eta eitb.eus-en zuzenean emango da.

 

Saio horietarako guztietarako sarrerak bihar (irailaren 2a) jarriko dira salgai, 10:00etatik aurrera. Inaugurazio eta amaiera galetarako txartelek 80 euroko prezioa dute gune orokorretan eta 95 eurokoa, berriz, B. gunean. Bestalde, Donostia Saria emateko ekitaldiarena 50 eurokoa da gune orokorretan eta 55 eurokoa, berriz, B. gunean. Belodromoko saio hirukoitzerako sarrerak, bestalde, 15 euro balio du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Azken agurra'ren lehen irudiak: Koldo Almandozen film berriaren trailerra estreinatu dugu

Euskaraz filmatutako dramedia existentzialistak bizitza eta heriotza ditu ardatz, ironia, samurtasuna eta umorea uztartuz. Iñigo Azpitarte eta Izaro Nieto dira protagonistak, hileta zibilak antolatzen dituen enpresa baten jabea eta bertan praktikak egiten dituen gaztea hurrenez hurren. 'Azken agurra' Zinemaldiko Sail Ofizialean, Proiekzio Berezien barruan, aurkeztuko da, eta Koldo Almandozen hirugarren film luzea da, Sipo Phantasma eta Oreina lanen ondoren. Garabi Films eta Txintxua Films ekoiztetxeen koprodukzioa da, Frakasa Films AIEren bitartez, eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, EITBren babesa eta partaidetza izan du.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zinemaldiak "Subijana, más allá de un bigote" estreinatuko du, sukaldaritzako maisuaren bizitzara eta suetara hurbiltzeko lana

Jorge Fernandez Mayoralen eta Jesus Javier Ruiz Aquerretaren ez-fikziozko lan berria Donostiako Zinemaldian aurkeztuko dute, Culinary Zinema sailaren barruan. Subijana, más allá de un bigote izenburupean eta EITBren parte-hartzearekin, Pedro Subijana sukaldari gipuzkoarraren kontakizun intimo eta pertsonala eskaintzen du filmak; gure gastronomiaren eraldaketa eta modernizazio handian funtsezko irudia eta Euskal Sukaldaritza Berriaren bultzatzaile nagusietako bat izan denaren erretratua, hain zuzen ere. Gainera, dokumentala euskal zinemaren Irizar sarirako hautagaia ere izango da jaialdian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X