Albiste izango dira: Zinemaldiaren hasiera, lehendakariaren eta Illaren arteko bilera, eta abisu horia beroagatik
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hauek dira ostiral honetako, 2025eko irailaren 19ko titular nagusiek hartuko dituzten gaiak:
- Zinemaldiaren hasiera: Gaur abiatuko da Donostiako Zinemaldiaren 73. ekitaldia eta datorren larunbatera bitartean 254 lan proiektatuko dituzte, tartean 38 euskal ekoizpen (hiru Sail Ofizialean). Izen dirdiratsuak ageri dira aurten ere gonbidatuen zerrendan, hala nola Jennifer Lawrence bi Donostia sarietako baten hartzekodunarena eta Angelina Jolierena. Inaugurazio gala 20:30ean hasiko da eta Orain.eus-en zuzenean jarraitu ahal izango da.
- Pradales-Illa bilera: Imanol Pradales lehendakariak Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidentea hartuko du ostiral honetan, "proiektuak, balioak, politika ikusteko modu bat partekatzen dituztenekin aliantzak" lortzeko ahalegin horretan.
- Abisu horia beroagatik: Gaur tenperaturak jaisten hasiko dira, baina oraindik 30 graduko maximoak gaindituko dira kostaldean eta barnealdean. Hori dela eta, Segurtasun Sailak abisu horia aktibatuko du beroagatik, 13:00etatik 20:00etara.