"La misteriosa mirada del flamenco" filmak irabazi du Sebastiane Latino saria
Diego Céspedes txiletar zinemagilearen pelikulak irabazi du Gehitu Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteak LGBTIQA+ komunitatearen aldarrikapen eta balioen defentsa ondoen irudikatzen duen Latinoamerikako film luzeari ematen dion saria.
La misteriosa mirada del flamenco Diego Céspedes zinemagile txiletarraren lehen film luzeak irabazi du Gehitu Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteak ematen dituen Sebastiane Latino saria.
Epaimahaiak "Txileko mendeku eta fantasiazko road trip bati" eman dio saria, " maitatzeak ez lukeela inoiz zigorrik ekarri beharko gogorarazten diguna: ez gizartearen eta ez Jainkoaren zigorrik".
LGBTIQA+ komunitatearen aldarrikapen eta balioen defentsa ondoen irudikatzen duen film luze latinoamerikarrari ematen dio saria Gehituk, eta Cespedesen filma, Donostiako Zinemaldiko Horizontes Latinos saila itxiko duen pelikula, beste lau finalistei gailendu zaie: Ato noturno (Marcio Reolón eta Filipe Matzembacher), Los incocentes (Germán Tejada), Llueve sobre Babel (Gala del Sol) eta Un mundo para mí (Alejandro Zuno).
Irusoin euskal ekoiztetxeak hartu du parte La misteriosa mirada del flamenco filmean.
Sebastiane saria
Ohi bezala, Donostia Zinemaldiak Sebastiane saria eman dio jaialdiaren edozein sailetan LGBTIQA+ pertsonen balioak edo errealitateak ondoen islatzen dituen filmari.
Aurten, sariaren hogeita seigarren edizioan, hamahiru film hautagai daude, tartean Maspalomas Aitor Arregik eta Jose Mari Goenagak zuzendutako filma, La misteriosa mirada del flamenco bera eta El último arrebato dokumentala.
Bestalde, Gehituk eta Zinemaldiak LGBTIQA+ Zinema Jaialdi Iberoamerikarren Topaketa antolatu dute, hamaikagarrenez, eta Argentina, Brasil, Txile, Espainia, Mexiko eta Uruguaiko 20 jaialdi batuko dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
100 urte, Rodolfo Valentino Hollywoodeko lehen izar handia hil zela
100 urte bete dira gair Rodolfo Valentino hil zela, Hollywoodeko lehen izar handitzat hartzen dena. Arrakasta handia lortu zuen italiarrak eta oso gazte, 31 urterekin hil zen. Bere heriotzak inoiz ikusi gabeko fenomenoa eragin zuen: 100.000 pertsona baino gehiago bildu ziren hiletan, eta miresleen artean suizidioak ere izan zirela zabaldu zen.
21 film ariko dira 74. Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera Saria irabazteko lehian
Maria Alche eta Benjamin Naishtaten 'Pedro en el país' filmak emango dio hasiera sekzioari, eta Isaki Lacuestaren 'Jaleos' filmak itxiko du. 13 film luze, 7 labur eta film ertain bat borrokatuko dira saria eskuratzeko, eta ikus-entzunezko performance bat izango da lehiaketatik kanpo, Albertina Carri zinemagile eta idazlearen eskutik.
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.