Aste erabakigarria biziko dute Fagor Etxetresnaken
Aste erabakiagarrian sartuko da Fagor Etxetresnak enpresa. Enpresak zazpi eta hamar arteko eguneko epea eman dio bere buruari aurrera egiteko beharko lukeen finantzaketa lortzeko.
Hori gertatu ezean, hartzekodunen konkurtsoan sartuko da, ezinbestean. Bitartean, Mondragon Taldea (MCC) eta Jaurlaritza Fagorreko krisiak izan lezakeen eraginari nola aurre egin aztertzen ari dira.
170 milioi behar du Fagorrek aurrera egiteko, eta ez du modurik ikusten diru hori lortzeko. MCCk berak ezezkoa eman dio, eta ia ezinezkoa ikusten dute orain enpresa dagoen egoeran inork dirutza hori inbertitzea.
Hortaz, Fagorreko zuzendaritzaren esanetan, dirua lortzeko lanean jarraituko dute, baina, ziurrenik, hartzekodunen konkurtsoan sartuko da 7-10 eguneko epean, berez, prozesu honetan egon daitekeen lau hilabateak agortu gabe.
Bazkide, langile, erosle... zain egongo dira, egoera honetan dagoen enpresa askoz merkeagoa izango da hartzekodunen konkurtsoan sartzen denean, eta pentsatzekoa da sektoreko enpresa handiak zein txikiak Fagor enkantera noiz aterako zain egongo direla.
Xabier Bengoetxea Fagor Etxetresneko Kontseilu Errektoreko presidentearen esanetan, "zorra berriz finantzatzea lortzeko lanean" jarraitzen dute, baina, "epe laburrean" dirua lortzen ez badute, ez dute baztertzen aurrekonkurtso egoera bukatu baino lehen eskatzea konkurtsoa.
Euskal kooperatibarik gaur adierazi dutenez, "momentuz, ez dago ezer" berririk eta "oso zaila" izango da epe laburrean behar besteko finantzaketa lortzea, enpresak "ezin duelako horrela, instalazio guztien ekoizpena etenda, egun asko gehiago iraun".
Kooperatiba zenbait lehiakide eta funtsekin harremanetan da, baina "oso zaila" izango dela azpimarratu du; desegiterako lehenengo pausoa eman zuen beste egunean, Donostiako Merkatariza-arloko 1 zenbakiko Auzitegian Polonian duen Fagor Mastercook enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartzeko eskaria egin baitzuen.
Itxialdia Basaurin
Edesako langileek itxialdi mugagabe bat hasiko dute datorren asteartean Basaurin Fagor Etxetresnak taldeari "konponbideak" eskatzeko, langileek jakinarazi dutenez. Etxola bat jarriko dute, eta bertan itxialdia egingo dute 10 langilek osatutako txandekin.
Basauriko Edesako lantegiak 200 behargin ditu. Langileen hitzetan, "negozioa bideragarria da, eta ixtea erokeria bat da". Izan ere, aste honetan bertan eskariak jaso dituztela nabarmendu dute.
Aurrezkiak jaso nahian
Fagor Elektrotresnak hartzekodunen konkurtsoan sartzeko aukerak are ezkorrago egotera bultzatzen ditu bazkideak, bazkide ohiak eta senideak, "oso zail" ikusten baitute euskal kooperatiban sartutako dirua berreskuratzea.
Zehatz mehatz, Ordaindu kaltedunen elkarteak ziurtatu duenez, Fagor Etxetresnak "45 milioi borondatezko ekarpenetan eta beste 42 kapital sozialeko maileguetan ditu atxikita", eta enpresak itzuli beharko dizkie bazkideek eskatzen dituztenean.
Alabaina, konpainiaren krisialdi egoerak 'oso zail' egiten du dirua berreskuratzea; orain, lan barik geratzeaz gain, bizitza osoko aurrezkiak gal litzakete bazkideek.
