Zumarraga
2020/07/10 - 18:42
Eibarko erasoaren egilea Zumarragako adin txikikoen egoitzara eraman dute
Atxilotuari genero biolentzia eta lesioak eragitea egozten zaio, eta ostegun arratsaldean eraman zuten Zumarragako adingabeen Ibaiondo egoitzara.
2020/07/10 - 16:06
Isolatuta dauden ordiziarrei 14:00etatik 15:00etara bitartean bozkatzeko eskatu diete
PCR proban negatibo eman duten baina konfinatuta dauden pertsonei egin die eskaera hori Udalak, jende-pilaketak saihesteko asmoz. Horrez gain, botoa etxetik prestatuta eramatea gomendatu du.
2020/07/10 - 12:20
Gipuzkoa eta Nafarroako hiru agerraldiek gorakada nabarmena eragin dute Hegoaldean
Zehazki, Ordiziako agerraldiarekin lotuta 58 kasu atzeman dituzte. Tuteran, berriz, 23 pertsona kutsatu dira ezkontza batean, eta, Iruñean, bost kasu baieztatu dituzte.
2020/07/09 - 22:17
Tuteran ezkontza batean izan ziren 23 pertsona kutsatu dira
Bestalde, Ordiziako agerraldian kutsatutakoak 58ra igo dira. Iruñean ere 5 positibo atzeman dituzte beste foku batean.
2020/07/09 - 20:36
Tolosan 3 positibo dira, jada, Ordiziako fokuarekin harremana dutenak
Tolosaldean eta Goierrin, bereziki, barreiatu da birusa, baina Zumaian eta Zumarragan ere badira positibo bana.
2020/07/09 - 19:35
Ordiziako Udaltzaingoak 11 isun jarri ditu maskara ez eramateagatik
Zigor guztiak maskararik gabe autoan zihoazenentzat izan dira. Guztira, 58 positibo zenbatu dituzte, horietatik erdiak udalerrian bizi dira.
2020/07/09 - 10:10
Koronabirusaren Jarraipenerako Batzordeak Ordiziako agerraldia aztertuko du goizean
09:00etan bilduko dira, Zumarragako Ospitalean. Ordiziako agerraldiarekin lotuta, 48 kasu baieztatu dituzte jada, eta positibo eman duten pertsona gehienak udalerri horretan bizi dira.
2020/07/08 - 13:24
Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da Ordiziako eremu publikoetan
Halaber, Eusko Jaurlaritzak murrizketak ezarri ditu ostalaritza eta aisialdi establezimenduetan. Ordiziako agerraldiarekin lotuta, 48 kasu positibo izan dira jada.
2020/07/07 - 20:40
Konfinamendua baztertuta, Osasun Sailak mugak jarriko dizkio ostalaritzari Ordizian
Maskara erabiltzeko eta segurtasun distantzia errespetatzeko deia egin du Nekane Murga Osasun sailburuak. Guztira, 35 kasu baieztatu dituzte.
2020/06/21 - 14:28
Zumarragako Trikitixa taldeak 100 urte bete ditu
Mende bat darama Euskal Herriko festa eta erromeriak girotzen. Mendeurrena ospatzeko Zumarragan antolatuta zituzten ospakizunak, ordea, bertan behera utzi behar izan dituzte, koronabirusa dela eta.
2020/05/22 - 14:43
Patxi Ruiz presoaren aldeko pintaketak egin dituzte autobus batean, Azpeitian
Kaputxadun sei pertsonak Lurraldebuseko autobus bat gelditu dute 07:00ak aldera. Gidaria ibilgailutik jaistera behartu ondoren, autobusaren hegaletan pintaketak egin dituzte.
2020/05/20 - 16:31
13 adineko hil dira koronabirusarekin Zumarragako Argixao egoitzan
42 egoiliar eta 22 langile kutsatu dira azken bi hilabeteetan koronabirusarekin Argixao erresidentzian. Bertako zuzendariarekin hitz egin dugu zer moduz dauden jakiteko.
2020/05/15 - 10:37
Elkarrekin Ahal Duguk industria eredu berria aldarrikatu du Zumarragan
Elkarrekin Ahal Duguk industria eredu berria aldarrikatu du Zumarragan. Instituzioen ikuspegi estrategiko ezaren adibide garbia Arcelor kasua dela esan dute eta TTIP-aren aurka agertu dira.
2020/05/07 - 14:53
ArcelorMittalek ez du akordiorik lortu aldi baterako lan-erregulazioaren negoziaketan
Enpresako zuzendaritzaren azken proposamena, sindikatuen arabera, soldata gordinaren % 75erainoko osagarri bat da, ekoizpen-primarik gabe eta % 75erainoko aparteko ordainsariekin.
2020/04/13 - 19:09
ELAk salaketa jarriko du hiru erresidentziaren eta Gipuzkoako Aldundiaren kontra
Tolosako Iurreamendi, Zumarragako Argixao eta Ordiziako San Jose izango dira Aldundiarekin batera salatuko dituenak, "langileen osasunerako eta bizitzarako eskubidea urratzea" leporatuta.
2020/04/07 - 11:40
ArcelorMittalek aldi baterako lan-erregulazioa ezarriko du Sestaoko ACBn
Arcelorrek Euskadin dituen beste lantegi batzuetan, Olaberrian eta Bergaran, esaterako, "ezinbesteko gutxieneko jarduera" mantentzen ari dira uneotan.
2020/03/25 - 12:28
Txaloak Zumarragako ospitaleko langileentzat
Egunero bezala, 20:00etan Zumarragako ospitaleko profesionalak zentroko ateetara irteten dira herriaren animoa eta esker ona jasotzeko (Aitor Agirrezabalen irudiak).
2020/03/06 - 14:24
Martxoaren 8rako Gipuzkoan deituta dauden manifestazio nagusiak
Kontsulta ezazu Mugimendu Feministak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatu duen egitaraua, herriz herri.
2020/02/21 - 11:00
A-636 errepideko bidesarien aurkako protesta bilkura, Zumarragan
Gipuzkoako Aldundiak A-636 errepiden jarri nahi dituen bidesarien aurkako protesta bilkura egin dute Zumarragako plazan.
2020/01/08 - 15:04
Hamalau pertsona zauritu dira Zumarragan izandako zirkulazio-istripu batean
Zaurituen artean bi larri daude. Istripua A-636 errepidean, Argixaoko tunelaren irteeran, Beasainerako noranzkoan, gertatu da.