Zuberoa
2021/06/27 - 09:20
Abstentzioari buelta ematea helburu, hauteskundeen bigarren itzulian
Pirinio Atlantikoko nahiz Akitania Berriko eskualdeko ordezkariak hautatzeko hitzordua dute herritarrek. Ez da aliantzarik izan, ez kontsignarik eman bigarren itzuli honetarako.
2021/06/27 - 00:41
Euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko kalejira egin dute Bilbon
Arriaga plazatik atera eta Bilboko kaleetan barrena ozen oihukatu dute berriro ere, Euskal Herriak euskal selekzio ofizialak izateko eskubidea duela.
2021/06/21 - 11:16
Zentro-eskuinak irabazi du lehen itzulian, eta EH Bai alternatiba gisa indartu da
Ipar Euskal Herriko 12 kantomenduetako 10etan irabazi du zentro-eskuinak hauteskundeen lehen itzulian. EH Bai lehen indarra izan da Hendaian eta bigarrena beste sei departamendutan.
2021/06/20 - 20:44
Abstentzio historikoa izan daiteke Ipar Euskal Herriko departamenduko bozetan
Boto-emaileen %31,37k eman dute botoa 17:00ak arte. 18:00etan itxi dira hauteslekuak, beraz, % 60tik gorakoa izan daiteke abstentzioa. 20:00etatik aurrera jakingo dira emaitzak.
2021/06/20 - 17:04
Abstentzioa da hauteskundeen kezka nagusi Ipar Euskal Herrian
Eskumen asko kudeatu arren abstentzio handia aurreikusten dute. 12:00etan parte-hartzea apalagoa zen duela sei urteko bozetakoa baino.
2021/06/20 - 12:34
Eskumenen eztabaida bete-betean dagoenean egingo dira Departamendu hauteskundeak
Egitura sakon aldatzeko asmoa du Macronek, baita horien eskumenak ere. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako 12 kantonamenduetako ipar euskal herritarrek 24 ordezkari hautatu behar dituzte.
2021/06/20 - 09:29
Urteaga: "Abertzaleek lortuko dituzten emaitzak arretaz jarraituko dituzte Parisen"
Akitania Berriko eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduko kontseiluak berrituko dituzte bi itzulitan. Eguzki Urteaga soziologoaren hitzetan, abstentzioa izango da gakoetako bat.
2021/06/20 - 09:25
Hauteskundeak, "ondorio zuzenak" izango dituen "test handia" Macronentzat
Akitania Berria eskualdeko hauteskundeen emaitzek "ondorio zuzena izan dezakete" Euskal Y proiektuarentzat, gaur egun EAEn egiten ari den "inbertsio handienarentzat".
2021/06/20 - 09:24
Pertsona migratzaile edo/eta errefuxiatua: Kategorizazioa, nori interesatzen zaio?
Ongi Etorri Errefuxiatuak eta SOS Arrazakeria Bizkaia bezalako gobernuz kanpoko erakundeek eztabaida mahai gainean dagoela uste dute, erakunde barruan zein gizartean.
2021/06/19 - 15:48
Murgiltze ereduaren debekuak ikastolei eragingo diela esan du Konstituzio Kontseiluak
Frantziako Konstituzio Kontseiluak argitaratu duen azken argibidean dio "irakaskuntzaren zerbitzu publikoa" kategoriaren baitan ikastolen itunpeko eskola pribatuak sartzen direla.
2021/06/17 - 18:42
Baxoko azterketa bat euskaraz erantzun dute Baionako 40 bat ikaslek
Probak frantsesez egitera derrigortuta daude ikasle euskaldunak. Desobedientzia ekintza horrekin etorkizunean azterketak euskaraz egiteko bidea ireki nahi dute.
2021/06/16 - 02:09
Ipar Euskal Herrian hasi dira 12 urtetik gorako nerabeak txertatzen
12 eta 18 urte arteko neska-mutilek gurasoen baimena beharko dute, eta Pfizer etxearen txertoa jasoko dute.
2021/06/14 - 12:45
Uztailaren 1etik aurrera Frantzian maskara ez da nahitaezkoa izango aire librean
Frantziako Gobernuak "egutegi progresiboa eta koherentea" aurkeztu du koronabirusaren aurrean, eta gogorarazi du hurrengo deseskalatze fasea hilaren azken egunean izango dela.
2021/06/13 - 16:49
Etxebizitzaren gaia herritarren kezka nagusienetakoa bilakatu da Ipar Euskal Herrian
Ipar Euskal Herrian hauteskunde eguna izango da datorren igandean. Akitania Berria eskualdeko eta Pirinio Atlantikoetako departamenduko kontseiluak berrituko dituzte, hain zuzen.
2021/06/12 - 19:06
Pirinio Atlantikoetako departamenduko hauteskundeak, ekainaren 20an eta 27an
Pirinio Atlantikoetako departamendua 27 kantonamendutan zatituta dago, horietatik hamabi Ipar Euskal Herrian daude. Ipar Euskal Herriko 12 kantonamenduetan 24 ordezkari hautatzen dira beraz.
2021/06/12 - 18:56
Akitania Berria eskualdeko hauteskundeak, ekainaren 20an eta 27an
Hauteskundeen emaitzek ondorio zuzena izan dezakete Euskal Y proiektuarentzat. Irundik iparraldera nolako konexioa izanen den Akitania Berria eskualdeko kontseiluaren esku dago, hein batean.
2021/06/09 - 11:47
Neurriak arindu dituzte Ipar Euskal Herrian, deseskalatzearen 3. fasean
Ostatuen barrualdeak zabaldu ahalko dituzte berriro, etxeratzeko agindua 21:00etatik 23:00etara atzeratuko dute eta Hegoaldetik Iparraldera igarotzeko nahikoa izango da txertaketa agiria erakustea.
2021/06/06 - 20:29
Hego Euskal Herriko helduen erdiek jaso dute dagoeneko txertoaren lehen dosia
550.000 pertsonak osatu dute txertaketa prozesua EAEn. Nafarroan, ostera, 168.000 lagun immunizatu dituzte jada, txertoaren bi dosiak emanda.
2021/06/05 - 15:38
Klima aldaketaren aurka "marketina nahikoa ez" dela ohartarazi du Iriartek
Araian (Araba) egindako ekitaldian, munduko biztanleria euskal herritarrak bezala biziko balitz 2,5 planeta beharrezkoak liratekeela ohartarazi du EH Bilduko bozeramaileak.
2021/06/04 - 20:48
Txertoa jaso dutenek, sarrera librea Ipar Euskal Herrian ekainaren 9tik aurrera
Arriskuko toki batetik ez datozen bisitariek, besteak beste, Europar Batasunetik datozenek, ez dute probarik aurkeztu beharko, Frantziako Estatuan sartzeko.