EUSKADI
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Itunpeko eskolen sindikatuek bigarren greba eguna jarraian dute gaur

18:00 - 20:00
Itunpeko eskolen sindikatuek bigarren greba eguna jarraian dute gaur
Manifestazioak egin dituzte hiru hiriburuetan eta jarraipena %65ekoa izaten ari da. Patronalak dio, %29koa dela. Biek negozioatu nahi dute baina urrun daude eta Eusko Jaurlaritzari dei egin diote.

Albiste gehiago ekonomia

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maider Etxebarria: 'Lorezainen grebak kalkulu politikoengatik jarraitzen du, eta ez lan arazoengatik'

Maider Etxebarria Gasteizko alkateak, Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, adierazi du gaur PRECOn akordio batera iristea nahi duela, ulertezina iruditzen zaiolako greba bat hainbeste luzatzea. Era berean, ziurtatu du proposamen bat egon dela mahai gainean, eta sindikatuek baztertu egin dutela, kalkulu politikoengatik, laneko arazoak kontuan hartu gabe.

Bingen Zupiria Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bingen Zupiria, Ertzaintzaren lan-eskaintza publikoaz: "Ertzain izateko ikasi egin behar da eta agian batzuek ez dute behar beste ikasi"

Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak azpimarratu duenez, Ertzaintzarako lan-eskaintza publikoko azterketak prestatu dituztenek ez dute inolako hanka-sartzerik egin. Poliziagaien % 90ek ez dute gainditu azterketa, eta Zupiriaren esanetan, hori gertatu da askok azterketa eredu bakar bat prestatu dutelako, "kontuan hartu gabe eredu gehiago egon daitezkeela". Halaber, argi adierazi du hurrengo 30 urteetarako agenteak prestatuko direla orain, eta exijenteak izango direla.

Gehiago kargatu