Mundu mailako zazpi estreinaldi izango dira Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera saileko 23 filmen artean
Zinemaldiak Zabaltegi-Tabakalera sailaren programa osoaren berri eman du ostegun honetan, ohar baten bidez. 15 film luze, 6 film labur eta iraupen ertaineko 2 film eskainiko dituzte sail horretan, Lucile Hadzihalilovic, Luis Ortega, Hlynur Palmason, Paz Encina, Luis Ortega eta Harris Dickinson zuzendariek sinatutakoak, besteak beste.
'Una película de miedo', Sergio Oksman-ena.
Guztira 23 film lehiatuko dira Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera sail irekian, eta horietatik zazpi mundu mailako estreinaldiak izango dira.
Zinemaldiak Zabaltegi-Tabakalera sailaren programa osoaren berri eman du ostegun honetan, ohar baten bidez. 15 film luze, 6 film labur eta iraupen ertaineko 2 film eskainiko dituzte sail horretan, Lucile Hadzihalilovic, Luis Ortega, Hlynur Palmason, Paz Encina, Luis Ortega eta Harris Dickinson zuzendariek sinatutakoak, besteak beste.
Sergio Oksman brasildarrren Una película de miedo filmaren estreinaldiarekin, eta amaiera emango dio Igor Bezinovic kroaziarraren Fiume o morte! hirugarren film luzeari.
Sail honetan beren lanak erakutsiko dituzten zinemagileak hauek izango dira: Lucile Hadzihalilovi (La tour de glace), Harris Dickinson (Urchin), Luis Ortega (Siempre es de noche, iraupen ertainekoa), Gyógy Pálfi (Kota), Hlynur Pálmason (Johanna af örk). Gainera, Juanjo Pereira (Bajo las banderas, el sol), Sophy Romvari (Blue Heron), Sho Miyake (Tabi to Hibi) eta Paula Tomás Marques (Duas vezes Joao Liberada) izango dira. Programazioan sartzen dira, halaber, Alex Russellen Lurker, Gabrielle Stemmerren La Grève eta Yuiga Danzukaren Miharahasi Sedai. Sarah Miro Fisherrek Schesterherz aurkeztuko du; Marta Medinak eta Enrique López Lavingek El último arrebato, eta Jaume Claret Muxartek Estrany Riu.
Film laburrei dagokienez, Zabaltegin lehiatuko dira Jocelyn Charlesen Dieu est Timide, Paz Encinasen La felicidad, Bo Hanxiongen No One Kows I Disappeared, Balint Kenyéresen The Spectacle eta André Silva Santosen Sol menor. Gainera, Lur Olaizola donostiarraren Variaciones film laburra proiektatuko da (lehiaketatik kanpo).
Zure interesekoa izan daiteke
21 film ariko dira 74. Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera Saria irabazteko lehian
Maria Alche eta Benjamin Naishtaten 'Pedro en el país' filmak emango dio hasiera sekzioari, eta Isaki Lacuestaren 'Jaleos' filmak itxiko du. 13 film luze, 7 labur eta film ertain bat borrokatuko dira saria eskuratzeko, eta ikus-entzunezko performance bat izango da lehiaketatik kanpo, Albertina Carri zinemagile eta idazlearen eskutik.
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.