Abisu horia ezarri dute ostegunerako eta ostiralerako Bizkaian eta Gipuzkoan, 35 graduko tenperaturak direla eta
Datozen egunei begira, beroa egingo du eta bero bolada larunbatera arte luzatuko da. Hala ere, igandean udazken giroa itzuliko da eta tenperaturak nabarmen jaitsiko dira.
Asteazkenetik Euskal Herria astintzen ari den bero boladak larunbatera arte iraungo du, eta 35 gradutik gorako tenperatura maximoak neurtuko dira hainbat tokitan. Hori dela eta, abisu horia aktibatuko dute, ostegunean eta ostiralean, Bizkaian eta Gipuzkoan. Dena den, igandean udazken giroa itzuliko da, tenperaturak nabarmen jaitsiko dira eta euria egingo du.
Euskalmeten eguraldi iragarpenaren arabera, gaur, osteguna, beroak jarraipena izango du. Zeruak oro har oskarbi egongo dira eta hegoaldeko haizea ibiliko. Arratsaldean, kostaldeko zenbait puntutan brisa sartuko du. Tenperatura altuak izango dira, 35 gradutik gorako balioak neurtu daitezke.
Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatuko du tenperatura altuengatik Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean. Abisua 13:00etatik 20:00etara egongo da indarrean.
Ostiralean tenperaturak jaisten hasiko dira, baina oraindik 30 graduko maximoak gaindituko dira kostaldean eta barnealdean.
Hori dela eta, Segurtasun Sailak abisu horia aktibatuko du 13:00etatik 20:00etara.
Eguraldi aldaketa larunbatean iritsiko da. Tenperatura maximoak arratsaldeko lehen orduan neurtuko dira, arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta eguna amaitzerako ekaitz giroa nagusituko da.
Igandean tenperaturak nabarmen jaitsiko dira, eta maximoak 20-22 gradukoak izango dira. Gainera, euria egingo du.
Zure interesekoa izan daiteke
Giro argi eta epelarekin esango diogu agur urriari
Giro nahasia ostiral honetan, asteburu lasai eta epel baten atarian
Alerta laranja ezarri dute ostiralerako nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik
Fronte hotz batek zaparradak eta tenperaturen beherakada ekarriko ditu, batez ere Kantauri isurialdera