Zuberoa
2021/05/31 - 02:01
Gaur hasiko dira Ipar Euskal Herrian 18 urtetik gorakoak txertatzen
Gainera, ekainean zehar, 16 eta 18 urte artekoak ere txertatu nahi dituzte, eta ondoren, irailetik aurrera, 12-15 urtekoekin hasi nahi dute.
2021/05/29 - 22:59
Euskararen murgiltze ereduaren alde, milaka pertsona Baionako kaleetan
Manifestazio jendetsua Lauga kiroldegiaren aitzinetik abiatu da, eta Roland Barthes plazara 18:00ak aldera heldu da. 10 000 pertsona baino gehiago bildu dira Baionan, azken zenbaketaren arabera.
2021/05/29 - 22:41
10.000 ahotsek euskararen murgiltzearen alde egin dute Baionan
10.000 lagunetik gora bildu dira gaur Baionan, murgiltze ereduaren alde eta Konstituzio Kontseiluaren ebazpenaren aurka. Euskararen alde Ipar Euskal Herrian egin den manifestaziorik handienetarikoa izan da.
2021/05/23 - 15:32
Sare: "Euskal gizartearen bultzadari esker gaur itxaropenaz hitz egitea posible da"
Euskal presoei aplikatzen zaien "salbuespen politika" aldatzeko "abagunea alferrik galdu" behar ez dela uste du Sare herritarrak.
2021/05/20 - 22:43
18 urtetik gorakoen txertaketa maiatzaren 31n hasiko da Ipar Euskal Herrian
Horrez gain, maiatzaren 24tik aurrera funtsezko kolektiboetako langileei jarriko diete txertoa, tartean irakasleei, dendariei edo jendarmeei.
2021/05/19 - 08:50
Neurriak malgutu dituzte Ipar Euskal Herrian deseskalatzearen bigarren fasean sartuta
Zazpi hilabeteren ostean, funtsezkoak ez diren dendak, terrazak, museoak, zinema-aretoak eta antzokiak zabalduko dituzte, eta etxeratzeko agindua 19:00etatik 21:00etara atzeratuko dute.
2021/05/15 - 19:53
Foro Sozialak bizikidetza eraikitzeko oinarrien dokumentua urrian aurkeztuko du
Ekarpenak jasotzeko epea uztailaren 15era arte luzatu du Foro Sozial Iraunkorrak, eta ordura arte gogoeta egiteko espazio publikoak ea pribatuak antolatzen jarraituko du.
2021/05/15 - 17:09
Lanaland, ardi latxaren artilea erabilgarri bihurtzeko proiektu sorta
Balizatzeko zintak diseinatzeko, 3D inprimagailuentzako haria egiteko, "muturreko" baldintzetan lan egiteko jantziak betetzeko eta ongarri bezala erabiltzeko balia daiteke.
2021/05/09 - 09:22
"30 Herri Urrats ttipi", sarea indartzen jarraitzeko
Ikastolei arnasa eman ohi dieten ospakizunak bertan behera geratu diren honetan, Herri Urratseko antolatzaileek egoera berrira egokitutako ekitaldi sorta antolatu dute igande honetarako.
2021/05/08 - 16:09
Milaka herritar mendi gailurretara igo dira presoen eskubideen alde
Ekimenean, 300 herrik hartu dute parte eta, horrez gain, 1.500 pertsonak online egin dute bat.
2021/05/07 - 18:07
Pandemiaren "jakintza-alor anitzeko begirada" bildu du profesional talde batek
"Guk baino hobeto egin duten herrialdeak eta eskualdeak izan dira", onartu dutenez. "Erantzukizun guztia biztanleriari bota dakioke? Segur aski ez", azpimarratu dute.
2021/05/03 - 09:38
Neurri arinagoak dituzte jada Ipar Euskal Herrian
Posible da etxetik 10 kilometro baino urrutiagora mugitzea. Gainera, kolegio eta lizeoetako ikasleak ikasgeletara itzuli dira.
2021/05/02 - 15:37
Otegik "autoritarismoaren gorakada gelditzeko gai" den ezkerraren alde egin du
"Bizitzea egokitu zaigun aroa definitzeko esaldi bat badago, hona gazteek asmatu zutena: 'Hau da dagoena'. Ezkortasun horren aurrean, ezkerrak 'hau da aldatu behar dena' esan behar du", adierazi du.
2021/04/26 - 16:48
Oporren ostean, aurrez aurreko eskoletara itzuli dira Ipar Euskal Herrian
Ikasle txikienak, 10 urtetik beherakoak, gaur itzuli dira ikasgeletara, eta gainerakoak maiatzaren 3an egingo dute. Azken horiek, online eskolekin jarraituko dute, astebetez.
2021/04/23 - 10:09
Hizkuntza gutxituen legeari helegitea jarri diote 60 bat diputatuk
Helegiteak jartzeko epea amaitu bezperan aurkeztu dute. Orain, bi hilabeteko epea izango du Frantziako Konstituzio Kontseiluak erabakia hartzeko.
2021/04/23 - 02:17
Deskonfinamendua maiatzaren 3an hasiko da Ipar Euskal Herrian
Frantziako lehen ministroak azpimarratu du txertaketari esker altxatu ahal izango dituztela pixkanaka neurri murriztaileak, oraindik egunero 30.000 inguru pertsona kutsatzen baitira.
2021/04/16 - 16:37
LABek 25 mobilizazio baino gehiago prestatu ditu, "aldaketa da aukera" lelopean
Garbiñe Aranburu sindikatu abertzaleko idazkari nagusiaren ahotan, "pandemiaren osteko fasean greba eta mobilizazio berriak beharrezkoak izango dira".
2021/04/13 - 16:46
Holtzarteko zubia berriro irekiko dute laster, eraberritze lanak amaitu ostean
Iazko udan, jende gehiegi zebilelako eta egoera arriskutsuan zegoela iritzita, 200 biztanle inguru dituen Larraine herriko alkateak ixtea erabaki zuen.
2021/04/10 - 22:56
Euskal Hirigune Elkargoak tokiko lehen etxebizitza plana onartu du
2026ra bitartean, urtero 2.600 etxebizitza eraiki nahi dituzte, horietatik 1.200 sozialak. EH Baik, aldiz, elkarretaratzea egin du, plana "aski ez" dela iritzita.
2021/04/06 - 13:21
Lehen eguna eskolarik gabe Ipar Euskal Herrian
Klaseak telematikoki emango dira osasun-krisiaren ondorioz. Frantziako Gobernuak espero du ikasle txikienak apirilaren 26an itzultzea eskolara, eta gainerakoak maiatzaren 3an.