'Maspalomas' filmak badu kartel ofiziala
Aitor Arregik eta Jose Maria Goenagak zuzendutako film luzeak zahartzaroari eta homosexualitateari buruzko istorio bat kontatzen du. Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko da irailaren 26an, eta Urrezko Maskorra eskuratzeko lehiatuko da.
Maspalomas Moriarti ekoiztetxearen fikziozko seigarren film luzeak badu poster ofiziala, eta gaur zabaldu dute. Jose Ramon Soroiz protagonista duen lanak Vicenteren istorioa kontatzen du. Kanaria Handiko Maspalomas herrian 25 urte armairutik kanpo igaro ondoren, Donostiako zahar-etxe batera eramango du haren alabak, eta han, bere sexu identitatea ezkutatuko du.
Aitor Arregi eta Jose Maria Goenaga zuzendarien azken lana euskaraz estreinatuko da 2025eko Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean, eta Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko da. Euskarazko hiru film jasoko ditu aurtengo edizioaren Sail Ofizialak: Koldo Almandozen Zeru Ahoak, Asier Altunaren Karmele eta Moriartiren Maspalomas.
EITBren parte-hartzea du pelikulak.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.