Kutxabank
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kutxanbanken agintaldi zintzoa bete zuela defendatu du Fernandezek

Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohiak esan du ez duela bere aurkako salaketaren berririk.
18:00 - 20:00
Mario Fernandezek ez du bere kontrako salaketaren berri

Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohiak adierazi duenez, ez du jaso Kutxabankek bere kontra aurkeztutako salaketaren berririk. Eta bere ohorea zikintzen duen edozein informaziok edo ekintzak "behar bezalako erantzuna" izango duela iragarri du.

Ohar baten bidez Fernandezek esan duenez, bere agintaldian izandako "jokaera irregular bat" jakinarazi dio Kutxabankek Fiskaltzari. Operazio hori 243.592,02 eurokoa zen, eta diru hori osorik itzuli duela jakinarazi du, atzo zabaldutako informazioek eta zurrumurruek bultzatuta.

Bankuaren zuzendari ohiak azaldu duenez, berarekin ez da inor harremanetan jarri lege-ekintzaren edo ikerketa baten berri emateko, ez Kutxabanketik, ez akziodunen izenean. Horrelako desinformazioaren aurrean, bere sorpresa, sumina eta indefentsioa adierazi nahi izan ditu.

Halaber,  komunikabideetan argitaratutako Kutxabanken oharra dela eta, ezustekoa hartu duela esan du, ustezko gertakariak ziurtzat ematen direlako eta, aldi berean, ikerketa eskatzen delako.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X