FAGOR CNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CNAk ez du hartzekodunen konkurtsoa aurkezteko asmorik

Gainera, Edesaren jarduerarekin jarraitzeko asmoa agertu du CNA taldeak. Dena den, zuzendaritzak eta enpresa batzordeak eginiko bilera 'etsigarria' izan dela nabarmendu dute langileek.
18:00 - 20:00
FAGOR-CNAko Garagartzako lantegian 30 langile kalera joango dira

Fagor CNA taldeak ez ei du hartzekodunen konkurtsoa aurkezteko asmorik, nahiz eta dagoeneko aurkeztua duen hartzekodunen aurrekonkurtsoa; are gehiago, Edesaren jarduerarekin jarraitzeko asmoa agertu du Kataluniako taldeak. Mezu hori helarazi die gaurko bileran zuzendaritzak langileen ordezkariei. Enpresa batzordetik nabarmendu dutenez, bilera "etsigarria" izan da, batez ere, ez dietelako "etorkizunerako planik aurkeztu".

CNA taldearekin bilera egin ondorean enpresa batzordeak ohar bidez jakinarazi duenez, hartzekodunen aurrekonkurtsora jo arren, enpresa ez du hartzekodunen konkurtsoa aurkezteko asmorik. Are gehiago, jarduerarekin jarraitzeko asmoa agertu du eta "errentagarritasuna hobetzeko" egituran aldaketak egin nahi ditu. Hala ere, zuzendaritzak enpresa batzordeari esandakoaren arabera, oraindik ez dago "amaitutako bideragarritasun planik".

Bestalde, enpresaren egoerari konponbidea bilatzeko lanean inplikatuta egon daitezkeen eragile guztiekin negoziatzeko prestutasuna agertu da enpresa. Enpresa batzordea horretarako prest agertu da, baina horretarako 30 langile kaleratzeko lan-erregulazioko txostena erretiratzeko eskatu dio zuzendaritzari.

Lan-erregulazioko txostena mantenduz gero, "gatazka egoeran aurkituko gara", azpimarratu dute langileen ordezkariek.

"Gardentasun eta inprobisazio etengabeko honekin amaitu behar dugu eta etorkizuneko proiektu industrial serio bat eraikitzeko laguntzeko prest gaude, serioa izango dena, konpromiso eta bermeekin, eta zeresana duten eragileen babesa izango duena", nabarmendu du enpresa batzordeak.

Gaur goizean bi orduko lanuztea (10.00-12:00) egi dute langileek Garagartzako (Arrasate), Basauriko eta Eskoriatzako lantegietan.

Bideragarritasun plana, uztaila bukaerarako

Bestalde, Fagor CNA taldearen zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzak bilera egin dute arratsaldeko lehen orduan eta uztaila bukaerarako Edesarentzat bideragarritasun plan bat aurkezteko konpromisoa hartu du konpainiak.

Ekonomia Garapenerako eta Lehiakortasun Departamentuko iturriek jakinarazi dutenez, bilera 14:30ean hasi da eta "oso laburra eta tentsio handikoa izan da". Arantxa Tapia sailburuak ez du batzarrean parte hartu.

CNA taldeko arduradunek "ez dute azalpen askorik eman" Arrasate, Eskoriatza eta Basauriko lantegietako egoeraren harira. "Kalkuluak zuzenak ez direla eta asmatu ez dutela esan digute", adierazi dute Jaurlaritzako iturriek.

Hortaz, bideragarritasun plan bat egingo dutela dio orain CNA taldeak.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X