Prezioak % 2,7 igo dira uztailean, elektrizitatea eta erregaiak garestitu egin baitira
Espainiako Estatistika Institutuak uztaileko datu aurreratu ditu. Azpiko inflazioa hamarren bat igo da, % 2,3raino.
Prezioak igo egin dira uztailean. Argazkia: EITB Media.
Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urtearteko tasa lau hamarren igo da uztailean, % 2,7ra arte. Arrazoi nagusiak bi dira: elektrizitatearen prezioen igoera eta, neurri txikiagoan, erregaien garestitzea.
Estatistikako Espainiako Institutuak uztaileko KPIaren datuak aurreratu ditu asteazken honetan. Uztaila amaitutakoan datua hori izango balitz, bigarren hilabetez jarraian gora egingo luke KPIak, eta otsailetik izandako mailarik altuenean kokatu.
Institutuak azaldu duenez, igoera elektrizitatearen prezioen gorakadak eragin du, batik bat. Izan ere, 2024ko uztailean jaitsiera handia izan zuten, eta aurten alde handia nabaritu da. Erregaien igoerak ere eragina izan du, neurri txikiagoan bada ere.
Azpiko inflazioari dagokionez (elaboratu gabeko elikagai eta produktu energetikoen prezioak kontuan hartu gabe), hamarren bat igo da uztailean, % 2,3raino.
Hala ere, hileko prezioek % 0,1 egin dute behera uztailean, ekainekoekin alderatuta. Hala, bederatzi hilabetez izandako gorakada hautsi da.
Abuztuaren 13an argitaratuko dira uztaileko KPIaren behin betiko datuak.
Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioak nabarmendu duenez, inflazioaren bilakaera eta "Espainiako ekonomia dinamikoa izatea bateragarriak dira, Europako herrialde nagusien artean hazkundearen eragile izaten jarraitzen baitu". Adierazi duenez, "prezioen egonkortasunak eta lanpostuak sortzeak erosahalmena berreskuratzeko aukera ematen die familiei".
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako