Hego Euskal Herriko helduen erdiek jaso dute dagoeneko txertoaren lehen dosia
Euskal Autonomia Erkidegoan milioi bat pertsonak jaso dute jada covid-19aren kontrako lehen txertoa. Hala, 16 urtetik gorako herritarren % 50 txertatuta daude dagoeneko, koronabirusaren pandemiaren etorreratik urtebete luze igaro den honetan. Zehazki, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritar guztien % 43k jaso dute dosi bat (% 50,4k soilik 16 urtetik gorakoak kontuan hartuz gero).
Bihar aurreikusita dago Pfizerren 60.000 dosi baino gehiago iristea Forondako aireportura…
Nafarroan ere badute zer nabarmendu: 279.121 pertsonak jaso dute txertoaren lehen dosia, biztanleriaren % 42,2k, hain zuzen ere. 16 urtetik gorakoak bakarrik kontuan hartuta, nafarren %50,5ek jarrita du jada lehen dosia.
Halaber, Foru Erkidegoko 650.000 biztanleetatik 168.602k immunizazio prozesua bukatu dute, AstraZeneca, Pfizer-BioNTech, Moderna edo Janssenen bi txertoak jasota (16 urtetik gorakoen % 28,8). EAEn, 2,2 milioi lagunetik 557 180k eman dituzte txertoaren bi dosiak (16 urtetik gorakoen % 27,8), Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera.
Txertaketa prozesuak abiadura hartu du bi erkidegoetan; Osakidetza eta Osasunbidea hasi dira 50 urtetik beherakoei txertatzeko hitzordua ematen, eta ekainaren 7tik aurrera jasoko dute lehen txertoa adin tarte honetako herritarrek. Immunizazioa bermatu ahal izateko, ekainaren 7an Pfizerren 60.000 dosi baino gehiago Forondako aireportura iristea aurreikusten du Osasun Sailak.
Covid-19aren kontrako txertaketak eragin zuzena izan du talde immunitatean; izan ere, Nafarroan datu oso positiboa jaso dute gaur: 38 kasu berri zenbatu dituzte, 2020ko uztailaren 15etik izan duten daturik txikiena.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere beheranzko noranzkoa dute kutsatzeek. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko datuen arabera, 205 positibo berri atzeman ziren ekainaren 6an, eta positibotasun tasa % 3,3an dago. Gainera, ZIUen okupazioa nabarmen jaitsi da, 80 gaixorekin, 2021eko martxoaren amaierako egoerara bueltatuta.
Ipar Euskal Herriko txertaketa prozesuaren bilakaera azkarragoa da. Bada, 18 urtetik gorako edozein herritarrek eska dezake txertoa jasotzeko hitzordua. Gainera, ekainaren 15etik aurrera 12 eta 15 urte arteko nerabeak txertatzen hasiko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.