ELAk Osakidetzako garbitzaileen greba apirilaren 30era luzatzea erabaki du
ELA sindikatuak Osakidetzako garbitzaileen greba hilabete osoan zehar mantendu eta apirilaren 30a arte luzatzea erabaki du. Enpresek eta Osakidetzak ez dutela "gatazkan duten erantzukizuna beren gain" hartu nahi eta "greba oztopatzeko mekanismo guztiak" erabiltzen dituztela adierazi du.
Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak aparteko garbiketa berri bat agindu duela salatu du sindikatuak, oraingoan Mendaroko Ospitalerako. Modu horretara, "greba-eskubidea urratu" dutela diote. Ekintza honek "greba oztopatu eta grebalariak desmoralizatzeko helburu politikoa" duela irizten diote, baina langileak indartsu daudela eta "grebari eustea erabaki" dutela azpimarratu du.
ELAren iritzian, "gatazka negoziazioarekin eta garbitzaileei karrera profesionala ordainduz soilik konponduko da". Zentzu horretan, positibotzat jo du negoziazioak hasi izana. Joan zen astean bilera izan zuten Lan Sailarekin eta sindikatuak "egoera desblokeatzen saiatzeko eskura dituen baliabide guztiak jartzeko" eskaera egin zuen. Hurrengo astean berriz biltzea hitzartuko dute.
Sindikatuak "gaur egun grebaren bidea utzi duten gainerako sindikatuei" deia egin die "datozen asteetan greba deialdi eta mobilizazioetara" gehitu daitezen. Horrez gainera, bi mobilizazio deitu ditu: apirilaren 13an Donostiako Ospiatalean, eta apirilaren 14an Gasteizko Legebiltzarrean.
Te puede interesar
ELA y LAB apuntan a la convocatoria de una huelga general por la vivienda
LAB defiende una huelga general por la vivienda y trabaja junto a otros sindicatos para convocarla
La economía crecerá en Euskadi un 2,2 % en 2026 y un 1,9 % en 2027
El precio de la luz se disparará este martes por encima de los 200 euros/MWh por primera vez desde 2022
CC. OO. y UGT acuerdan la convocatoria de una huelga general de 24 horas para este otoño