Dominga Sotomayorrek Horizontes Latinos irekiko du, "Limpia" filmaren mundu mailako estreinaldiarekin
Donostia Zinemaldiko Horizontes Latinos saila Dominga Sotomayorren "Limpia" lanaren mundu mailako estreinaldiarekin hasiko da, eta Diego Cespedesen "La misteriosa mirada del flamenco" lanarekin emango zaio amaiera.
Dominga Sotomayorren "Limpia" filma
Dominga Sotomayor zinemagile txiletarraren Limpia filmaren mundu mailako estreinaldiak Horizontes Latinos saila inauguratuko du Donostiako Zinemaldiaren 73. edizioan. Alia Trabuccoren eleberrian oinarritutako filmak etxeko langile baten eta zaintzen duen neskaren arteko harreman konplexua kontatzen du.
Itxiera ekitaldia La misteriosa mirada del flamenco Diego Cespedes txiletarraren opera prima izango da, Cannesko Un Certain Regard sailean lortutako saria berme duela. Guztira, sailak Espainian argitaratu gabeko hamabi film luze bilduko ditu, Maria Clara Escobar eta Marcelo Gomesen "Dolores" munduko estreinaldiekin eta Berlin, Venezia, Toronto eta Locarnoko jaialdietan saritutako lanekin.
Lucrecia Martel (Nuestra tierra), Fernando Eimbcke (Olmo), Iván Fund (El mensaje), Ana Cristina Barragán (Hiedra), Nicolás Pereda (Cobre), Dominga Sotomayor (Limpia), Diego Céspedes (La misteriosa mirada del flamenco), Maria Clara Escobar eta Marcelo Gomes (Dolores), Daniel Hendler (Un cabo suelto), Nayra Ilic García (Cuerpo celeste), Cecilia Kang (Hijo mayor) eta Simón Mesa Soto (Un poeta) zinemagileek parte hartuko dute. Film guztiak Horizontes saria lortzeko lehiatuko dira, 35.000 eurokoa, eta opera primak eta bigarren lanak ere Gazteriaren DAMA saria irabazteko hautagaiak izango dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.