Salgai dira jada Zinemaldirako sarrerak
Online edo leihatiletan aurrez aurre erosi ahalko dira, eta modu mailakatuan salduko dituzte; igandean hilaren 19, 20 eta 21erako txartelak bakarrik erosi ahalko dira.
Igande honetan, 09:00etan, ireki dira leihatilak, aurrez aurrekoak eta birtualak (online), Donostiako Zinemaldirako sarrerak erosteko.
Belodromorako, Culinary Zinemarako eta galetarako aurresalmentaren ostean, igande honetan jarri dira salgai jaialdiak iraungo duen 8 egunetan zehar egingo diren emanaldietarako sarrerak.
Salmenta mailakatua izango da: igande honetan, 19, 20 eta 21erako sarrerak salduko dira; astelehenean, 22, 23 eta 24rako eta aurreko egunetarako sarrerak; eta asteartean, 25, 26 eta 27rako eta aurreko egunetarako sarrerak.
Sarrerak Zinemaldiaren webgune ofizialean, Kutxabanken edo Zinemaldi Plazako leihatiletan eros daitezke. Gainera, saioak egiten diren lekuetan ere erosi ahalko dira sarrerak, saioa hasi baino 45 minutu lehenago hasita, eta leku horretako proiekzioetarako bakarrik: Kursaal, Victoria Eugenia, Principe, Trueba, Antiguo Berri, Principal, Tabakalera eta Belodromoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da