Indiara bidaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Indian euskal enpresentzako zorua erreserbatuko du Jaurlaritzak

Horrez gain, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Bernabe Undak esan du Jaurlaritzak ez duela BEC itxiko, "baina bere bideragarritasuna bermatzeko neurriak hartu beharko ditugu".

Bernabe Unda Industria sailburuak iragarri duenez, Indian euskal enpresentzako lurzorua erreserbatzen saiatuko da Eusko Jaurlaritza.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Patxi Lopez lehendakariarekin batera 95 euskal enpresetako zuzendariak joango dira Indiara, Asiako herrialde horretan merkatua zabaltzeko asmoz. Euskal ordezkaritza horrek Mondragon Taldeak sustatutako industria-gunea bisitatuko dute Pune, Bonbaitik lau ordura.

Undak azaldu duenez, egun 42 euskal enpresa daude Indian eta Jaurlaritzaren helburua kopuru hori handitzea izango da, horretarako Txinana sinatutako antzeko akordioa lortu nahi dute, hau da, Mondragon Taldea instalatuta dagoen tokitik gertu euskal enpresentzako lurzorua erreserbatzen saiatuko dira.

"Indiakoa susperraldian dagoen merkatua da, hazkunde maila altua daukana eta industrializazio eta azpiegiturak hobetzeko prozesu batean murgilduta dagoena; beraz, makina erreminta, garraiorako materiala eta ekipoentzako ondasunak behar dituzte, besteak beste, eta hori euskal enpresek eskaintzen dute", azpimarratu du.

Bestalde, Jaurlaritzak Barakaldoko BEC itxiko ez duela ziurtatu du, "baina irtenbideak bilatu behar ditugu, gastuak murrizteko eta bere bideragarritasuna bermatzeko".

Bernabe Unda Industria sailburuak iragarri duenez, Indian euskal enpresentzako lurzorua erreserbatzen saiatuko da Eusko Jaurlaritza. Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Patxi Lopez lehendakariarekin batera 95 euskal enpresetako zuzendariak joango dira Indiara, Asiako herrialde horretan merkatua zabaltzeko asmoz. Euskal ordezkaritza horrek Mondragon Taldeak sustatutako industria-gunea bisitatuko dute Pune, Bonbaitik lau ordura. Undak azaldu duenez, egun 42 euskal enpresa daude Indian eta Jaurlaritzaren helburua kopuru hori handitzea izango da, horretarako Txinana sinatutako antzeko akordioa lortu nahi dute, hau da, Mondragon Taldea instalatuta dagoen tokitik gertu euskal enpresentzako lurzorua erreserbatzen saiatuko dira. "Indiakoa susperraldian dagoen merkatua da, hazkunde maila altua daukana eta industrializazio eta azpiegiturak hobetzeko prozesu batean murgilduta dagoena; beraz, makina erreminta, garraiorako materiala eta ekipoentzako ondasunak behar dituzte, besteak beste, eta hori euskal enpresek eskaintzen dute", azpimarratu du. Bestalde, Jaurlaritzak Barakaldoko BEC itxiko ez duela ziurtatu du, "baina irtenbideak bilatu behar ditugu, gastuak murrizteko eta bere bideragarritasuna bermatzeko".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X