Isidro Sanchez Ordainduren bozeramalearen hitzetan, egoera oso konplexua da, enpresa likidazio prozesu batean sartzen bada, araudiak hartzekodunen artean lehentasunak ezartzen dituelako, eta "bankuak eta erakundeak" lehengo postuetan egongo direla eta, hortaz, dirua agortuko dela uste dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Kanpoan lan egiten duten Euskadiko eta Nafarroako talentu gazteen % 85ek baino gehiagok itzuli egin nahi dute
Ikerketa baten arabera, jatorrizko lurraldetik kanpo lan egiten dute 25 eta 40 urte bitarteko EAEko 30.000 gaztek eta Nafarroako 12.000k, eta gehienek politika aktiboak eskatzen dituzte haien itzulera errazteko. Diaspora gazte horrek kualifikazio handiko profilak ditu, ingeniaritzak, enpresen kudeaketa eta STEM adarrak, besteak beste, eta horien egonaldia luzea da, % 60k sei urte baino gehiago baitaramatzate bere jatorrizko lekutik kanpo.
Osakidetzak 5.425 lanpostuko lan eskaintza publikoa deituko du 2026an
Berrikuntza gisa, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat 25 lanpostu eskainiko dira, zeladore eta zerbitzu langile kategorietarako. Horrez gain, betetzen zailak diren postuak eskuratzeko bigarren Lan Eskaintza Publikoa (LEP) deituko du Osakidetzak datorren urtean, oraindik hutsik dauden postu guztiak betetzeko asmoz.
Talgok Deutsche Bahn operadorearekin adostu du 230 modeloaren hornidura-kontratua 79 trenetik 60ra murriztea
Akordio horrek fabrikazio irismena 79 trenetik 60ra murriztea jasotzen du, baina eskaera 100 trenera arte luzatzea ahalbidetuko lukeen esparru kontratuari eutsiz, eta, aldi berean, epe luzerako errebisio eta mantentze lan kontratu berri bat gehitzen du, baita proiektuaren egutegia doitzea ere, besteak beste.
12 kilometroko kamioi ilarak AP-8an, Irun parean, Baionarako bidean, ibilgailu astunentzat muga itxi ondoren
Bidegik inguru horretatik ez igarotzeko gomendatu die kamioiei, eta, ibilgailu arinei, berriz, arretaz gidatzeko eta ahal den neurrian AP-8a ez erabiltzeko.
Lan Ministerioak CCOO eta UGT sindikatuekin akordio bat lortu du heriotzagatiko baimenak luzatzeko
Akordioarekin, bi lanegunetik 10 lanegunera luzatuko lirateke senide baten heriotzagatiko baimenak. Lan Ministerioak Parlamentuko taldeekin negoziatuko du araua onartzen dela bermatzeko.
Greba deialdia errespetatu arren, Torresek uste du ez dela Euskadin gutxieneko soldata lortzeko "modurik onena"
Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Enplegu eta Lan kontseilariak esertzeko eta hitz egiteko eskatu die sindikatuei eta patronalari "elkarrizketa baita beti, akordioak lortzeko irtenbiderik onena".
Laborariek protestan jarraituko dute Laborantza ministroak dermatosi nodularraren inguruko protokoloa aldatu arte
Hirugarren egunez, Iparraldeko abeltzainek A64 autobidea trabatu dute dermatosi nodularraren kontra Parisek abiatutako protokoloa salatzeko. Animalia bat kutsatuz gero, etxalde guztiko behiak hiltzea agindu du Gobernuak. Protokoloa aldatu arte, mobilizatzen jarraituko dutela ohartarazi dute laborariek.
Xabier Sagredo BBK-ko presidenteak kargua utziko du
EITBk jakin ahal izan duenez, "arrazoi profesionalengatik" hartu du erabakia.
Gutxieneko Soldata propioaren aldeko grebaren aurrean, "egunsentira arte" negoziatzearen alde dago Eusko Ganbera, baina "mehatxurik gabe"
ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxaldek martxoaren 17rako Hegoaldean greba orokorra deitu ostean, Gregorio Rojo Arabako, Bilboko eta Gipuzkoako ganberen arteko aliantzaren presidenteak sindikatuekin "hitz egitearen" alde egin du.
Osasun Ministerioak aurreakordioa lortu du sindikatu gehienekin eta urtarrileko lanuzteak etenda gelditu dira
CCOO, UGT, CSIF, Satse-FSES eta Cig-Saude sindikatuekin lortu dute aurreakordioa estatutu markoaren negoziazio-mahaian. Besteak beste bi aldarrikapen nagusi lortu dituzte: asteko 35 orduko lanaldia eta aurrerapenak erretiro partzialean eta erretiro aurreratuan. Medikuen sindikatuek mobilizazioei eutsi diete, Osasun Ministerioarekin biltzeko zain.